Hondarribia
2023/09/10 - 20:47
2023ko Kontxako Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da 2023ko Kontxako Banderako 2. jardunaldian, baita sailkapen nausian ere. Bideo honetan ikus dezakezu Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita, minikameraren irudiei esker.
2023/09/07 - 22:30
Mikel Orbañanos: ''Bizirik ailegatzen gara bandera lehiatzeko''
Mikel Orbañanos Hondarribiko traineruko entrenatzailea baikor agertu da igandean, irailak 10, lehiatuko den Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako. Lehen jardunaldi ona eginda, bandera lehiatzeko prest daudela nabarmendu du.
2023/08/26 - 22:47
2023ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik
Hondarribia hirugarren geratu da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/26 - 22:00
2023ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Orioren estropada, ontzi barrutik
Oriok irabazi du Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/04 - 18:12
Garmendia eta Amunarriz: bi patroi, kolore bakarra
Miren Garmendia eta Joseba Amunarriz Euskotren eta Eusko Label Ligetako Hondarribiako patroiak dira hurrenez hurren, eta larunbatean dute hitzordu berezia. Abuztuaren 5ean Hondarribiko Bandera izango dute jokoan, etxean.
2023/07/30 - 18:40
2023ko Eusko Label Ligako Getxoko Ikurrina: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribiak bigarren postua lortu du Eusko Label Ligako Getxoko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/30 - 16:50
Hondarribia garaile eta Urdaibai ikusgarri, Santurtziko Ikurrinan
Ama Guadalupekoa gailendu da Santurtziko uretan, Urdaibairen eta Zierbenaren aurretik. Bermeokoek lider jarraiten dute.
2023/07/30 - 16:17
Joseba Amunarriz: ''Estropada zaila izan da, taldeak dena eman du irabazteko''
Joseba Amunarriz Hondarribiako patroiak Santurtziko Bandera irabazi ondoren egindako adierazpenak.
2023/07/30 - 16:08
2023ko Eusko Label Ligako Santurtziko Bandera: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Santurtziko Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/30 - 16:05
Hondarribiak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Santurtziko Ikurrinan, eta Urdaibaik lider jarraitzen du
Bermeotarrak estu ibili dira Eusko Label Ligan duten aurreneko postuari eusteko; izan ere, hamargarren tokian ere izan dira, estropadan zehar. Azkenean, baina, bigarren helmugaratu da Urdaibai. Hondarribiak, irabazlea bera, estropada bikaina egin du.
2023/07/23 - 16:49
2023ko Eusko Label Ligako Caixabank Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribiak bigarren postua lortu du Eusko Label Ligako Caixabank Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/22 - 23:11
2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribiak hirugarren postua lortu du Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/07/18 - 17:19
Battit Ondikola Hondarribiko arraunlaria: 'Ez dugu ez burua altxatuko, ez burua makurtuko azken paladara arte'
Hondarribiko "Ama Guadalupekoa" trainerua Eusko Label Ligako sailkapenaren buruan kokatu da, txapelketak seigarren jardunaldia bete duenean. Battit Ondikola arraunlariarekin egin dugu hitzordua, taldearen nondiko norakoez berba egiteko.
2023/07/15 - 22:43
Garaipenak lidertza eman dio Hondarribiari
Hondarribia izan da trainerurik azkarrena Bilboko Banderan lehiatu den erlojupekoan. Bi segundogatik gailendu dira gipuzkoarrak Zierbenaren aurretik, eta Eusko Label Ligako lidertzara egin dute salto.
2023/07/15 - 22:22
2023ko Eusko Label Ligako Bilboko Bandera: Hondarribiaren estropada amaiera, traineru barrutik ikusita
Hondarribia lehen sailkatu da Eusko Label Ligako Bilboko Banderan, eta bideo honetan ikus ditzakezu estropadako azken metroak ontzi barruan nola bizi izan dituzten, minikameren irudiei esker.
2023/07/15 - 22:16
Amunarriz: ''Estropada itzela egin dugu, eta, azkenean, garaipena Hondarribiarentzat''
Joseba Amunarriz Hondarribiako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Eusko Label Ligako Bilboko Bandera irabazi ostean. Pozik azaldu da taldeak egindako lanarekin.
2023/07/15 - 22:11
Hondarribiak Bilboko Bandera eta Eusko Label Ligako lidergoa eskuratu ditu
Gipuzkoarrak azken-aurrekoak izan dira uretara sartzen eta denborarik onena egin dute 19 minutu eta 26 segundoan bukatuta. Bigarren Zierbena izan da eta hirugarren Urdaibai.
2023/07/10 - 15:14
2023ko Eusko Label Ligako Petronor Bandera: Hondarribiaren estropada amaiera, traineru barrutik ikusita
Hondarribia bigarren sailkatu da Eusko Label Ligako Petronor Banderan, eta bideo honetan ikus ditzakezu estropadako azken metroak ontzi barruan nola bizi izan dituzten, minikameren irudiei esker.
2023/02/26 - 11:48
Etxeko ontzia eta Donostiarra garaile Hondarribiko jaitsieran
Hondarribian 23. Traineru Jaitsiera jokatu da. Emakumezkoetan Donostiarra nagusitu da, bigarren Orio eta hirugarren Arraun Lagunak. Gizonezkoetan, berriz, etxeko taldea nagusitu da, bigarren Donostiarra eta hirugarren Orio.
2022/09/21 - 17:22
Denboraldi gazi-gozoa bizi izan du Hondarribiak
Hondarribiak Eusko Label Ligako bigarren postuan amaitu du aurten. 8 garaipen erdietsi ditu ligan, baina Getarian egindako hutsak kororik gabe utzi ditu traineru gipuzkoarra.