San Miguel Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriok denboraldiko lehenengo bandera eskuratu du

Igor Makazagak entrenatutakoak Euskolabel Bandera irabazi du San Miguel Ligako bosgarren jardunaldian. Zumaia, Hibaika eta Orio, Euskotren Ligara.
18:00 - 20:00
Donostian lortu du Oriok denboraldiko lehen bandera

Oriok irabazi du Donostiako uretan, eta Euskolabel Bandera eskuratu du, Urdaibai eta Hondarribiaren aurretik. Bigarren posturako borroka estua izan da. Orioren lehenengo bandera da aurtengo San Miguel Ligan.

Aurreko hiru traineruak oso gertu ibili dira ohorezko txanda osoan zehar, baina Orio izan da garilea azken esprintari esker. Atzetik, helmugako argazkiak erabaki du bigarren postua, Urdaibairen alde.

Ama Guadalupekoak sailkapen orokorreko lehenengo postuan jaraitzen du, 57 punturekin. Urdaibai 8 puntura dago. Gaurko garaipenaren ostean, Orio hirugarren jarri da, Tiranen aurretik.

Euskotren Ligara sailkatzeko bigarren jardunaldian, Zumaia, Hibaika eta Orio aurretik irten dira, larunbatean lortutako puntuei esker. San Juan sailkatuta dago, eta ezin izan du garaipena errepikatu. Bandera Zumaiarentzat izan da, eta Hibaika eta Orio ere batu zaizkio Euskotren Ligan.

San Miguel Ligako sailkapena

1. Hondarribia 57

2. Urdaibai 49

3. Orio 43

4. Tiran 42

5. Cabo 41

6. San Juan 35

7. Kaiku 31

8. San Pedro 30

9. Astillero 28

10. Zierbena 18

11. Portugalete 11

12. Samertolameu 5

Euskotren Ligako sailkatze estropada

1. Zumaia 11

2. Hibaika 8

3. Orio 8

4. Cabo 5

5. Zarautz-Getaria 3

6. Hernani 2

7. Donostiarra 1

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X