Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Bandera, erakustaldia emanda
Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Bandera larunbat honetan (abuztuak 6) erakustaldia emanda. Hondarribiak ezin izan du etxean garaipena lortu, baina bigarren izan da eta Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio.
Ohorezko txandako lehen luzean parekotasuna izan da nagusi, baina ziabogan Urdaibai jarri da buruan Donostiarrari segundo bat aterata, eta Oriorekiko eta Hondarribiarekiko hiru egundoko abantailarekin. Bigarren ziabogan Bermeoko taldeak lehen postuari eutsi dio aurkariekiko errenta areagotuta; sei segundo sartu dizkio Hondarribiari, zazpi Donostiarrari eta 11 Oriori. Erritmo bizian jarraitu du Urdaibaik eta azken luzeari Hondarribiarekiko zazpi segundoko abantailarekin ekin dio. Donostiarra hirugarren izan da hirugarren ziabogan Bermeokoekiko 10 segundora, eta Oriok Urdaibairekiko 18 segundora egin du maniobra. Azken luzean erritmoari eutsi dio Urdaibaik eta Hondarribiko Bandera bereganatu du, 19'46"ko markarekin. Hondarribia izan da bigarren zazpi segundora, eta Donostiarra hirugarren 13ra. Banderako laugarren postua bigarren txandan lehiatu den Getariarentzat izan da, 20'02"ko marka egin baitute, Hondarribiko urtean bosgarren amaitu duen Oriok (20'05") baino hiru segundo hobea.
Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lidertzan da Hondarribia 122 punturekin, bigarren da Donostiarra (118) lau puntu gutxiagorekin, eta Urdaibai da hirugarren 116 punturekin. Oriok 104 puntu ditu eta laugarren postua betetzen du. Azken postuan da Ares 33 punturekin eta 35 ditu azken-aurrekoa den Santurtzik.
Getaria, bikain
Hondarribiko Banderan Getariak eman du ezustekoa. Bigarren txanda irabazi du, eta laugarren izan da estropadako sailkapen orokorrean. Getariak 20 minutu eta bi segundo (20'02") behar izan ditu lana amaitzeko, eta ohorezko txandan egon den Orioren marka (20'05") hobetu du hiru segundogatik. Horrenbestez, Getaria ohorezko txandan lehiatuko da igande honetan etxeko estropadan eta Orio bigarren txandan ariko da. Ondarroa eta Lekittarra izan dira izan dira seigarren eta zazpigarren hurrenez hurren. Ondarroa izan da lehen txandako onena. Cabok zortzigarren amaitu du, Zierbenak bederatzigarren eta Kaikuk hamargarren. Hamaikagarren postua Aresentzat izan da, eta hamabigarren bukatu du Santurtzik.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Salsamendi, Urdaibairen entrenatzailea: ''Ez gaude konforme lortutakoarekin''
Urdaibaiko entrenatzailea, Jon Salsamendi, ez dago gustura egindako denboraldiarekin, ez emaitzekin, egunerokoan bizi duenarekin baizik. Kontatu digunez, daukaten onena ateratzea lortu ez izanaren sentsazioa du taldeak.
Manu Bernardez, bizikletan jauziak egitea maite duen arraunlaria
Urdaibain arraun egiteaz gain, bizikletan jauziak egitea gustuko du Manu Bernardezek. Bideo honetan erakustaldi txiki bat egin du.
Urdaibaiko arraunlari bati arrauna puskatu zaio
Mikel Calleja arraunlariari arrauna puskatu zaio Eusko Label Ligan, Orio Kanpina Banderako bigarren txandan.
2025eko Eusko Label Ligako Fabrika Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Bermeo-Urdaibai egungo txapeldunaren helburuak, Jon Salsamendiren arabera
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu du Ana Ramosek Kirolen tartean. Eusko Label Ligako egungo txapeldunak sasoi berrirako dituen helburuez hitz egin du besteak beste.
Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko denboraldian izango dituzten helburuez. Besteak beste, azpimarratu du ez daudela udako emaitzekin obsesionatuta.