Castron
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bermeok irabazi du Espainiako Traineru Txapelketa

Bizkaitarrek eta Oriok norgehiagoka polita izan dute azken luzean, eta, azkenean, Bou Bizkaia nagusitu da.
18:00 - 20:00
Bermeo erraz nagusitu da Castroko uretan

Urdaibaik Espainiako Txapeldunaren tituluari eutsi dio, bere historiako hirugarren txapelketa lortuta.

Astillero larunbateko jardunaldian kanpoan geratu ostean, Espainiako Txapelketako finala lau traineru lehiatu dute, laurak Euskal Herrikoak: Hondarribia, Urdaibai, Orio eta Kaiku.

Estropada hasieran berdintasuna izan da nagusi, baina lehen ziabogan Hondarribiak segundo batzuetako aldea lortu du, bi-hiru, gainontzeko aurkariekin.

Ama Guadalupekoa bigarren luzean harrapatu du Kaikuk, eta garaipena bi horien artean egongo zela eman du. Baina Urdaibaik eta Oriok olatuak alde izan dituzte eta zazpi segundo jan dizkiete estropada buruan jarriz.

Bizkaitarren eta oriotarren arteko lehia oso polita izan da azken luzean. Garaipena, baina, Bou Bizkaia ontziak lortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X