Anaitasunak Iker Elola berritu du 2028ra arte
Iker Elolak beste bi denboraldirako luzatu du kontratua Anaitasunarekin, Bigarren Mailan lan bikaina egin eta gero. Tolosarrak 2028ko ekainaren 30era arte jarraituko du Iruñeko taldean.
Lehen lerroko jokalaria 2025/26 denboraldian iritsi zen klubera, eta estreinaldi bikaina sinatu du elastiko berdearekin.
Jokatutako 32 partidetan 133 gol sartu ditu, eta taldeko bigarren golegile nagusia izan da, Mikel Redondoren atzetik. Bere erasorako gaitasunak, bere izaera eta konpromisoarekin batera, Anaitasunako orainaren eta etorkizunaren funtsezko pieza bihurtu dute.
Iker Elolak (Tolosa) Tolosa Eskubaloian eman zituen bere lehen pausoak. Bere progresioak Zamora eskubaloira eraman zuen 2022an, non Zilarrezko Ohorezko Mailan nabarmendu zen, eta horrek Barçaren bigarren taldeko ateak ireki zizkion denboraldi bat geroago.
Tolosa Eskubaloira itzuli ondoren, Anaitasunarakin fitxatu zuen 2025/26 denboraldirako. Orain, berritze horrekin, bi aldeek indartu egin dute proiektu komun baten aldeko apustua, gutxienez 2028ko udara arte luzatuko dena.