Lekeitio
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio

Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
Osertz Aldaik Isuntzako entrenatzailea izateari utziko dio. Irudia: EITB
Osertz Aldaik Isuntzako entrenatzailea izateari utziko dio. Irudia: EITB

Osertz Aldai Eizagirre ez da izango Isuntza Arraun Elkarteko senior mutilen entrenatzailea datorren denboraldian, elkartearen zuzendaritza batzordeak ohar labur baten bidez jakitera eman duenez. Osertz Aldaik hamar urte eman ditu Isuntzan.

Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, "jakin genuenetik lanean ari gara, azken urteotako lanari jarraipena emateko pertsona egokia aurkitzeko eta erreleboa ahalik eta ondoen egiteko".

Azkenik, elkartearen izenean, "bihotzez" eskerrak eman dizkiote Aldairi, egindako lanagatik. "Zure dedikazioak, zure konpromiso mailak eta zurekin lortutakoek balio handia dute Isuntza Arraun Elkartearentzat eta hitzak labur geratzen dira gure sentimendua eta esker ona adierazteko", azpimarratu dute.

Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X