Itzulia
2022/04/09 - 12:48
Itzuliko sailkapeneko lehen zazpiak, 37 segundotan
Ohi bezala, Arrateko azken etapak erabakiko du 2022ko Itzuliko irabazlea zein den. Remco Evenepoel da lider, Daniel Felipe Martinez 2 segundora du, Pello Bilbao 20ra eta Ion Izagirre 21era. Horiek dira sailkapeneko lehenengo laurak.
2022/04/09 - 02:44
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar – Arrate (135,7 km)
Lasterketako azken etapa erabakigarria kilometroz laburra eta gogortasunez betetakoa izango da. Zazpi mendateri egin beharko diete aurre seigarren jardunaldira arte iristen diren parte-hartzaileek.
2022/04/08 - 22:51
Carlos Rodriguezen garaipena, Roglicen txakalaldia eta Evenepoel da lider berria
2022ko Itzuliko 5. etapak une ikusgarriak utzi ditu. Remco Evenepoel da lider berria, Primoz Roglicek kale egin du, eta bi euskal txirrindulari (Ion Izagirre eta Pello Bilbao) lehen bost postuetan kokatu dira.
2022/04/08 - 21:26
Jorge Azanza: ''Egun oso gogorra izan da, asko sufritu dugu''
Euskaltel Euskadi taldeko zuzendariak Itzuliko 5. etapan gertatutakoa komentatu du.
2022/04/08 - 21:09
Evenepoelen erasoa Karabietan behera, Itzuliko 5. etapan
Quick-Step Alpha Vinyl Team taldeko txirrindulari belgikarrak Karabietako jaitsiera ondo aprobetxatu du Itzuliko 5. etapako azken txanpan.
2022/04/08 - 20:46
Pello Bilbao: ''Azkenengo etapa zoroa espero dugu''
Txirrindulari bizkaitarra onenekin lehian aritu da, berriro ere, 2022ko Itzuliko 5. etapan.
2022/04/08 - 20:33
Ion Izagirre: ''Taldetxo bat egin dugu eta oso ondo moldatu gara helmugaraino''
Gipuzkoarrak laugarren egin du 2022ko Itzuliko 5. etapan.
2022/04/08 - 20:13
Vlàsov eta Vingegaard oinez helmugaratu dira, etapa amaieran elkarrekin estropezu egin ostean
Bora-Hansgrohe taldeko errusiarra eta Team Jumboko danimarkarra bata bestearekin haserre eta eztabaidan sartu dira Mallabiko helmugan, 2022ko Itzuliko 5. etapan.
2022/04/08 - 19:54
2022ko Itzuliko 5. etapako azken kilometroa
Mallabiko helmugara bidean izan diren aldapek faboritoen taldea hautsi dute eta, ondorioz, Remco Evenepoel da lider berria. Etapa garaipena Carlos Roriguezek eraman du.
2022/04/08 - 19:35
Carlos Rodriguezentzat etapa eta Evenepoelentzat lidergoa, Mallabiko helmugan
Ineosekoa bakarrik heldu da helmugara, eguneko ihesalditik iraun duen bakarra izan baita. Ion Izagirre eta Pello Bilbao faboritoen taldetxoan sartu dira, eta gora egin dute sailkapenean, Roglicek eta Yatesek kale egin dutela baliatuta. Hirugarren eta bosgarren daude une honetan, hurrenez hurren.
2022/04/08 - 18:04
Lucas Hamiltonen eroriko ikusgarria Itzuliko 5. etapan
BikeExchange taldeko Lucas Hamilton australiarrak eroriko ikusgarrai izan du beste hiru txirrindularirekin ihes eginda zihoala Gontzugaraiganako aldapetan behera.
2022/04/08 - 17:51
Orbea mundu mailako bizikleta-etxe garrantzitsuenetarikoa da eta Mallabian du egoitza
1840. urtean Orbea anaiek zabaldutako arma-tailerra bizikletak egiten hasi zen Lehen Mundu Gerraren ostean. Txirrindularitza taldea sortu eta 1985ean Vuelta irabazi zuten Perico Delgadorekin, eta Luz Ardideneko etapa bat Frantziako Tourrean.
2022/04/08 - 17:43
Mikel Pradera eta Gorka Arrizabalaga, Mallabiko eskolan hazitako txirrindulariak
Praderak 10 urte eman zituen profesionaletan eta 9 itzuli handitan parte hartu zuen. Arrizabalagak, berriz, 5 urte egin zituen maila profesionalean eta Frantziako Tour bat eta Vuelta bat korritu zituen.
2022/04/08 - 15:24
Ion Izagirre: ''Itzulia hementxe erabakiko da''
Cofidis taldeko txirrindularia ziur da Mallabiako helmugan diferentziak egongo direla faboirito nagusien artean.
2022/04/08 - 09:40
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Zamudio – Mallabia (163,8 km)
Bost mendate puntuagarriz eta beste hainbat aldapaz betetako ibilbide gogaikarria izango dute zain txirrindulariek ostiralean. Gainera, Mallabiko helmugan, pendiz labur baina gogor batekin egingo dute topo.
2022/04/07 - 23:05
Israel taldea, hango eta hemengo txirrindularien bilgune
Oscar Guerrero da Israel Premier Tech taldeko zuzendarietako bat. Euskalduna da Guerrero eta taldeak dituen berezitasunak azaldu dizkigu.
2022/04/07 - 22:43
Daniel Felipe Martinez: ''Azken txanpan ondo aurkitu naiz, eta jotzea erabaki dut''
Txirrindulari kolonbiarrak Itzuliko 4. etapa irabazi du, esprintean Jlian Alaphilippe mendean hartuta. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/04/07 - 21:01
Latourrek erorikoa izan du Itzuliko 4. etapan
Itzuliko 4. etapa amaitzeko 10 kilometro baino gutxiago falta zirenean, Pierre Latour TotalEnergies taldeko txirrindulariak erorikoa izan du. Hemen ikus dezakezu lurrera joan den momentua.
2022/04/07 - 20:57
Gianluca Brambilla italiarrak Itzuliko 4. etapan egindako keinu berezia
Trek-Segafredo taldeko italiarrak erasoa jo du faboritoen taldean helmugarako 22 kilometroren falta eta keinu berezia egin du gainontzeko txirrindulariak atzean uzten saiatu denean.
2022/04/07 - 20:28
Irizar: ''Datozen bi etapetan hemen gaudela erakusten saiatuko gara''
Markel Irizar Trek Segafredo taldeko zuzendaria elkarrizketatu du Euskal Telebistak Itzuliko 4. etapa amaitu ostean. Lasterketa amaitzeko geratzen diren bi etapetarako taldeak dituen helburuak azaldu ditu. Faborito ikusten du Roglic.