Espainako Vuelta
2023/09/02 - 21:43
Espainiako Vueltaren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Cartagena-Caravaca de la Cruz
184,5 kilometroko ibilbideak bederatzi egun jarraian egiteari amaiera emango dio, eta txirrindulariek atsedena eman ahal izango diete hankei.
2023/09/02 - 21:20
Primoz Roglicek irabazi du Xorret de Catin eta Sepp Kuss sailkapeneko lider jarri da
Jumboko eslovaniarra izan da azkarrena azken kilometroak lasterketa buruan egin dituzten faboritoen artean. Mikel Landa hamaikagarren helmugaratu da.
2023/09/02 - 21:18
Espainiako Vueltako 8. etapako laburpena, Roglicen garaipenarekin
Primoz Roglicek irabazi du Espainiako Vueltako 8. etapa eta Sepp Kuss da sailkapen nagusiko lider berria.
2023/09/02 - 00:43
2023ko Espainiako Vueltako 7. etaparen laburpena
Geoffrey Soupek ezustekoa eman du Espainiako Vueltako 7. etapa irabazita. Txirrindulari frantziarrak esprint oso liskartsuan zeharkatu du lehenik helmuga.
2023/09/01 - 21:44
Espainiako Vueltaren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Denia - Xorret de Cati (165 km)
Zortzigarren etapak txirrindularien hankak probatuko ditu bost mendaterekin, bakoitza aurrekoa baino zailago.
2023/09/01 - 20:59
Geoffrey Soupek ezustekoa eman du eta esprintean irabazi du zazpigarren etapa
Frantziarrak Utiel eta Oliva arteko 201 kilometroko etapa irabazi du. Ander Okamika bizkaitarra eguneko ihesaldiko protagonista izan da, baina tropelak harrapatu du 41 kilometroren faltan.
2023/09/01 - 11:17
Espainiako Vueltaren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Utiel - Oliva (201 km)
Etaparen lehen erdiak beheranzko joera izango du, eta bigarrena, itsas mailan, erabat laua izango da.
2023/08/31 - 21:49
2023ko Espainiako Vueltako seigarren etapako laburpena
Sepp Kussek irabazi du Espainiako Vueltako seigarren etapa. Jumbo-Visma taldeko txirriundulari estatubatuarra izan da indartsuena eguneko ihesaldian.
2023/08/31 - 19:39
Sepp Kussek irabazi du Javalambren, eta Lenny Martinez jarri da lider Espainiako Vueltan
30 bat ziklista sartu dira eguneko ihesaldian, eta Jumbo-Visma taldeko txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena Pico del Buitre mendatean. Primoz Roglicek eta Jonas Vingegaardek 32 segundoko aldea lortu dute Remco Evenepoelekiko, eta Mikel Landa laugarren sartu da.
2023/08/31 - 11:02
Espainiako Vueltaren 6. etaparen profila eta ibilbidea: La Vall d'Uixó-Pico del Buitre (183,5 km)
Igoera gogor eta aldapatsuek, batez ere azken txanpakoek, sailkapen orokorreko lehen aldeak markatu ditzakete.
2023/08/30 - 21:52
2023ko Espainiako Vueltako 5. etaparen azken kilometroen laburpena
Espainiako Vueltako bosgarren etapa esprintean argitu da. Bideo honetan jardunaldiko azken kilometroak eta azken esprinta ikus daitezke.
2023/08/30 - 21:15
Kaden Grovesek bigarren garaipena kateatu du segidan, Burrianan; Evenepoelek lider jarraitzen du
Soudal taldeko belgikarrak sei segundoan handitu du bere aldea, tarteko esprint batean lortutako gainsari baten bidez.
2023/08/30 - 11:33
Espainiako Vueltako 5. etaparen profila eta ibilbidea: Morella-Burriana (186,5 km)
Aurreko egunetako etapa batzuek izan duten ibilbide gogorraren ondoren, jardunaldi hau esprintean erabaki daiteke, hori gertatzeko profil egokia baitu.
2023/08/29 - 21:35
Kaden Groves australiarrak irabazi du Espainiako Vueltako 4. etapa, esprint gorabeheratsu batean
Groves Juan Sebastian Molanori gailendu zaio azken metroetan, kolonbiarrak esprinta goizegi abiatu ostean.
2023/08/29 - 21:33
Espainiako Vueltako 4. etapako azken kilometroak, Kaden Grovesen garaipenarekin
Australiarra Juan Sebastian Molano kolonbiarrari eta Edward Theuns belgikarrari gailendu zaizkio. Remco Evenepoelek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.
2023/08/28 - 22:13
Remco Evenepoel da Espainiako Vueltako lider berria, Arinsalen irabazita
Belgikarra aurkariei gailendu zaie aurtengo edizioan aldapan gora amaitu den lehen etapan. Lider berriak erorikoa izan du helmuga gainditu eta jarraian.
2023/08/28 - 20:01
Espainiako Vueltako 4. etaparen profila eta ibilbidea: Andorra la Vella - Tarragona (185 km)
Ziur aski etapa honen amaiera esprintean erabakiko da, beraz, esprinterrak, lasterketaren hasierako indarrekin, garaipena lortzeko borrokan saiatuko dira.
2023/08/28 - 14:52
2023ko Espainiako Vueltaren bigarren etaparen laburpena
Hemen ikus dezakezu Espainiako Vueltaren bigarren etaparen laburpena. Mataro eta Bartzelona artean egin zituzten 181,9 kilometro, eta Andreas Kron izan zen nagusi.
2023/08/27 - 21:43
Espainiako Vueltaren 3. etaparen profila eta ibilbidea: Suria - Arinsal, Andorra (158,5 km)
Astelehen honetan Vueltako lehen mendiko etapa lehiatuko dute. Txirrindulariek bi mendate izango dituzte ibilbidean, biak ala biak lehen mailakoak. Surian hasi eta Arisnalen (Andorra) bukatuko da etapa, eta 158,5 kilometroko ibilbidea izango du.
2023/08/27 - 21:13
Andreas Kron danimarkarra nagusitu da Montjuicen
Andreas Kron aurkariengandik ihes eginda iritsi da Bartzelonako helmugara, Kaden Groves (Alpecin) australiarraren eta Andrea Vendrame (Ag2r) italiarraren aurretik.