2022ko Itzulia Women lasterketako ibilbide ofiziala eta etapetako profilak aurkeztu dituzte
Maiatzaren 13tik 15era jokatuko den Itzulia Women lasterketaren antolatzaileek astearte honetan aurkeztu dute probaren behin betiko ibilbidea, hiru etapatan banatuta egongo dena.
Lehenengo etapak Gasteiz eta Bastida lotuko ditu 105,9 kilometroko ibilbidean zehar, eta parte-hartzaileek hiru gain puntuagarri igo beharko dituzte (3. mailako bi eta 2. mailako bat) euren jardunean. Gainera, Arabako Errioxako helmugara iritsi aurreko azken kilometroek goranzko joera izango dute, eta arrapala gogorren bat tartean.
Bigarren jardunaldia Mallabitik aterako da, baita bertan amaitu ere, bizikleta gainean 118,3 kilometro bete ondoren. Emakumezkoen nazioarteko tropeleko txirrindulariek sei mendate izango dituzte zain egun horretan, horietako bost 3. mailakoak. Dena den, etapako zailtasunik gogorrena, 1. mailako Karabieta, amaiera aldera igo beharko dute; izan ere, horren tontorretik 12 kilometrora izango dute helmuga. Bezperan gertatu bezala, jardunaldiaren amaiera gaiztoa izango da, eta hori ere aldapan amaituko da.
Lasterketaren azken eguna Gipuzkoan barrena jokatuko da oso-osorik, Donostia izango baitu abiapuntu eta helmuga. Ziklistek jardunaldirik luzeenari egingo diote aurre (138,9 km), eta lau igoera puntuagarri gainditu beharko dituzte (3. mailako bi eta 2. mailako beste bi). Murgil gainak (2. mailakoa, 2 kilometro eta %Ā 10eko batez besteko maldak) azken aukera eskainiko die lasterketaren garaipena lortu nahian murgilduta daudenei zerbait egiten saiatzeko. Handik helmugara 8 kilometro baino ez dira egongo, gehienak aldapa behera.
2022KO ITZULIA WOMEN LASTERKETAKO ETAPEN PROFILAK:
1. etapa (maiatzak 13): Gasteiz ā Bastida (105, 9 km)
------------------------------------------------------
2. etapa (maiatzak 14): Mallabia ā Mallabia (118,3 km)
------------------------------------------------------
3. etapa (maiatzak 15): Donostia ā Donostia (139,8 km)
------------------------------------------------------
2022KO ITZULIA WOMEN LASTERKETAKO IBILBIDEA:
Zure interesekoa izan daiteke
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda ofiziala
19 taldetako 113 parte-hartzaile izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen nabarmenenak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
Usoa Ostolaza: ''Muturra esprintean sartzen saiatu behar genuen''
Zarauztarrak seigarren egin du Itzulia Women lasterketako 2. etapan, Mischa Bredewold etapa garaile eta sailkapeneko liderraren denbora berean.
Laboral Kutxa eta gainerako taldeak prest dira Itzulia Women lasterketari hasiera emateko
2025eko Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra artean jokatuko da. Bertan, Demi Vollering, Anna van der Bregen, Marlen Reusser, eta Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) bezalako txirrindulariak lehiatuko dira.
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin betiko zerrenda ofiziala
19 talde eta 110 txirrindulari izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen esanguratsuak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
Irabazi Itzulia Womeneko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
EITBk Itzulia Womeneko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
2025eko Itzulia Womeneko maillotak
Zumarragan aurkeztu dituzte 2025eko Itzulia Womeneko maillotak. Bideo honetan ikus ditzakezu nolakoak diren liderrak eta puntukako, mendiko zein gazteen sailkapenetako onenek jantziko dituzten elastikoak.
Vollering, Van der Bregen, Bredewold, Reusser, Ostolaza eta Santesteban, 2025eko Itzulia Womenen egongo dira
Lasterketa maiatzaren 16tik 18ra jokatuko da. Antolatzaileek Itzulia Womenen 4. edizioan lehiatuko diren izar nagusiak jakinarazi dituzte. Etapa guztiak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025eko Itzulia Women, maiatzaren 16tik 18ra artean, EITB Median
Maiatzaren 16an hasi eta hilaren 18an bukatuko da 2025eko Itzulia Women lasterketa. Etapa guztiak zuzenean ikusi ahalko dituzu eitb.eus-en eta ETB1en Gainera, jarraipen zabala egingo diote Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak.
Ikusi Itzulia Women 2025 lasterketako lau mailloten diseinuak
Honelako itxura dute aurtengo Itzulia Women lasterketako mailloten diseinuek: sailkapen nagusia, puntukakoa, mendikoa eta gazteena.
Donostian aurkeztu dute 2025eko Itzulia Women lasterketa
Dena prest dago 2025eko Itzulia Women lasterketarako. Maiatzaren 16tik 18ra artean jokatuko da, hiru etapa izango ditu eta 19 talde lehiatuko dira. Demi Vollering 2024ko irabazlea Itzulian egongo da aurten ere, titulua berriz poltsikoratzeko asmoz.