38. Bandera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondarribia nagusi, etxeko zaleen aurrean

Ama Guadalupekoak geldiezin jarraitzen du San Miguel Ligan, bere ondoren heldu den Urdaibaik lehia biziki estua bizi du Oriorekin, azken unera arte pare-parean aritu baitira.
18:00 - 20:00
Ama Guadalupekoak irabazi du Hondarribian

Hondarribiak irabazi du etxeko bandera. Iragarpen guztiei men eginez, gipuzkoarrek ez dute hutsik egin eta Hondarribiko uretan nagusitasunez gailendu dira. Horrenbestez, San Miguel Ligan beste taldeekiko daraman aldea nabarmenduz.

Ohorezko txandan - Hondarribia, Urdaibai, Orio eta Kaiku- patroiek lanak izan dituzte itsasoaren asaldatzea bideratu ahal izateko, eta beraz, arraunlariek aparteko esfortzua egin behar izan dute. Horrek etxekoen alde egin du, hondarribiarrak egoera hauetara ohituta baitaude.

Hortaz, liderra estropadaren hasieratik izan da jaun eta jabe, eta Oriok eta geroago Urdaibaik estu hartu duten arren, Hondarribia nagusi izan da bertara animatzera hurbildu diren etxeko zaleen aurrean.

Sailkapena, Hondarribia. EITB

Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X