Atletismoa
2023/11/12 - 13:28
Lachgar eta Rodriguez irabazleen helmugaratzea eta adierazpenak
Chakib Lachgar marokoarra eta Laura Rodriguez kataluniarra gailendu dira Behobia-Donostia lasterketaren 58. edizioan. Lachgarrek, gainera, marka berria ezarri du, ordubetetik behera.
2023/11/11 - 12:58
Behobia-Donostia lasterketa, EITBn zuzenean ikusgai
EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa igande honetan, 11:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus webgunean, streamingez.
2023/11/10 - 16:49
Behobia-Donostiak 30.000 parte-hartzaileko mugari eutsiko dio
2015eko Behobia-Donostian jo zuen goia parte-hartzaileen kopuruak, 30.000 partaiderekin. Aurten ere, kopurua bere horretan mantenduko da.
2023/11/10 - 16:34
Dena prest 2023ko Behobia-Donostia lasterketarako
Azaroaren 10ean egin dute 2023ko Behobia-Donostia lasterketaren aurkezpen ofiziala. Dena prest dago azaroaren 12ko probarako.
2023/11/09 - 15:45
Behobia-Donostiako erbien izkutuko lana
Edurne Jauregi eta Borja Yubero erbilari lanetan arituko dira igande honetan, Donostia-Behobia lasterketan. Esperientziaren inguruan hitz egin dute bideo honetan.
2023/11/09 - 15:32
Nolakoa da Behobia-Donostia lasterketako ibilbidea?
Lasterketak irteera mailakatua izango du, korrikalariak 19 taldetan banatuz eta bakoitzari ordu bat emanez ibilbidea hasteko. Lehen taldea 09:55ean irtengo da.
2023/11/07 - 17:05
2023ko Behobia-Donostia lasterketaren nondik norakoak aurkeztu dituzte
Igande honetan Behobia-Donostia lasterketaren 58. ekitaldia korrituko da, eta antolatzaileek aurtengo edizioaren nondik norakoen berri eman dute astearte honetan. Besteak beste, emakumezkoen parte-hartzea inoizko handiena izango dela azaldu dute.
2023/11/05 - 15:24
Jebitok eta Kwemoik jantzi dute txapela Donostiako Krosean
Edinah Jebito eta Ronald Kwemoi izan dira Donostiako Krosaren 67. edizioko txapeldunak. Emakumezkoetan, Jemutai izan da bigarren, eta Chelangat hirugarren. Gizonezkoetan, berriz, Kipkurui izan da bigarren, eta Chelimo hirugarren.
2023/11/02 - 13:00
Donostiako Krosa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Lasterketaren 67. edizioa izango da aurtengoa, eta Kluben Espainiako Txapelketarako sailkatzeko balioko du. EITBk zuzenean emango du, ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/10/29 - 17:02
Basauriko taldeak lan bikaina egin du Munduko Kros Txapelketan
Mikel Garciak urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat lortu ditu; Raul Martinezek eta Ibai Magdalenok bi urrezko domina zintzilikatu dituzte taldekako lasterketetan, eta Angela de Miguel seigarren izan da proba laburrean zein luzean.
2023/10/29 - 15:34
Beatrice Chebet eta Jakob Kiplimo izan dira Atapuercako Nazioarteko Krosaren irabazleak
Jacob Kiplimo ugandarrak eta Beatrice Chebet kenyarrak, egungo munduko txapeldunak, irabazi dute Atapuercako Naziorteko Krosa. Kiplimok 26 minutu eta 1 segundoko denboran egin ditu 9 kilometroak, eta Chebetek, berriz, 25 minutu eta 20 segundo behar izan ditu 8 kilometroak egiteko.
2023/10/27 - 22:55
10 herrialdetako atletak izango dira Donostiako Nazioarteko Krosean
67. edizioa azaroaren 5ean jokatuko da, igandean. Gizonezkoetan, bederatzi herrialdetako korrikalariak arituko dira; emakumezkoetan, aldiz, laukoak. Lasterketa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.
2023/10/22 - 18:52
Marco eta Wiewald, Bilbao Night Marathon lasterketako irabazleak
Emakumezkoen mailan, Dolores Marco kantabriarra izan da onena, 2 ordu, 56 minutu eta 29 segundoko marka eginda. Gizonezkoetan, aldiz, Philipp Wiewald nagusitu da, 2 ordu, 39 minutu eta 18 segundoko markarekin.
2023/10/22 - 17:56
Amebaw etiopiarra eta Ndikumana burundiarra izan dira garaile Zornotzako Krosean
Zornotzako Nazioarteko 69. Krosak Likina Amebaw etiopiarraren eta Celestin Ndikumana burundiarraren garaipenekin eman dio hasiera nazioarteko kros denboraldiari Bizkaiko herrian.
2023/10/14 - 17:29
Isaac Nader eta Agueda Marques nagusi Bilboko Milian
Nader hirugarrenez jarraian gailendu da, eta marka berria jarri du: 4 minutu eta 19 segundo. Nils Laros izan da bigarren, eta Abderraman El Kayami hirugarren. Emakumezkoetan, Marta Perez eta Esther Guerrero sartu dira Marquesen atzetik.
2023/10/09 - 17:03
2023ko Gasteizko Maratoi Erdiak 2.000 parte-hartzaile baino gehiago nahi ditu; abenduaren 17an jokatuko dute
Euskadin jokatzen dituzten maratoi erdiak kontuan izanik, Arabako hiriburukoa da zaharrena. Lasterketako 45. ekitaldirako, antolatzaileen helburua da 2022ko parte-hartzaileen kopurua berdindu edo gainditzea.
2023/10/08 - 20:01
Kiptumek maratoiko munduko errekorra ezarri du, Chicagon
Kenyako atletak 2 ordu eta 35 segundo behar izan ditu Chicagoko Maratoiko ibilbidea osatzeko. Kipchogek zuen munduko marka 34 segundoan hobetu du.
2023/10/07 - 23:04
Afonso eta Nader, nagusi Berangoko Milian
Isaac Naderrek irabazi du gizonezkoen mailako lasterketa, eta Salome Afonsok bereganatu du garaipena emakumezkoen mailakoan.
2023/10/01 - 23:20
Pelayo eta Aferdi, Donostiako Maratoi Erdiko irabazleak
Emakumezkoen mailan Irene Pelayo naguitu da ordubete, 42 minutu eta 21 segundoko markarekin. Gizonezkoenean, aldiz, Abderrahmane Aferdi izan da onena, ibilbidea osatuta ordubete, 2 minutu eta 56 segundotan.
2023/09/27 - 17:17
Behobia-Donostia lasterketak aurtengo kamiseta aurkeztu du
Arduradunek azaldu dutenez, lasterketaren ibilbidea altxorraren mapa gisa irudikatzeko eta bidea girotzen duen pirata mitikoa omentzeko nahiak daude kamisetaren diseinuaren jatorrian.