Espainiak erraz gainditu du Bielorrusia (4-0)
Espainiako futbol selekzioak garaipen erosoa lortu du Bielorrusiaren aurka (4-0), Brasilgo Munduko Futbol Txapelketarako multzoen faseko partidan.
Vicente del Bosqueren gizonak erabat nagusitu dira eta FC Bartzelona Pedro izan da protagonista nagusia hat-tricka lortuta.
Fitxa teknikoa:
Bielorrusia: Veremko; Martynovich, Shitov, Plaskonny, Bardachov, Filipenko; Dragun (Chukhley, 79'), Volodko (Kisliak, 46'), Hleb, Tigorev; eta Rodionov (Bressan, 65').
Espainia: Casillas, Arbeloa, Busquets, Ramos (Albiol, 72'), Alba; Xabi Alonso, Xavi (Villa, 75'), Cazorla; Silva (Iniesta, 56'), Pedro eta Cesc.
Golak:
0-1, Jordi Alba, 10'.
0-2, Pedro, 20'.
0-3, Pedro, 69'.
0-4, Pedro, 72'.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak "bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Elene Errasti: “Egun berezia da, inoiz ahaztuko ez duguna"
Gloriosas Alaveseko jokalariak maila gorenera igo ostean hitz egin du.
Alaves Gloriosas lehen mailara igo da!
Europaren aurkako garaipenari eta Valentziarekiko puntu aldeari esker, Gasteizko taldeak igoera zuzena ziurtatu du.
Gennaro Gattusok Italiako hautatzaile kargua utzi du
Entrenatzaileak agur esan du ez duelako Italiako selekzioa Munduko Txapelketara sailkatzea lortu.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Eibarrek Sanse menderatu du Anoetan, Hypermotion Ligako derbian (0-1)
Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Sansek ezin izan du berdinketa lortu.
Pablo Ibañez, igandeko Alaves-Osasuna derbiaz: “Partida oso berezia izango da niretzat”
Kirol ibilbide osoa Osasunan eman eta gero, Alaveseko erdilariak taldekide ohiak izango ditu aurkari Mendizorrotzan. Derbian, Gasteizko taldea saiatuko da islatzen Sanchez Flores entrenatzaileak jokalariei adierazi diena.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"
Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.