Bermeo Urdaibai
2024/09/09 - 17:00
Gorka Aranberri, historiara ate nagusitik
Jaun eta jabe izan zen Urdaibai Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, eta Bermeoko taldearen eskuetara joan da saria. Gorka Aranberri patroiarentzat 9. bandera izan da, eta historia egin du.
2024/09/08 - 23:41
Bermeok Kontxako txapeldunekin gozatu du
Herria jaietan murgilduta dago, eta jendetza bildu da udaletxean Urdaibaiko arraunlariei, Kontxako txapeldunei, harrera beroa egiteko eta festarekin jarraitzeko.
2024/09/08 - 16:45
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Bermeo Urdaibaik zortzigarrenez irabazi du Kontxako Bandera. Ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.
2024/09/08 - 15:40
Gorka Aranberri: ''Sekulako lana egin dugu, eta uste dut merezitako garaipena izan dela''
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroia pozarren eta hunkituta agertu da Kontxako Bandera irabazi ostean. Arraunlariek egindako lana nabarmendu du, eta bere familiarentzat esker oneko hitzak izan ditu.
2024/09/04 - 17:15
Iker Zabalak eskura du bere 10. Kontxako Bandera
Iker Zabala Bermeo-Urdaibai entrenatzaileak taldeak denboraldi honetan egindako lan bikaina nabarmendu du Kontxako Banderari begira egindako elkarrizketan. Igandean irabaziz gero, hurrengo Banderaren bila jarraituko dutela esan du.
2024/09/01 - 15:56
Iker Zabala: ''Daukagun gosearekin, oso zaila izango da guri buelta ematea, baina badira gai''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak bere taldearen lanean bete-betean sinesten du, eta uste du hurrengo igandean bere arraunlarien jarduna zuzena da, zaila izango dela garaipenak ihes egitea Kontxako Banderan.
2024/09/01 - 15:34
Gorka Aranberri: ''Kristoren estropada egin dugu, denboraldiko onena esango nuke''
Bermeok ez du aukaririk izan Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Izan ere, 14 segundo atera dizkio lehenengo txandan jaun eta jabe izan den Zierbenari, 15 Donostiarrari eta 25 Oriori. "Kristoren estropada egin dugu, denboraldiko onena", adierazi du Gorka Aranberrik, Urdaibaiko patroiak.
2024/08/25 - 17:03
2024ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/25 - 16:21
Gorka Aranberri, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onena
Gorka Aranberri da 2024ko Eusko Label Ligako patroi onena. Urdaibarekin liga irabazi du matematikoki txapelketa amaitzeko bi estropada falta direla. Hala, bada, CaixaBankek babestutako maillota jaso du.
2024/08/18 - 19:21
2024ko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinan, bigarren jardunaldian bigarren amaituta. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/17 - 22:56
Urdaibai nagusitu da Zarauzko lehen jardunaldi ikusgarrian
Bermeoko ontziak 4 segundo atera dizkio Donostiarrari, 12 Hondarribiari eta 15 Zierbenari, igandeko bigarren eta azken jardunaldiaren faltan.
2024/08/17 - 22:54
Urdaibaik eman du lehen kolpea Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldi zoragarrian
Itsaso bihurriak ikuskizuna eman du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian. Urdaibai izan da azkarrena, eta 5 segundora du Donostiarra eta 12ra Hondarribia, igandeko bigarren eta azken jardunaldiari begira.
2024/08/17 - 22:11
2024ko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldia: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldia. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/17 - 22:04
Aranberri: ''Momentu onak oso ondo aprobetxatu ditugu''
Gorka Aranberri Bermeo-Urdaibaiko patroiak Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldiak izandako zailtasuna nabarmendu du, eta momentu onak aprobetxatu izanak mesede egin diela esan du.
2024/08/11 - 17:21
Urdaibaik ez du hutsik egin Pasaian jokatutako estropada atipikoan
Bost ziaboga eta sei luzeko estropada eremuan, bizkaitarrek argi eta garbi utzi dute aurkariek nekez kenduko dietela aurtengo Eusko Label Ligako koroa.
2024/08/11 - 17:10
2024ko Eusko Label Ligako Adinberri Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Adinberri Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/08/11 - 16:54
Urdaibaik bere hamaikagarren bandera irabazi du
'Bou Bizkaia' nagusi izan da Pasaian Eusko Label Ligako 14. jardunaldian jokatutako estropadan. Donostiarra izan da bigarren eta Orio hirugarren.
2024/08/11 - 16:37
Iker Zabala (Urdaibai): ''Aurten maila ez da oso altua, baina dena ondo egin behar da irabazteko''
Iker Zabalaren iritzian, Urdaibaik horrenbeste garaipen lortzeko gako nagusiak bi dira: alde batetik, talde "oso ona" dutela eta, ondorioz, estropadaz estropada hainbat arraunlari aldatzeko aukera dutela; eta, bestetik, Gorka Aranberri patroia "azkarrena" dela ziabogetan.
2024/08/10 - 23:01
Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Bandera, laugarren izan den Zierbenarekin aldea handituta
'Bou Bizkaia' jaun eta jabe izan da Hondarribiko Banderan. Bestalde, Donostiarra protagonista izan da, hirugarren izan baita lehen ziabogan aurrekalaria uretara jausi den arren.
2024/08/10 - 22:49
Hamargarren bandera irabazi du Urdaibaik
'Bou Bizkaia' gero eta sendoago dago Eusko Label Ligako lidergoan. Hondarribian laugarren izan den Zierbena 13 puntura du orain, Hondarribiko Banderan lortutako garaipenari esker.