Nairo Quintanak irabazi du ezustean Euskal Herriko Itzulia
Nairo Alexander Quintanak (Movistar Team) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren 53. edizioa, azken erlojupekoan lasterketa borobila egin ostean. Tony Martin (Omega Pharma-Quickstep) alemaniarrak egin du denborarik onena Beasainen lehiatutako 24 kilometroko erlojupekoa.
Richie Porte eta Sergio Luis Henao Sky taldeko txirrindulariek lortu dituzte sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren. Porte Itzulia irabazteko favorito nagusia zen eta Henao lider izan da azken hiru egunetan. Baina Quintanak, ezustean bada ere, aise gailendu ditu.
Alberto Contador (Saxo Bank-Tinkoff) hamargarren izan da etapan eta bosgarren amaitu du sailkapen nagusian. Etapako bigarren denborarik onena Quintanak berak egink du eta hirugarrena, berriz, Beñat Intxausti. Intxausti da, hain zuzen, sailkapen nagusiko lehen euskalduna, zortzigarren postuan.
6. etapako sailkapena:
1. Martin (Omega) 35:05
2. Quintana (Movistar) 17-ra
3. Intxausti (Movistar) 32-ra
4. Porte (Sky) 40-ra
5. Spilak (Katusha) 48-ra
6. Peraud (Ag2r) 51-ra
7. Henao (Sky) 57-ra
8. Betancur (Ag2r) 1:05-ra
9. Weening (Orica) 1:06-ra
10. Contador (Saxo) 1:07-ra
11. Talansky (Garmin) 1:08-ra
12. Costa (Movistar) 1:22-ra
13. Monfort (RadioShack) 1:28-ra
14. Velits (Omega) 1:30-ra
15. Castroviejo (Movistar) 1:36-ra
Sailkapen nagusia:
1 Nairo Alexander QUINTANA ROJAS MOV 21:39:35
2 Richie PORTE SKY 23-ra
3 Sergio Luis HENAO MONTOYA SKY 34-ra
4 Simon SPILAK KAT 35-ra
5 Alberto CONTADOR VELASCO TST 54-ra
6 Pieter WEENING OGE +1:18
7 Carlos Alberto BETANCUR GOMEZ ALM +1:19
8 Benat INTXAUSTI ELORRIAGA MOV +1:57
9 Wouter POELS VCD +2:47
10 John GADRET ALM +2:56
11 Thomas DANIELSON GRS +3:09
12 Giampaolo CARUSO KAT +3:10
13 Rui Alberto FARIA DA COSTA MOV +3:25
14 Diego ULISSI LAM +3:36
15 Samuel SANCHEZ GONZALEZ EUS +3:36
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.