Galiziako uretan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ama Guadalupekoak Ligako zazpigarrena egin du Boiroko Banderan

Hondarribiak ihes egin, eta aurkarietaz aldentzeko aukera ezin hobeto aprobetxatu du. Ondoren, hortzak estutzen saiatu den Urdaibai izan dugu.
18:00 - 20:00
Hondarribia, jaun eta jabe

Hondarribiako Ama Guadalupekoak Ligako zazpigarrena egin du Boiroko Bandera bere eginez. Hasiera batetik ihes egin, eta aurkarietaz aldentzeko aukera ezin hobeto aprobetxatu du. Urdaibai hortzak estutzen saiatu da, eta azkenean, bigarren postua lortu du (19:55.15), sailkapen orokorrean hamahiru puntura geldituz.

Ohorezko txandan, Urdaibai, Orio eta San Miguelekin batera aritu da Ama Guadalupekoa, eta erakuslehio zorrotz honen aurrean, hasieratik arriskatzera jo eta asmatu egin dute gipuzkoarrek, 19:42:91 denboran burutuz proba.

Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X