Italiako Giroa
2022/05/24 - 22:14
Miguel Indurainek Giroan komiko batekin izan zuen tentsio unea kontatu digu
"Ez Da Giro!" saioko 'oroitzapenen txokoa' atalean Miguel Indurain txirrindulari ohiak Italiako Giroan komiko batek bizikletako gurpilak zulatzen zizkiola komentatu digu.
2022/05/24 - 22:05
Pedro Horrilloren esprinta, ''Ez da Giro!'' saioan
Pedro Horrillo txirrindulari ohiak hamar galdera erantzun behar izan ditu, ahalik eta denborarik laburrenean, 'Ez Da Giro!' saioko 'Esprinta' atalerako.
2022/05/24 - 21:58
Giroko 16. etaparen osteko bertsoa, Agin Labururen eskutik
Agin Laburu bertsolariak 2022ko Giroko 16. etaparen bukaeran botatako bertsoa, "Ez Da Giro!" saioaren barruan.
2022/05/24 - 19:47
Pello Bilbao: ''Landarekin kateatu izanak erritmoa moztu digu, pena Almeidak oraindik hor jarraitzen duela''
Italiako Giroko 16. etapan lan ona egin du Pello Bilbaok Bahrain Victoriousen taldeburu duen Mikel Landarentzat. Bi euskal txirrindulariak kateatu eta erori egin dira, baina Landak onenekin batera amaitu du.
2022/05/24 - 19:33
Landa: ''Talde guztia lanean jarrita saiatu gara, ez da diferentzia handirik egon, baina Giroa geratzen da''
Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko txirrindularia onenekin batera ibili da lehian Giroko 16. etapan. Sailkapen nagusiko 4. postuan jarraitzen du, baina 3. postutik hurbilago dago. Etaparen analisia egin du.
2022/05/24 - 19:22
Jan Hirtek irabazi du Giroko etapa nagusia
Mikel Landa, Hindley, Carapaz eta Valverde txirrindulariekin batera iritsi da helmugara. Richard Carapazek maglia arrosa mantentzea lortu du. Landak laugarren jarraitzen du, baina hirugarren den Almeidarengandik gertuago.
2022/05/24 - 11:11
2022ko Italiako Giroko 16. etaparen profila eta ibilbidea: Salo – Aprica (202 km)
Lehen mailako hiru mendate daude txirrindularien zain, 5.000 metroko desnibel metatua gaindituko duen ibilbidean.
2022/05/23 - 19:38
Landa: ''Amesten jarraitu behar dugu, Giroa irabaztea posible da oraindik''
Italiako Giroa azken astean sartuko da astelehen honetako atseden egunaren ostean. Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko euskal txirrindulariak orain arte egindakoari eta azken asteari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/05/22 - 19:16
Giulio Cicconek bereganatu du etapa aparteko ihesaldiarekin
Faboritoen taldea irabazlearengandik 7:47ra iritsi da helmugara, eta Carapazek maglia arrosa mantendu du, Jai Hindley australiarrarekiko 7 segundoko aldearekin.
2022/05/22 - 02:13
2022ko Italiako Giroko 15. etaparen profila eta ibilbidea: Rivarolo Canavese – Cogne (178 km)
Txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte (1. mailako bi eta 2. mailako bat), eta faboritoek indarrez nola dauden erakutsi beharko dute.
2022/05/21 - 20:01
Giroko 14. etaparen osteko bertsoa, Gorka Pagonabarragaren eskutik
Gorka Pagonabarraga bertsolariak 2022ko Giroko 14. etaparen bukaeran botatako bertsoa, "Ez Da Giro!" saioaren barruan.
2022/05/21 - 19:52
Pello Bilbao: ''Ez genuen gaur Giroa galdu nahi, eta uste dut lortu dugula''
Pello Bilbaok eta Mikel Landak denbora galdu dute Richard Carapaz lider berriarekiko Giroko 14. etapan. Dena den, batak zein besteak gora egin dute sailkapen nagusian.
2022/05/21 - 19:20
Sergio Araizen esprinta, ''Ez da Giro!'' saioan
Sergio Araiz txirrindulariak hamar galdera erantzun behar izan ditu, ahalik eta denborarik laburrenean, 'Ez Da Giro!' saioko 'Esprinta' atalerako.
2022/05/21 - 19:20
Joseba Belokik Italiako Giroarekiko duen sentimendu berezia kontatu digu
Marino Lejarretak Belokiri esandako hitzak arrazoiz beterik zeuden, txirrindulari ohi arabarrak "Oroitzapenen Txokoa" atalean azaldu digun moduan.
2022/05/21 - 19:06
Simon Yatesek irabazi du etapa, azken kilometroetan nagusituz
Carapaz hirugarren helmugaratu da, sailkapen nagusian Juanpe Lopez gaindituta, eta maglia arrosa eskuratu du.
2022/05/21 - 02:42
2022ko Italiako Giroko 14. etaparen profila eta ibilbidea: Santena – Turin (147 km)
Igoeraz eta jaitsieraz beteriko jardunaldi arriskutsua, bost mendate puntuagarri izango dituena; horietako bi birritan igoko dira, zirkuitu moduko batean. Egun egokia izan daiteke sailkapen nagusiko goialdean ezustekoren bat egoteko.
2022/05/20 - 20:03
Giroko 13. etaparen osteko bertsoa, Julen Zelaietaren eskutik
Julen Zelaieta bertsolariak 2022ko Giroko 13. etaparen bukaeran botatako bertsoa, "Ez Da Giro!" saioaren barruan.
2022/05/20 - 19:45
Omar Fraileren esprinta, ''Ez da Giro!'' saioan
Omar Fraile txirrindulariak hamar galdera erantzun behar izan ditu, ahalik eta denborarik laburrenean, 'Ez Da Giro!' saioko 'Esprintean' atalerako.
2022/05/20 - 19:40
Jorge Azanzak Italiako hotel batean gauez hartutako ezustekoa kontatu digu
Azanza Euskaltel Euskadiko egungo zuzendariak eta Gorka Izagirrek egundoko sustoa hartu zuten Suitzako Itzulia korritzen ari zirenean.
2022/05/20 - 19:20
Dèmarek hirugarren etapa garaipena lortu du, eta Juanpe Lopezek lider jarraitzen du
Frantziarra azkarrena izan da esprintean, Phil Bauhaus (Bahrain Victorious) alemaniarraren eta Mark Cavendish (Quick Step) britainiarraren aurretik.