Eusko Label Liga
2025/08/03 - 01:24
2025eko Hondarribiako Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Hondarribiako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/02 - 22:55
Oriok orain arteko garaipenik errazenetakoa lortu du Hondarribian
Orio Arraunketa Elkarteak ez du aurkaririk izan Hondarribiako banderan. 6 segunduko tartea zabaldu du mirotzak lehen luzean, bigarrenean berriz, 15 segundura areagotu du. Erakustaldia egin du taldeak, beste behin.
2025/08/02 - 22:14
Orio eta Arraun Lagunak nabarmen gailendu dira Hondarribiko uretan
Gizonezkoetan, Oriok aurkari guztiak birrindu ditu, Hondarribiko Bandera eskuratzeko, eta emakumezkoetan, Arraun Lagunakek gauza bera egin du Txingudiko Bandera bereganatzeko. Biek ala biek erakutsi dute lider sendoak direla.
2025/08/02 - 22:01
Martxel Aldai: ''Ez goaz puntuei begira, etxean ondo egiten dugun hori hemen erakutsi nahi hortara baizik''
Hamarreko denboraldia egiten ari dira Orio Arraunketa Elkartekoak. Bederatzigarren jardunaldi honetan Hondarribiako bandera eraman dute eta horren inguruan aritu gara taldeko Martxel Aldairekin.
2025/08/02 - 20:51
Caboko brankariak arraun luzearekin egin du bigarren ziaboga!
Iago Davila Cabro da Cruz ontziko brankariak arraun luzearkien egin behar izan du Hondarribiko Banderaren bigarren ziaboga, lehenengoa egitean arraun txikia hautsita.
2025/08/01 - 19:22
Josu Aboitiz, Isuntzaren historia bizia
Isuntzako kirol zuzendariak ibilbide luze eta mardula dauka arraunaren munduan. Denetarik egin du; arraunlari eta entrenatzaile ere ibili da. Gaur egun, Osertz Aldai entrenatzailearen laguntzailea ere bada.
2025/07/30 - 17:01
Manu Bernardez, bizikletan jauziak egitea maite duen arraunlaria
Urdaibain arraun egiteaz gain, bizikletan jauziak egitea gustuko du Manu Bernardezek. Bideo honetan erakustaldi txiki bat egin du.
2025/07/28 - 16:59
Altxerritarrak, arrauna zainetan
Orioko arraunlari leinu ezaguna osatzen dute altxerritarrek. Haienean talentuak aurrera egiten jarraitzen du, belaunaldiz belaunaldi.
2025/07/27 - 17:11
Gorka Aranberri: ''Asteburu biribila izan dugu''
Oriok asteburuko bigarren garaipena lortu du Castron irabazita, eta aurrerapauso handia eman du Eusko Label Liga irabazteko.
2025/07/27 - 16:57
Orain arteko estropada ederrenetakoa irabazi du Oriok
Iker Zabalaren traineruak seigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Gainera, Zierbenaren estropada kaxkarraren ostean, are liderrago dira oriotarrak.
2025/07/27 - 16:52
Oriok aurrerapauso handia eman du liga irabazteko, Castroko estropada zirraragarrian gailenduta
Zierbenak bederatzigarren amaitu du eta horrek lanak erraztu dizkio Gorka Aranberriren ontziari ligako lehiari begira.
2025/07/26 - 22:46
Oriok bosgarren bandera lortu du
Gorka Aranberri patroiak gidatutako traineruak jaun eta jabe jarraitzen du Eusko Label Ligan, eta aise gailendu dira Getxoko Ikurrinan ere.
2025/07/26 - 22:45
2025eko Eusko Label Ligako Getxoko Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Getxoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/26 - 22:09
Oriok agintzen jarraitzen du Eusko Label Ligan, Getxoko Ikurrina ere bereganatuta
Gipuzkoako traineruak bosgarren bandera irabazi du Getxon, aurkariei inongo aukerarik eman gabe, eta Ligako jaun eta jabe izaten jarraitzen du.
2025/07/25 - 14:28
Joseba Amunarriz: ''Berriz gora iristeko, pauso bat eman behar dugu atzera; eta hori ari gara lantzen''
Joseba Amunarriz Hondarribiaren ikurretako bat da zalantzarik gabe. Ia bizi guztia darama berdeen patroi lanetan eta lorpen handiak eskuratu ditu. Berarekin izan gara eta helburu bat badu denboraldi honetarako: Ama Guadalupekoarekin bere 94. bandera astintzea.
2025/07/23 - 17:11
Kaiku larri dabil Eusko Label Ligan
Kaikuk ez du hasiera ona izan Eusko Label Ligan, eta azken aurreko postuan dago sailkapen nagusia. Hala ere, lanean ari dira egoera hobetzeko. Jon Elortegi entrenatzailearekin izan gara.
2025/07/22 - 16:36
Zierbena, lehia bizirik mantentzeko prest
Joan den larunbatean Pasaiako Bandera irabazita, indartsu dago Zierbenako arraun taldea. Unax Antepara arraunlariak nola sentitzen diren azaldu du elkarrizketa honetan.
2025/07/20 - 22:59
Gogotsu ospatu dituzte Euskotren eta Eusko Label ligetako garaipenak Orion
Udaletxean harrera egin diete Orioko emakumezkoen zein gizonezkoen traineruei eta zaleak ere gerturatu dira Orioko Banderako garaipen bikoitza ospatzera. Gustura egoteko moduan dira oriotarrak!
2025/07/20 - 20:40
2025eko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio gailendu da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/20 - 20:26
2025eko Eusko Label Ligako Orio Kanpina Bandera: Lekittarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Lekittarra bigarren izan da Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.