Atletismoa
2021/06/27 - 23:39
Odei Jainagak eta Carlos Tobalinak urrea eskuratu dute
Carlos Tobalina Basque Teameko pisu jaurtitzaileak urrea eskuratu du (19,89 m), baita Odei Jainagak ere xabalinarekin (79,54 m). Asteazkenean jakingo da Jokoetara joango diren jaurtitzaileen zerrenda.
2021/06/15 - 15:58
Behobia - Donostia lasterketa, zuzen-zuzenean, EITBn
Koronabirusaren pandemiagatik 2020an bertan behera geratu eta gero aurten bai jokatuko euskal errepideetatik egiten de lasterketarik ospetsuena.
2021/06/12 - 14:17
Loyo maratoilaria eta Munguira eta Castillo paratletak, mugak gaindituz
Atalaren hiru protagonistak oso urrun iritsi dira programa olinpikoan zein paralinpikoan izarra den kirolean, atletismoan.
2021/06/09 - 12:53
Letsenbet Gideyek 10.000 metroko probaren marka ondu du
29:01.03ko denbora egin du eta munduko lehen emakumea da 5.000ko eta 10.000ko marka onenak dituena.
2021/06/02 - 16:25
Pertika eskola, kateak etenik izan ez dezan
Aitor Garro Gipuzkoako Atletismo Federazioko kidea eta Luis Aranzabal entrenatzailea pertikaren egungo egoeraz mintzatu dira.
2021/05/30 - 00:35
Odei Jainagak xabalina-jaurtiketako Espainiako errekor berria ezarri du
Eibartarrak, 84,80 metroko markarekin, ezin izan du Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko minimoa lortu (85 metro).
2021/05/21 - 21:10
Tessy Ebosele, topikoak hautsiz
Nigeriar jatorriko 18 urteko jauzilari gasteiztarra da Tessy Ebosele. Luzera-jauzian eta jauzi hirukoitzean lehiatzen da, eta bi domina kolkoratu zituen pista estaliko Espainiako Txapelketan.
2021/03/07 - 23:03
Asier Martinez nafarra, laugarren 60 metroko hesidun proban
Iruindarra brontzezko dominatik 4 ehunenera geratu da, Torunen (Polonia) jokatutako pista estaliko Europako Txapelketan.
2021/02/14 - 13:10
Teresa Errandoneak Europako txapelketarako gutxieneko marka lortu du
Urteko bere marka lau segundotan ondu du Espainiako Federazioak eskatutako marka, 8.13, lortu ahal izateko.
2021/01/31 - 22:41
Alejandro Gomez hil da, euskal lasterketekin lotura berezia zeukan atleta galiziarra
Alejandro Gomez atleta galiziarra hil da 53 urte zituela, minbiziak jota. Gomezek arrasto handia utzi zuen euskal lasterketetan, eta Elgoibarren, Azkoitian eta Azpeitian asko maite zuten.
2020/12/29 - 21:25
Diziplina desberdinetan gailendu diren euskal kirolariak
John Ram munduko golf sailkapenaren gailurrera iritsi da; atletismoan Elena Loyo Tokioko Olimpiar Jokoetan izango da; Aitor Francesena surf egokituko munduko txapelketa irabazi du bigarrenez…
2020/12/29 - 20:31
Elena Loyo, Tokioko atarian
2020 urteari amaiera aparta eman dio Elena Loyok. Ametzagako korrikalariak abenduaren hasieran Valentziako Maratoian sekulako marka lortu zuen, eta ia ziurtatu du Tokiorako txartela.
2020/12/26 - 23:44
900 parte-hartzailek korritu dute Masnouko San Silvestre lasterketa
Masnouko San Silvestre lasterketa aurten jokatu den lehena da, osasun eta segurtasun arau zorrotzekin: 300 atleta afizionatuz osatutako bi serie izan dira, eta beste bat eliteko korrikalariz osatutakoa.
2020/12/06 - 19:05
Elena Loyo arabarra Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da
Zuiako atletak bere marka pertsonala ondu du Valentziako maratoian, eta ondorioz, Euskadiko errekor berria ezarri du, 2 ordu, 28 minutu eta 25 segundoko denborarekin.
2020/12/06 - 13:57
Kibiwott Kandiek munduko marka berria ezarri du
Keniarra azkarrena izan da Valentziako Maratoi Erdian 57:32ko denbora eginda. 29 segundotan ondu du Geoffrey Kamworor herkideak 2019an egindako 58:01a.
2020/12/06 - 12:51
Kibiwott Kandiek maratoi erdiko munduko marka birrindu du Valentzian
Keniarrak 29 segundotan ondu du Geoffrey Kamworor herrikideak iaz Copenhagen egindako 58:01eko denbora.
2020/12/01 - 13:47
1978ko Donostiako Maratoia
Donostian jokatutako lehen maratoia, dokumentu historikoa; Juan Berasategi dokumentaleko esataria eta irudia eta zuzendaritza Juan Mari Arrue.
2020/11/27 - 17:31
Kilian Jornetek 24 ordu eman nahi ditu korrika
Euskal Herrian goizeko 10:30ak zirenean ekin dio erronkari Mandalenen, Norvegian. Yaninis Kourosek, 1997an, 303 kilometro egin zituen 24 ordutan eta marka hautsi nahi du.
2020/11/07 - 16:15
Christian Colemani bi urteko zigorra jarri diote hiru kontroletatik ihes egiteagatik
Nazioarteko Federazioak bi urteko zigorra jarri dio egungo gizonik azkarrenari. Izan ere, kontrola egitera joan zitzaizkion hiru alditan ez zuten aurkitu. Eid Naserrek zoria alde izan du.
2020/11/03 - 16:41
Behobia-Donostia birtuala, benetako lasterketaren ordezko ariketa
Azaroaren 8an zen jokatzekoa Behobia-Donostia eta ez da egingo, pandemiarengatik. Birtualki parte hartzeko aukera izango da. Lasterketa herrikoienaren espirituari eutsi nahi dio Behobia birtualak.