Covid-19
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getariako arraunlari batek positibo eman du

Antza, arraunlaria lantokian kutsatu zen. Taldekideei eta zuzendaritzako lagunei PCR testak egin dizkiete jada, eta emaitzak gaur bertan jakitea espero dute.
20200804134406_Izaro_Lestaio-getaria_
18:00 - 20:00
Izaro Lestayo: ''Arraunlari guztiak etxean daude''

Bart ezagutu zen Getariako arraunlari batek positibo eman duela covid-19an. TKE Ligan parte hartzen du taldeak eta asteburu honetan ez dute parte hartuko jokatu beharreko estropadetan. Antza, arraunlaria lantokian kutsatu zen.

Taldekideei eta zuzendaritzako lagunei PCR testak egin dizkiete jada eta emaitzak gaur bertan jakitea espero dute. Osakidetzak eta Osasun Sailak ezartzen duten protokoloari jarraitu diete, eta, beraz, etxean daude.

Getaria lau estropadetatik at geratzen bada, lehiaketatik kanpo utz dezakete. Egun, hirugarren tokian daude, 36 punturekin, eta aurretik PedreƱa (47 puntu) eta San Pedro (42 puntu) dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X