Arraun Lagunak txapeldun aseezinak bereganatu du Pasaiako Gertu Eraikuntzak Bandera
Inork zalantzarik bazuen, gaur argitu ditu denak. Euskotren Liga bereganatu ostean, Arraun Lagunakek dena irabazita amaitu nahi du denboraldia, eta gaurkoan beste urrats bat eman du norabide horretan, Pasaiako uretan Gertu Eraikuntzak Bandera nagusitasunez eskuratuta, Orioren eta Donostiarraren aurretik.
Ohorezko txandako traineruak parekatuta abiatu dira, Arraun Lagunak buruan jarrita. Oriok eta Donostiarrak ondo eutsi diote Ligako txapeldunari hasierako luzean. Lehendabiziko ziabogan, arazoak izan ditu Arraun Lagunakeko aurrekalariak, eta denbora galdu dute.
Edonola ere, laster zuzendu dute akatsa, eta lehen tokian segitu dute saioa. Are gehiago, bigarren eta azken luzean aldea etengabe handituz joan dira Andrea Astudillok zuzentzen dituen neskak, gainerako taldeak baino maila bat edo bi gorago daudela erakutsita.
Helmugan, Arraun Lagunak gailendu da, 10 minutu eta 42 segundoko denborarekin. Orio izan da bigarrena (+8) eta Donostiarra hirugarrena (+12). Tolosaldea, berriz, 14 segundora sartu da. Horrenbestez, Juan Mari Etxabek entrenatzen dituen neskek Ligako 14. bandera eskuratu dute, eta datorren asteburuan jokatuko diren azken bi jardunaldiak irabaztea soilik geratzen zaie historia egiteko.
Bestalde, lehendabiziko txandan, Hondarribia izan da azkarrena (11 minutu eta 2 segundo behar izan ditu lana osatzeko), eta Hibaika sartu da ondoren, 12 segundora. Cabo eta Tiran, ostera, askoz atzerago iritsi dira; 23 eta 43 segundora, hurrenez hurren.
Horrez gain, bero handiaren eraginez, Irene del Rio Tirango patroia zorabiatu egin da, estropada amaitu eta gero. Edonola ere, Gurutze Gorriak artatu du, eta berehala suspertu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikaz eta ''txapeldunak'' oihukatuz hartu dituzte Arraun Lagunakeko neskak
Arraun Lagunakek laugarrenez altxatu du Kontxako Bandera, eta, Euskotren Liga irabazi ostean, denboraldia borobildu du. Zaleekin ospatu dute garaipena.
Jule Arkotxa: ''Kontxako Bandera irabazita, beti izan dudan ametsa bete dut''
Donostia Arraun Lagunakek nagusitasun handiz irabazi du Kontxako Bandera laugarrenez, hirugarren urtez jarraian. Denboraldiari bukaera ezin hobea eman diote, Euskotren Liga ere aise bereganatu baitute. "Gaur, beti izan dudan ametsa bete dut", adierazi du Jule Arkotxa arraunlari lekeitiarrak.
Arraun Lagunakek eskura du Kontxako Bandera
Lorea Etxabe Arraun Lagunak taldeko arraunlariak Kontxako Banderaren gainean hitz egin du, irabazteko duten gosea azpimarratuta. Lehen jardunaldian, Tolosaldeari 10 segundoko errenta atera zion.
Arraun Lagunakek urrats handia egin du Kontxako Bandera irabazteko
Arraun Lagunak, Kontxako Banderaren egungo txapelduna, 2024ko eta 2023ko lorpena errepikatzeko bidean da, Tolosaldea (bigarren) eta Orio (hirugarren) 10 segundoko desabantailarekin abiatuko baitira datorren igandeko bigarren jardunaldi erabakigarrian.
Arraun Lagunakek erakustaldia emanda irabazi du Kontxako lehen jardunaldia, Tolosaldeari 10 segundo aterata
'Lugañene' traineruak bereganatu du garaipena 2025eko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, bigarrenari, Tolosaldeari, 10 segundoko errenta aterata. Orio izan da hirugarren, 10 segundo eta 84 ehunenera, eta Zumaia laugarren, 15 segundora.
Joana Halsouet: ''Oso determinatuak atera gara, eta gure estropadaz pozik gaude''
Donostia Arraun Lagunakek indar erakustaldia egin du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, eta Tolosaldeari nahiz Oriori 10 segundoko tartea atera die datorren igandeko lehia erabakigarriari begira. Joana Halsouet patroia gustura agertu da bere traineruak egindako lanarekin.
Itziar Eguren, Arraun Lagunak: ''Badirudi guk egiten dugunak ez duela baliorik''
Arraun Lagunak taldeak laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga. Eguren presidenteak horren atzean dagoen lana eta konpromisoa nabarmendu ditu. Horrekin batera, salatu du lan horren etekinek askotan izaten duten oihartzun apala.
Arraun Lagunakek gogotik ospatu du Euskotren Liga laugarren aldiz irabazi izana
Donostia Arraun Lagunakek laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga, eta, gaur arratsaldean, liga amaituta, harrera epela egin diete txapeldunei Donostian. Arraunlariek gogotik ospatu dute.
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak bigarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Tolosaldearentzat Getariako Ikurrina, Arraun Lagunakentzat Euskotren Ligako koroa
Tolosaldea gailendu da Getariako uretan, eta Donostia Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Liga. Hondarribia, berriz, ETE ligara jaitsi da, sailkapen nagusian azken tokian bukatu baitu denboraldia.