Arraun Lagunak
2023/07/15 - 21:31
2023ko Euskotren Ligako Bilboko Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza sendotu du, Bilboko Bandera irabazita. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/15 - 21:24
Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza sendotu du, Bilboko Bandera irabazita
Gipuzkoako trainerua nagusitu da Bilboko uretan eta denboraldiko bere bigarren garaipena erdietsi du. Donostiarra izan da bigarren eta Orio hirugarren. Hala, bada, Arraun Lagunakek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan; hiru puntu ateratzen dizkio Donostiarrari eta lau Oriori.
2023/07/10 - 14:05
2023ko Euskotren Ligako Edinor Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak hirugarren Euskotren Ligako Edinor Bandera eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/05 - 18:04
Andrea Astudillo, zortzi urtez Arraun Lagunak gidatzen
EITB Mediak Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroia elkarrizketatu du. Igandean Euskotren Ligako Coruñako Bandera irabazi zuen taldeak, eta pozik azaldu da Astudillo. Hala ere, gorriz markatuta dauka uztailaren 9ko Zierbenako Bandera, berarentzat oso berezia baita.
2023/07/02 - 14:52
Arraun Lagunakek Coruñako Bandera irabazita ekin dio 2023 denboraldiari
Euskotren Ligari hasiera bikaina eman dio Arraun Lagunakek, Coruñako Bandera irabazita. Lehen txandan nagusituta bereganatu du garaipena Galiziako uretan eta sailkapen nagusiko liderra da. Tolosaldea izan da bigarren, Donostiarra hirugarren eta Orio laugarren.
2022/09/29 - 18:12
Juan Mari Etxabek Arraun Lagunaken jarraituko du
Juan Mari Etxabek Donostia Arraun Lagunak entrenatzen jarraituko du hurrengo denboraldian ere. Aurten, Euskadiko txapelketa eskuratu du berak zuzendutako taldeak, eta bigarren izan da Ligan eta Kontxan. Hurrengo sasoian koska bat gora egiten ahaleginduko dira.
2022/09/11 - 16:29
Xubane Uribarrena: “Ez dugu amore eman eta ez gara galtzaile sentitzen, psikologikoki irabazleak gara”
Arraun Lagunakeko arraunlaria bere taldeaz harro dagoela esan du. Lehen jardunaldian Orioren atzetik egon arren dena emango zutela argi zuen Uribarrenak, eta Orioren garaipena kolokan jartzera iritsi dira.
2022/09/11 - 13:58
Orio, Kontxan garaile hirugarren aldiz
Oriotarrek bigarren jardunaldia ere bereganatu dute Arraun Lagunaken aurretik, 14 ehuneneko aldearekin izan bada ere.
2022/09/06 - 19:07
Arraun Lagunak, Kontxan dena eman eta bere aukeraren bila
Arraun Lagunakek Oriorekiko bi segundoko atzerapenarekin ekingo dio Kontxako Banderaren 2. jardunaldiari. Nahiz eta atzetik izan, ez diote ukorik egin nahi Bandera bereganatzeko aukerei.
2022/08/30 - 18:20
Arraun Lagunakek Kontxa irabazita eman nahi dio amaiera denboraldiari
Ander Alonso eta Xubane Uribarrenarekin egon da EITB Media eta Kontxako Banderarako asmoez jardun dute. Ligako arantza kendu eta iaz irabazitako bandera bereganatu nahi dute berriro.
2022/08/14 - 15:01
Azken metro zirraragarriak Orioren eta Arraun Lagunaken arteko lehia erabakitzeko
Bideo-finisha behar izan da Castroko Banderako irabazlea erabakitzeko. Oriok lortu du garaipena, azken metroetan Arraun Lagunakekin gogor lehiatu eta gero.
2022/08/06 - 23:12
Oriok irabazi du Hondarribiko bandera
Lehen luzean Arraun Lagunak aurretik joan bada ere, ziabogan azkarragoak izan dira horiak eta estropada irabazi dute.
2022/07/27 - 17:26
Eli eta Ane Pescador, lehen aldiz elkarrekin irabazle Euskadiko txapelketan
Eli eta Ane Pescadorrek bide oparoa dute arraun munduan, baina gehien-gehienetan talde desberdinetan egindakoa. Astelehenean, lehen aldiz, elkarrekin irabazi zuten Euskadi Traineru txapelketa, Donostia Arraun Lagunakeko traineruan bat eginda.
2022/07/16 - 20:49
Oriok lidergoa lortu du, Arraun Lagunak arerio zuzena mendean hartuz
Orio etxeko uretan nagusi izan eta gero urteko hirugarren bandera lortu du. Arraun Lagunak, zuzeneko aurkariari hamar segundo sartu dizkio eta horrekin batera lidergoa kendu dio.
2022/07/11 - 20:07
Arraun Lagunak, Euskotren Ligako sailkapenaren buruan
Euskotren Ligako lau jardunaldi bete ostean, Arraun Lagunakeko "Lugañene" ontzia dago sailkapenaren buruan, baina Oriorekin puntutara berdinduta. Xubane Uribarrenarekin egon gara orain artekoaz berba egiteko.
2022/07/02 - 21:31
Xubane Uribarrena: ''Ez genuen uste hain bizkor ibiliko ginela''
Arraun Lagunak taldeak irabazi du Euskotren Ligako lehenengo estropa, Bilboko Bandera. Xubane Arantza Uribarrena, Donostia Arraun Lagunak taldeko patroia, pozik agertu da garaipen osteko elkarrizketan.
2022/07/02 - 20:32
Arraun Lagunak garaile, Euskotren Ligako lehen estropadan
Arraun Lagunak taldeak irabazi du Euskotren Ligako lehen estropada, Bilboko Bandera.