OrbaƱanosek prest izango du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carrion Hondarribiako lehen taldera bueltatuko da aurrekalari lanak egiteko

Gonzalo Carrion bigarren denboraldia betetzen ari zen Hondarribia B taldeko entrenatzaile eta arraunlari lanetan. Orain, ordea, lehen taldean arituko da denboraldi amaierara arte.
18:00 - 20:00
Carrion: ''Ziaboga gaizki hartzearen errua ez da pertsona bakarrarena, talde osoarena baizik''

Gonzalo Carrion Hondarribiako lehen taldera itzuliko da aurrekalari lanak egiteko denboraldi amaierara arte. Datozen estropadetarako, prest izango du Mikel OrbaƱanos entrenatzaileak, nahi izanez gero.

Carrion Hondarribia B taldeko entrenatzaile eta arraunlari lanetan ibili da azken bi denboraldietan, baina, orain, lehen taldean arituko da Hondarribiak Getariako Ikurrinako 2. ziabogako maniobran egin zuen akatsaren ostean.

Gonzalo Carrionek berak Hondarribiak Getariako Ikurrinan egin zuen akatsaren analisia egin du EITB Mediarentzat. Akatsa ez dela pertsona bakarraren errua, eta talde guztiaren hutsa dela azpimarratu du. Gainera, Carrionen esanetan, Hondarribiak ez ditu liga irabazteko aukera guztiak alferrik galdu, eta titulua lortzeko aukera izaten jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X