Atletismoa
2022/07/29 - 18:26
Mikel Garcia, Joko Paralinpikoak amets
Mikel Garciak bi urre lortu ditu Europako Atletismo Txapelketan bi urre lortu ditu. Kirolari bilbotarrak 12 dominatik gora ditu jada palmaresean. Hala ere, domina gosez jarraitzen du.
2022/07/23 - 16:44
McLaughlinek hesidun 400 metrotan munduko errekorra ondu du
Estatu Batuarrak urrea lortu du munduko txapelketetan, bere aurreko errekorra 73 ehunenetan hobetuz. 50 segundo eta 68 ehuneneko markarekin lortu du garaipena Bol herbeheretarra eta Muhammad estatubatuarraren aurretik.
2022/07/18 - 11:54
Asier Martinez, brontzea Atletismoko Munduko Txapelketan
Atleta nafarrak hirugarren egin du 110 metroko hesidun proban bere marka pertsonala ondu eta gero (13,17).
2022/06/26 - 23:17
Euskal kirolariek 17 domina lortu dituzte Espainiako Atletismo Txapelketan
Maialen Axpek lortu zuen lehenengo domina pertikan, Malen Ruiz de Azuarentzat izan zen bigarrena eta hirugarren domina Ane Torresek erdietsi zuen. Manu Quijera eta Irati Mitxelena ere izan dira protagonistak.
2022/06/26 - 23:13
Sara Alonsok irabazi du Mont Blanceko maratoia
Sekulako urtea egiten ari da Sara Alonso. Zegama-Aizkorrin hirugarren geratu zen eta oraingoan lehena izan da Camonixeko helmugan. Donostiarra Golden Trail Serieseko lider berria da
2022/06/26 - 18:19
Helene Alberdi eta Kevin Viñuela izan dira nagusi Donostiako Triatloian
Onditz Memorialaren 35. edizioa jokatu da gaur Donostian. 1.500 metro egin behar zuten igeri, 38 kilometro bizikletan eta 10 korrika. Gainera, Gonzalo Fuentes donostiarrak Euskadiko txapela jantzi du.
2022/06/19 - 00:27
Carina Hornek Mundialerako gutxieneko marka lortu du Ordizian (11:07)
Ordiziako Atletismoko Sari Nagusia jokatu da Altamiran, Jose Antonio Peña Nazioarteko Meetina. Carina Horn hegoafrikarrak, finala irabazteaz gain, 11:07ko denbora lortu du, Mundialeko gutxieneko denbora lortuz.
2022/06/11 - 23:05
Helene Alberdi eta Antonio Benito, garaile Zarauzko Triatloian
Bi urteko etenaldia izan ondoren, lasterketako 34. edizioa izan da asteburu honetan. Probak izen handiak bildu ditu eta lehiaketa estua izan da. Emakumezkoetan Helene Alberdi nagusitu da, gizonezkoetan, berriz, Antonio Benito.
2022/06/02 - 17:33
Pkemboi eta Kiptanui, asfaltutik mendira
Bi keniarrak 10 onene artean sartu ziren igandeko Zegama-Aizkorri lasterketan eta egonaldia luzatzea erabaki dute Toloaldeko hiru tontorren lasterketa prestatu ahal izateko.
2022/05/14 - 23:02
Aritz Egea eta Oihana Azkorbebeitia, Ultra lasterketen Euskadiko txapeldun
65 kilometro eta 3.700 metroko desnibel positiboko ibilbidea prestatu dute Azpeitiko Lagun Onak elkartekoek. Egea erraz nagusitu da, sei orduko denborarekin; Azkorbebeitia 7:17ko denborarekin iritsi da helmugara.
2022/04/23 - 16:06
Aritz Egeak irabazi du Espainiako lehen Ultra Trail Txapelketa
Gipuzkoarrak bigarren egin du Penyagalosako 60 kilometroetan, eta, horri esker, Espainiako Ultra Trail txapelketako lehen irabazlea da.
2022/03/26 - 23:07
Bi urteko etenaldiaren ondoren, gaur itzuli da Azkoitia-Azpeitia proba
Zortzi kilometroko lasterketa eta maratoi erdia kontuan hartuta, 1.000 korrikalari aritu dira. Maratoi erdiko emakumezkoen proban Carolain Korik irabazi du, orain arteko marka 42 segundotan hobetuz. Gizonezkoetan, aldiz, Maxwel Rotich nagusitu da; inor ez da bera jarraitzeko gai izan.
2022/03/21 - 16:11
Armand Duplantisek munduko marka 6,20 metroan ezarri du
Belgraden jokatu egin da pista estaliko munduko atletismo txapelketak. Pertik jauzian marka berria egin du Duplantisek.
2022/03/20 - 21:33
Asier Martinez, laugarren 60 metroko hesidun probako finalean
Atleta nafarra hirugarren postutik lau ehunenera geratu da, Grant Holloway estatubatuarrak irabazi duen proban.
2022/02/06 - 22:16
Nassim Hassaous eta Laura Mendez nagusitu dira Uliako krosean
Uliako gimnastikako hamar kilometroko proba jokatu da eguerdian. Nassim Hassaous Garcia atleta nafarrak irabazi du lasterketa. Probako markatik hiru segundora gelditu da. Toni Abadia 18 segundora helmugaratu da. “Chiki” Perezek osatu du podiuma. Emakumezkoetan, Laura Mendez nagusitu da.
2022/01/09 - 15:27
Kimeli eta Jebitok kenyarrak, irabazle Elgoibarren
Nahiz eta faborito nagusienak izan ez, bai gizonen eta bai emakumeen lasterketetan bi kenyarrak izan dira indartsuenak.
2022/01/09 - 15:09
Kipkorir Kimeli, indartsuena gizonen lasterketan
Azken kilometroetan elkarrekin izan dira N. Kipkorir Kimeli (Kenia) eta A. Yihume (Etiopia) eta amaiera ikusgarrian irabazi du keniatarrak; R. Kibet (Uganda) hirugarren izan da.
2022/01/09 - 14:15
Jebitokek irabazi du emakumezkoen proba
Euripean eta ibilbidea lokaztuta jokatu da lasterketa. E. Jebitokek (Kenia) erasoa jo eta bakarrik helmugaratu da 26:06 denbora eginda; bigarren B. Chebet (Kenia) izan da eta hirugarrena P. Chesang (Uganda).
2022/01/08 - 22:12
Elgoibarko Nazioarteko Krosa, zuzenean, EITBn
Eritreako Aron Kifle eta Keniako Beatrice Chebet dira faborito nagusienak gizonen eta emakumeen laskterketak irabazteko.
2022/01/05 - 18:41
Hamid Ben Daoud, desertuko maratoilaria
Hamid Ben Daoud atleta marokoarrak autobus baten azpian gurutzatu zuen Marokoren eta Espainiaren arteko muga, eta 14 urterekin iritsi zen Euskal Herrira. 2021eko maiatzean Espainiako maratoiko marka berdindu zuen Valentzian.