Arraun Lagunak
2024/07/13 - 22:30
Arraun Lagunakek laugarrenez jarraian irabazi du Bilboko Bandera
Arraun Lagunakek erakustaldia emanda irabazi du Bilboko Bandera. Donostiarra izan da bigarrena Bilboko itsasadarrean egin den erlojupekoan, eta lehen txandan gailendu den Hondarribia, berriz, hirugarrena.
2024/07/07 - 14:31
Mar Larrea: ''Gaur motorra atera dugu eta aurrera; gakoa da lehen luzean dena ematea eta abantaila ateratzea''
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Edinor Bandera. Donostiako taldea orain arte jokatutako lau estropadetan nagusitu da. Zierbenan garaipena bereganatuta, Marcia Rosalia Larrea Arraun Lagunakeko arraunlariak EITB Mediarekin hitz egin du estropadari buruz.
2024/07/06 - 22:12
Hirutik hiru, Arraun Lagunakentzat
Donostiarrek Fabrika Bandera irabazi dute Donostiako uretan jokatutako estropadan gailenduta. Bigarren Tolosaldea izan da, eta oso lehiakor aritu da.
2024/07/06 - 22:10
Arraun Lagunak nagusi, Fabrika Banderan
Andrea Astudilloren ontziak Euskotren Ligan jokatutako hiru estropadak irabazi ditu eta lider sendoa da sailkapen nagusian. Tolosaldea izan da gaurkoan bigarren, eta Orio hirugarren.
2024/07/06 - 21:23
2024 Euskotren Ligako Fabrika Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik
Arraun Lagunak lehen postuan sailkatu da Euskotren Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/06 - 20:41
Andrea Astudillo: ''Aurreko estropadetan bezala, patroientzako estropada bat izan da hemen''
Donostiarrek Fabrika Bandera irabazi dute Donostiako uretan jokatutako estropadan gailenduta. Tolosaldea izan da bigarren, oso lehiakor arituta. "Patroientzako estropada bat izan da hemen", esan du Andrea Astudillok, Arraun Lagunakeko patroiak.
2024/06/30 - 16:20
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Bueuko Bandera nagusitasun osoz
Arraun Lagunakek bitik bi estropada irabazi ditu Euskotren Ligan, baita bi bandera ere; A Coruñakoa eta Bueukoa. Bueun ere, erabateko nagusitasunez gailendu da Donostiako taldea. Tolosaldea izan da bigarren eta Orio hirugarren.
2024/06/30 - 14:36
Irene Iguain: ''Asteburuko bi estropadak irabaztea izugarria da''
Bi estropada jokatu dira Euskotren liga hasi berrian, eta bi banderekin itzuliko da Donostiara Arraun Lagunak. "Asteburuko bi estropadak irabaztea izugarria da", adierazi du Irene Iguainek, Arraun Lagunakeko aurraunlariak.
2024/06/30 - 14:23
Arraun Lagunakek bigarren garaipena jarraian lortu du Euskotren Ligan, Bueuko Banderan nagusituta
Bitik bi estropada irabazi ditu Donostiako taldeak Euskotren Ligan eta sailkapen nagusiko lidertza sendotu du. Tolosaldea izan da bigarren eta Orio hirugarren.
2024/06/29 - 22:04
Arraun Lagunakek Coruñako Bandera irabazita hasi du Euskotren Liga
Donostiarrak aise gailendu dira lehen txandan. Bigarren eta hirugarren bigarren txandan aritu diren Orio eta Tolosaldea izan dira.
2024/06/29 - 22:02
Arraun Lagunak, oso nagusi Coruñan
Egungo txapelduna aise gailendu da Euskotren Ligako lehen jardunaldian jokatutako Coruñako Banderan. Bigarren Orio izan da 12 segundora, eta hirugarren Tolosaldea, 13 segundora.
2024/06/29 - 21:21
Udane Goenaga: ''Sufritu dugu baina disfrutatu ere bai''
Arraun Lagunakek irabazi du Coruñako Bandera, Euskotren Ligako lehenengo jardunaldiko estropada. Bigarren eta hirugarren bigarren txandan aritu diren Orio eta Tolosaldea izan dira. "Sufritu dugu baina disfrutatu ere bai", adierazi du Udane Goenagak, Arraun Lagunakeko arraulariak.
2024/06/26 - 18:28
Arraun Lagunak, Orio, Donostiarra eta Tolosaldea, Euskotren Liga lehiatzeko faboritoak
Asteburuan Euskotren eta Eusko Label Ligak hasiko dira. Emakumeen txapelketan Arraun Lagunak da gainditu beharreko aurkaria, iaz Ligako eta Kontxako garaile izan baitziren. Orio, Donostiarra eta Tolosaldea ere ohorezko txandan izango dira.
2024/06/24 - 17:23
Lorea Etxabe, Arraun Lagunak: ''Presiorik bat ere ez, gure buruan zentratuta ondo funtzionatzen dugu''
Arraun Lagunak taldeko arraunlaria elkarrizketatu du EITBk Euskotren Liga hastear denean. Egungo txapeldunak diren arren, ez dutela inolako presiorik onartu du, kontzentratuta egonik gauzak ondo doazela eta horrela jarraitu nahi dutela.
2023/09/29 - 16:53
Juan Mari Etxabek beste urtebetez jarraituko du Arraun Lagunaken
Entrenatzaileak denboraldi batez berritu du klubarekin zuen lotura. Hala, klubak zein Etxabek jarraipena eman nahi diote 2023an egindako denboraldi bikainari. Donostiako taldeak Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu aurten.
2023/09/10 - 14:26
Arraun Lagunakek Kontxako Bandera jaso duen momentua eta arraunlarien ospakizuna
Arraun Lagunak da 2023ko Kontxako Banderako txapelduna. Bigarren jardunaldian nagusitu da Donostiako taldea, Tolosaldearekiko zuen 18 ehuneneko desabantaila iraulita. Bandera jaso ostean, festak eztanda egin du taldeko kideen artean.
2023/08/22 - 16:45
Festa giroan ospatu du Arraun Lagunakek Euskotren Ligako garaipena
Arraun Lagunakeko neskek zoriontsu ospatu dute Euskotren Ligan lortutako garaipena. Itziar Eguren presidenteak nola bizi duten kontatu digu.
2023/08/20 - 21:18
Arraun Lagunakeko txapeldunei harrera egin diete Donostiako Udalan
Arraun Lagunakek bigarrenez irabazi du Eskotren Ligako koroa. Txapeldunei harrera ofiziala egin diete Eneko Goia Donostiako alkateak eta zinegotziek.
2023/08/20 - 16:57
Arraun Lagunak, 2023ko Euskotren Ligako txapeldun
Donostiako taldeak irabazi du Euskotren Liga eta txapelketa itxi du Zarauzko Ikurrina irabazi eta ligako titulua bereganatuta. Orio izan da bigarren sailkapen nagusian eta Donostiarra hirugarren.
2023/08/20 - 16:41
Zarauzko Ikurrina eta Ligako Koroa, Arraun Lagunakentzat
Arraun Lagunakek Euskotren Liga irabazi du, bigarrenez. Donostiako ontziak Zarauzko Ikurrina, Ligako azkena, poltsikoratu du, azken jardunldian bigarren eginda.