Eusko Label Liga
2024/09/24 - 16:57
Zabala: ''Momentuz, ez dago ezer Oriorekin, eseriko gara eta ikusiko dugu elkarrekin ahal garen ibili edo ez''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.
2024/09/22 - 22:40
Iker Zabalak ez du Bermeon jarraituko
Arraun denboraldia amaitu ostean, Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak astebeteko epea eskatu zion zuzendaritzari bere etorkizuna argitzeko. Taldeak gaur baieztatu duenez, Zabalak ez jarraitzea erabaki du. EITBk jakin duenez, Oriorekin harremanetan ari da.
2024/09/22 - 21:58
Iker Zabalak ez du Urdaibain jarraituko
Bermeotarrak bere herriko klubarekin kontratua ez berritzea erabaki du, arrakastaz betetako hiru denboraldiren ostean. Oriorekin negoziatzen ari da.
2024/09/21 - 14:10
Osertz Aldayk beste urtebetez jarraituko du Isuntzan
Isuntza Arraun Elkarteak iragarri du datorren denboraldian ere Osertz Aldayk zuzenduko dituela Lekittarra traineruko mutilak.
2024/09/17 - 16:58
San Juan, beste behin onenen artean
Asteburuan jokatutako playoff sailkapenetan lan bikana eginda, datorren denboraldian Eusko Label Ligan lehiatzeko txartela lortu du San Juan taldeak. Joseba Fernandez entrenatzaileak elkarrizketa honetan azaldu du nola sentitzen diren.
2024/09/16 - 17:18
Urdaibairen erakustaldi historikoa 2024 denboraldian
Urdaibaik denboraldi bikaina egin du. Bizkaiko, Euskadiko eta Espiniako Txapelketak irabazi zituen lehenengo; ondoren, Kontxako Bandera bereganatu zuen; eta, azkenik, Eusko Label Liga irabazi zuen, marka guztiak hautsita eta 14 garaipen lortuta.
2024/09/16 - 00:43
Harrera beroa egin diote Urdaibairi Bermeon
Urdaibaik denboraldi historikoa egin du: txapelketa guztiak irabazi ditu eta Eusko Label Ligan jaun eta jabe izan da. Horiek horrela, Bermeoko herrian harrera beroa egin diote gaur gauean.
2024/09/15 - 20:02
2024ko Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera: Hondarribiaren estropada, traineru barrutik ikusita
Hondarribia hirugarren izan da Eusko Label Ligako Portugaleteko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 19:53
2024ko Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 19:47
2024ko Eusko Label Ligako Portugaleteko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da Eusko Label Ligako Portugaleteko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 18:45
2024ko Eusko Label Ligako egutegia
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
2024/09/15 - 17:15
Urdaibaik denboraldi historikoa biribildu du Portugaleten, 14. garaipena eskuratuta
Bermeo Urdaibaik irabazi du Portugaleteko Bandera, Orio eta Hondarribia atzean utzita. Bermeoko ontziak errekorra egin du, denboraldian jokatu diren 20 estropadetatik 14 irabazi baititu.
2024/09/15 - 16:54
Gorka Aranberri: ''Egunez egun lan egin dugu, eta udaran hau bonba bat izan da''
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak 10etik gorako nota jarri dio bere taldeari. Neguan egindako lana goraipatu du eta horrek udan isla zuzena izan duela nabarmendu du Portugaleteko estropada irabazi eta Eusko Label Ligako garaipenen marka berria ezarri ondoren.
2024/09/15 - 16:47
2024ko Eusko Label Ligako play-offeko 2. jardunaldia: Aresen estropada, traineru barrutik ikusita
Ares bigarren izan da play-offeko 2. jardunaldian, eta Eusko Label Ligan lehiatuko da datorren denboraldian. Bideo honetan duzu ikusgai taldearen estropada, traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 16:23
Urdaibaiko kideak, Eusko Label Ligako errekorra, Porugaleteko Bandera eta Ligako koroa ospatzen
Urdaibaik El Corte Ingles Bandera irabazita biribildu du denboraldia. 2024ko azken estropada irabazita inork lortu ez duen marka ezarri du Eusko Label Ligan, 14 garaipen eskuratuta. Gainera, Ligako txapeldunaren koroa jaso du bertan. Gogotik ospatu dituzte lorpen guztiak.
2024/09/15 - 16:10
2024ko Eusko Label Ligako play-offeko 2. jardunaldia: San Juanen estropada, ontzi barrutik ikusita
San Juan nagusitu da play-offeko 2. jardunaldian, eta Eusko LabelLIgan lehiatuko da datorren denboraldian. Bideo honetan duzu ikusgai taldearen estropada, traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 15:55
Urdaibaik denboraldi historikoa borobildu du, Portugaleten irabazita eta marka berriak ezarrita
Eusko Label Liga eta Kontxako Bandera irabazi ostean, gaur denboraldiko 14. garaipena eskuratu du Bermeo Urdaibaik, eta marka berria ezarri du. Bigarren izan da Orio eta hirugarren Hondarribia.
2024/09/15 - 15:25
San Juanek eta Aresek gogotik ospatu dute igoera, Portugaleten
San Juan eta Ares dira datorren denboraldian Eusko Label Ligan ariko diren bi talde berriak, play-offean igoera lortu ostean. Gipuzkoako eta Coruñako taldeetako kirolariek horrelaxe ospatu dute igoera, Portugaleten, estropada amaituta.
2024/09/15 - 15:17
Daniel Garcia (Ares): ''Jota iritsi gara, oso estropada gogorra da''
San Juan eta Ares Eusko Label Ligara igo dira, play-offetako bi jardunaldietan bi onenak izan baitira. Bigarren jardunaldia Portugaleten jokatu da, erlojuaren kontra. San Juan izan da onena, 19 minutu eta 41 segundoko marka eginda, eta 8 segundo atera dizkio Aresi, bigarren traineruari.
2024/09/15 - 15:09
Joseba Fernandez: ''Pozarren gaude, gure zaleena pasada bat da, disfrutatu egin behar dugu maila gorenean''
San Juanek Eusko Label Ligara igotzea lortu du, play-offeko bigarren jardunaldia irabazita eta bi jardunaldietako sailkapen nagusian onena izanda. Igoera lortuta, Joseba Fernandez arraunlari eta entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du.