Donostiarra garaile Santurtzin, eta Arraun Lagunakek lidergoa sendotu du
Donostiarrak irabazi du Santurtziko Ikurrina, Euskotren Ligako zortzigarren jardunaldian. Estropada Bilboko itsasadarrean jokatu dute eta Arraun Lagunakek ligan duen lidergoa sendotu du.
Donostiarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, epaileek hiru segundorekin zigortu dituzten arren, Tolosaldearekin palak jotzeagatik. Horren ondorioz, zazpi segundoko aldea lau segundotan geratu da azkenean.
Orio, azken bi estropadetako garaileak, hirugarren izan da eta ezin izan du sailkapen nagusian aurkariek duten aldea murriztu, liga amaitzeko sei jardunaldi falta direnean. Azken estropada abuztuaren 20an jokatuko dute, Zarautzen.
Hondarribiak, bestalde, eguneko laugarren denborarik onena egin du, lehen txanda nagusitasunez irabazita. Azken postuei dagokienez, Tiran zulotik atera da lehen aldiz eta orain Cabo da Cruz dago sailkapeneko zuloan.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiarra, oso une gozoan
Donostiarrak ez zion behar bezala ekin denboraldiari, baina behetik gora egin du nabarmen, eta horren adibide da Kontxan laugarren postua lortu izana. Sasoi betean iritsiko da asteburuko play-offera.
Donostiarra lehen aldiz izango da Kontxako Banderaren lehian
Azken asteotan izandako susperraldiaren ondorioz, Donostiarra arraun taldea Kontxako Banderaren sailkatze-probatan izango da lehen aldiz. Itxaso Uzkudun arraunlaria baikor agertu da erronkaren aurrean.
Euskotren Ligako azken postua utzita, gehiago nahi du Donostiarrak
Euskotren Ligako sailkapeneko azken postua uztea lortu du Donostiarrak Galizian egindako estropaden ostean. Orain, taldeak gorantz jotzea du helburu. Naroa Garamendik EITB Mediarentzat aztertu du orain arte lortutakoa, eta denboraldi amaierara arteko helburuak ere izan ditu mintzagai.
2025eko XL El Correo Ikurrina: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren gelditu da XL El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Estropada bakoitza lehiatzea du helburu Donostiarrak
Arkaitz Diaz Donostiarra taldeko patroiaren esanetan, estropadaz estropada lehiatu nahi dute denboraldi honetan. 4. daude Ligan, bandera bat irabazita, Oriorengandik 9 puntutara.