Arrauna
2025/04/09 - 14:29
TKEk eta Eusko Labelek lau urtez berritu dute elkar lotzen dituen akordioa
Traineruen Kluben Elkarteak eta Eusko Labelek elkar lotzen dituen akordioa berritu dute lau urtez. Ondorioz, Eusko Labelek arraunaren gizonezkoen maila gorena babesten jarraituko du hurrengo lau denboraldietan.
2025/03/29 - 19:37
Eusko Label Liga eta Euskotren Liga uztailaren 5ean abiatuko dira
Berritasun gisa, emakumezkoen liga ez da Zarauzko Ikurrinarekin amaituko, Getarian baizik, baina 16 jardunaldi izaten jarraituko du.
2025/03/29 - 18:04
Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 5eko asteburuan hasiko dira
Berritasun gisa, Euskotren Liga ez da Zarauzko Ikurrinarekin amaituko, eta Galizian asteburu bakarra lehiatuko dute, orain arteko bi asteburuen ordez.
2025/03/24 - 19:16
Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko denboraldian izango dituzten helburuez. Besteak beste, azpimarratu du ez daudela udako emaitzekin obsesionatuta.
2025/03/23 - 16:31
Urdaibai eta Portugalete nagusitu dira Bilbon
Gizonezkoetan, Bermeo nagusitu da Bilboko estropadan, lanak 21 minutu eta 16 segundoan eginda; Donostiarrak bigarren egin du, zortzi segundora, eta Santurtzik hirugarren. Emakumezkoetan, Portugalete izan da onena, 21 minutu eta 49 segundo eginda; minutu erdi atera dio Deustu bigarren sailkatuari.
2025/02/15 - 22:21
Arraun Lagunak eta Orio nagusitu dira Oriako jaitsieran
Oriako jaitsieraren XXXI. edizioa jokatu da, eta 77 ontzi eta mila arraunlari baino gehiago aritu dira bertan. Gizonezkoetan garaipena etxean geratu da, Oriok irabazi baitu; emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak izan da nagusi.
2025/02/09 - 19:40
Ondarroa eta Zierbena nagusi Sestaoko traineru jaitsieran
Emakumezkoetan Ondarroa nagusitu da, eta Astillero (Euskotren Ligako ordezkari bakarra) bigarren izan da; gizonezkoetan, berriz, Zierbena izan da nagusi, eta zortzi segundo atera dizkio bigarrenari, Donostiarrari.
2025/01/31 - 22:02
Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: ''Bota egin naute''
Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroiak ez du Donostiako klubean jarraituko, bere nahien kontra, bota egin baitute. EITB Media berarekin izan da, gatazkaren arrazoiak zeintzuk izan diren galdetzeko.
2025/01/30 - 15:36
Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak irregulartasunak antzeman ditu TKEk Garmari egindako antidopin kontrolean
Gorka Iturriaga zuzendariak sinatutako dokumentuak dioenez, 2024ko Eusko Label Ligako Getariako estropadan Cristian Garma San Pedroko patroiari kontrola egin zioten, Traineruen Kluben Elkarteko langilleek horretarako gaikuntzarik ez izan arren.
2025/01/25 - 16:25
Borja Rodrigok TKEko presidente izaten jarraituko du
Besteak beste, estropadetako sarien zenbatekoa "% 10 baino gehiago igotzea" onartu da. Horrela, gizonezkoen Eusko Label ligako probak 22.500 eurotik 25.000 eurora pasatuko dira, eta emakumezkoen Euskotrenekoak 8.000 eurotik 9.000 eurora.
2024/12/17 - 15:53
Gorka Aranberri, buru-belarri lanean Orion
Gorka Aranberrik aro berria abiatuko du Orion, Bermeo utzita. Erabakiaren arrazoiei buruz hausnartu du elkarrizketa honetan.
2024/11/30 - 15:21
Abian da Salsamendiren Bermeo Urdaibai
Jon Salsamendik Urdaibaien lehen entrenamendua zuzendu du gaur goizean. Bigarren etapa du oriotarrak Bermeon, eta ilusioz eta lanerako gogoz ekin dio erronkari.
2024/11/23 - 16:14
Gorka Aranberri, Orion patroi lanetan
Zarauztarra San Nikolas ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti klubeko presidenteak EITBri baieztatu dionaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
2024/11/23 - 15:29
Gorka Aranberri Orioko patroi lanetan ari da jada
Zarauztarra 'San Nikolas' ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti presidenteak ETBri konfirmatutakoaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
2024/10/15 - 20:44
Orio Arraun Elkartea "minduta", klubaren inguruko zurrumurruengatik
Herrian, prentsan eta arraun munduan Oriori buruzko esamesek klubari min egin diotela adierazi du zuzendaritza-batzordeak, ohar baten bidez.
2024/10/10 - 17:03
Arostegi: ''Minduta nago. Egindako lana ikusita ere ez didate aukerarik eman''
Iker Zabala izango da Orioko entrenatzailea datorren denboraldian, hau da, Mikel Arostegiren tokia hartuko du. Arostegi minduta dago, beste urtebetez jarraitzeko "aukera irabazi" duela uste baitu.
2024/10/08 - 22:59
Oriok Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du: ''Nik ez daukat formula magikorik''
Oriok, asteartean, Urdaibaitik iritsitako Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du. Zabalak hitzeman du gogotik lan egingo duela, eta adierazi du, oraingoz behintzat, Iñigo Larrinaga dela traineruko patroia, baina onartu du klubak Gorka Aranberrirekin hitz egin duela.
2024/10/06 - 15:29
Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian
Jon Salsamendi izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian, Bermeoko klubak gaur iragarri duenez. Entrenatzaile oriotarrak lau denboraldi egin zituen Bou Bizkaia zuzentzen (2013-2016), eta Oriora joan zen gero (2017-2023). Aurreko denboraldian, Lapurdi Arraun Taldean aritu da lanean.
2024/10/06 - 12:15
Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria
Prestatzaile oriotarra Bermeora itzuliko da Iker Zabalak utzitako hutsunea bete eta "Bou Bizkaia" zuzentzeko.
2024/10/05 - 14:26
Iker Zabalak Orioko trainerua entrenatuko du
Prestatzaile bermeotarrak Orioko "San Nicolas" trainerua zuzenduko du datozen hiru denboraldietan, Urdaibairekin kontratua ez berritzea erabaki ondoren.