Bidasoa
2024/05/31 - 21:48
Asier Iribar (Bidasoa Irun): ''Finalerdiko partida zaila izango da, baina konfiantzarekin gaude''
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalurrekoa jokatzeko txartela lortu du, gaur arratsaldean Ciudad Real mendean hartuta. Asier Iribarrek azpimarratu du taldea titulua lortzeko konfiantza handiarekin dagoela.
2024/05/31 - 19:41
Bidasoa Irun Kopako finalerdietarako sailkatu da, Ciudad Reali aise irabazita (43-28)
Gipuzkoako taldea nagusi izan da Gaztela-Mantxakoaren aurkako final-laurdenetako neurketan; ondorioz, finalerdietarako txartela lortu du.
2024/05/29 - 21:36
Gorka Nieto, Bidasoak jokatuko duen Kopaz: ''Txapelketa hauetako lehen partidak arraroak izaten dira''
Ostiraletik, Jaenen, Bidasoak Kopa irabaztea izango du helburu; final laurdenetan, Caserio Ciudad Real izango du aurkari Irungo taldeak.
2024/05/13 - 21:01
Bidasoak ID Energy Caserío Ciudad Real izango du aurkari, Errege Kopako final-laurdenetan
Lehiaketa maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean izango da Jaengo Olivo Arenan.
2024/04/25 - 01:43
Bera Bera eta Bidasoa, 2024ko Euskal Kopako txapeldunak
Finalean, Bera Berak Errotabarri menderatu du, 19-37, eta Bidasoak Erromoko Eskubaloia taldea hartu du mendean, 20-41. Bi finalak Ermuan jokatu dituzte, Miguel Angel Blanco kiroldegian, eta giro ederra izan da bertan.
2024/04/10 - 17:04
Bidasoak haserrea adierazi du mahaiak Granollersen egindako akats larriagatik, baina ez du salatuko
Joan den igandean Granollersen kontrako jokatutako ligako partidan (30-30), berez sartu ez zen gol bat ontzat eman zioten Kataluniako taldeari, eta azken emaitzan eragin garbia izan zuen.
2024/04/10 - 00:03
Bidasoa Kopako azken faserako sailkatu da, Alacanteko Fundacion Agustinos kanporatuta (28-32)
Azken fase horretan zortzi talde lehiatuko dira; maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean jokatuko dute, oraindik ez dute zehaztu non. Errege Kopako hirugarren kanporaketan, Jacobo Cuetararen gizonek Alacanteko taldearen etxean irabazi dute.
2024/02/15 - 15:27
Teresa Errandonea: ''Atletismoa guztia izan da niretzat''
Teresa Errandonea atleta irundarrak atletismoa utziko duela iragarri du gaur gizean. Azken bi urteotan izandako lesioak direla eta. Bere ibilbideaz eta etorkizunaz hitz egin du ostegun honetan egindako prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/01/02 - 15:18
Leo Macielek Bidasoa Irunen jokatuko du datozen bi denboraldietan
Klubak eta atezain argentinarrak akordioa lortu dute datorren udan taldearekin bat egiteko, Bidasoa Irunek webgunean argitaratutako oharrean jakinarazi duenez.
2023/12/29 - 16:30
Jacobo Cuetarak Torrelavega taldea entrenatuko du datorren denboralditik aurrera
Horrela, Bathco BM Torrelavega eta Bidasoa Irun taldeen arteko entrenatzaile aldaketa ziurtatu da.
2023/12/27 - 12:58
Matheus da Silva euskarri brasildarrak kontratua berritu du Bidasoa Irunekin
C.D. Bidasoak eta Matheus Francisco da Silva lehen taldeko jokalariak akordioa lortu dute brasildarrak Bidasoa Irunen jarraitzeko 2025eko ekainaren 30era arte.
2023/12/24 - 19:07
Beñardo Garcia zendu da, Bidasoaren urrezko aroan presidente izan zena
Beñardo Garciak bere urterik loriatsuenetan zuzendu zuen Irungo taldea, Europako Kopa (orain Txapeldunen Liga) irabazi zuenean; edozein kirol diziplinatako lehen euskal taldea izan zen hori lortzen.
2023/12/24 - 14:28
Beñardo Garcia hil da, Bidasoa Iruneko presidente historikoa
Beñardo Garciak bere urterik loriatsuenetan zuzendu zuen Irungo taldea, Europako Kopako (orain Txapeldunen Liga) titulua lortu zuenean; edozein kirol diziplinatako lehen euskal taldea izan zen hori lortzen.
2023/12/21 - 17:29
Mehdi Harbaoui atezainak Bidasoa taldea utziko du denboraldiaren amaieran
Harbaoui aurreko denboraldian iritsi zen klubera eta ordutik hona 61 partida jokatu ditu talde gipuzkoarrarekin.
2023/12/19 - 14:27
Alex Mozas izango da Bidasoaren entrenatzailea 2024-25 eta 2025-26 denboraldietan
Mozas, 38 urtekoa bera, Bathco Torrelavega taldean dabil orain; talde hori Plenitude ASOBAL Ligako seigarren postuan dago, egun. Mozasek, 2023-24 denboraldia amaituta, Jacobo Cuetara ordezkatuko du, Gipuzkoako taldearen entrenatzaile bezala.
2023/12/16 - 20:38
Bidasoa Espainiako Kopako finaletik kanpo geratu da, BM Logroñoren aurka galduta
Jacobo Cuetararen taldeak bi goleko errenta izan du atsedenaldian, baina errioxarrek azken minutuetan egindako ahaleginak saria izan du, eta eurek lortu dute finalerako txartela.
2023/12/15 - 16:21
Bidasoa Irun, ilusioz gainezka
Negoziazioen ondoren, asteburuan zehar, eskubaloiko, Espainiako Kopa jokatuko da Irunen. Lehen finalerdian, Bidasoa Irunek eta Logroñok neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 17:00etan. Eta 19:30ean, Bartzelonak, Granollersi egingo dio aurre. Finala, igandean, gaueko 21:00etan, izango da.
2023/12/14 - 20:14
Bidasoa-Logroño eta Bartzelona-Granollers, Espainiako Kopako finalerdiak
Partidak Artaleku Irungo udal kiroldegian jokatuko dira abenduaren 16tik 17ra bitartean.
2023/12/05 - 18:33
Skrzyniarz atezainak 2025era arte berritu du Bidasoarekin
Irunen egin dituen bi denboraldietan 56 partida jokatu ditu; 42 Asobal Ligan, 13 Europan eta bat Errege Kopan.
2023/11/24 - 13:20
Jacobo Cuetara: ''Triste nago, jarraitzeko ilusioa neukan, baina onartu egin behar da klubak erabakitakoa''
Azaraoaren 23an Bidasoa Irungo zuzendaritzak jakinarazi zuen Jacobo Cuetara entrenatzaileak ez duela karguan jarraituko datorren denboraldian. Egun bat geroago, Cuetarak komunikabideekin hitz egin du klubaren erabakia nola hartu duen azaltzeko. (adierazpenak gaztelaniaz)