Espainako Vuelta
2021/08/18 - 22:22
Nieveri bekaina eta kokotsa josi dizkiote Espainiako Itzuliko 5. etapan izandako erorikoaren ostean
Helmugarako 12 kilometro falta zirenean ehun txirrindulari inguru lurrera joan dira, eta Mikel Nieve izan da horietako bat. Nafarrak, zaurituta, azken postuan gurutzatu du helmuga.
2021/08/18 - 21:51
Vueltako 5. etaparen laburpena: erorikoak, esprinta eta lider aldaketa
Espainiako Itzuliko bosgarren etapak denetarik izan du. Bideo honetan duzu ikusgai laburpenik onena.
2021/08/18 - 21:20
Philipsenek irabazi du bosgarren etapa eta Elissonde da Espainiako Itzuliko lider berria
Jasper Philipsenek garaipena lortu du Albaceten, esprintean Jakobsen eta Dainese mendean hartuta. Rein Taaramaek lidergoa galdu du eroriko baten ondorioz, eta Kenny Elissondek jantzi du jertse gorria.
2021/08/17 - 22:57
Fabio Jakobsenen patua
Espainiako Itzuliko laugarren etapa irabazi du Fabio Jakobsenek. 2020ko abuztuan eroriko larria izan zuen Poloniako Itzuliko bosgarren etapan. 2021eko abuztuaren 17an Vueltako 4. etapa irabazi du.
2021/08/17 - 21:24
Espainiako Itzuliko 4. etaparen laburpena
Vueltak gainditu du jada laugarren etapa eta bideo honetan duzu ikusgai laburpena.
2021/08/17 - 20:24
Jakobsenek irabazi du Espainiako Itzuliko laugarren etapa eta Taaramaek lidergoari eutsi dio
Fabio Jakobsen nagusitu da Molina de Aragonen amaitu den etapan, esprintean Demare eta Cort mendean hartuta. Rein Taaramaek erorikoa izan du, baina sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
2021/08/16 - 22:35
Rein Taaramaek etapa eta lidertza eskuratu du 3. etapan
Rein Taaramae izan da indartsuena Espainiako Itzuliaren 3. etapan. Etapa garaipenarekin batera, estoniarrak lidergoa ere eskuratu du.
2021/08/16 - 19:38
Etapa eta lidergoa Rein Taaramaerentzat Picon Blanco mendatean
Euskal txirrindularien artean, Mikel Landa izan da onena, bederatzigarren postuan sailkatuta. Horrela, Murgiako txirrindulariak sailkapen nagusiko 10. postua eskuratu du.
2021/08/15 - 22:56
2021eko Espainiako Itzuliko 3. etapa, abuztuaren 16an: Santo Domingo de Silos - Picon Blanco
Txirrindulariek lasterketako lehenengo egun garrantzitsua izango dute aurrez aurre, Picon Blanco 1. mailako mendate gogorrean amaituko dena.
2021/08/15 - 21:55
Jasper Philipsen garaile, esprintean
Belgikarrak 2021eko Espainiako Itzuliko lehen esprinta irabazi du. Alex Aranburu bosgarren izan da eta Jon Aberasturi seigarren.
2021/08/15 - 20:22
Philipsen belgikarra gailendu da esprintean, eta Roglicek lider jarraitzen du
Alex Aranburuk bosgarren egin du, eta Jon Aberasturik, seigarren. Aranburuk bigarren jarraitzen du sailkapen nagusian, Roglicengandik lau segundora.
2021/08/14 - 23:06
Roglicek irabazi du atarikoa eta bera da liderra, bigarren izan den Alex Aranbururen aurretik
Astanako txirrindulari gipuzkoarrak helmugako denborarik onena izan du tarte luzean, baina erlojupekoan azken tokian atera den esloveniarrak sei segundogatik gainditu du.
2021/08/13 - 15:23
Roglic eta Bernal faborito nagusi, hastear den Espainiako Itzulian
Tadej Pogacar Tourreko irabazlea ez dago parte-hartzaileen artean, baina bai Mikel Landa, Enric Mas eta Miguel Angel Lopez, besteak beste. Ibilbidean erlojupeko bi saio eta mendateetan kokatutako 8 helmuga.
2021/08/12 - 22:04
Fabio Aruk erretiroa hartuko du Espainiako Itzulia amaitu ostean
Italiarrak agur esango dio txirrindularitza profesionalari abuztuaren 14an hasi eta irailaren 5ean bukatuko den Vueltan parte hartu eta gero.
2021/08/11 - 19:50
Ander Okamikak debuta egingo du Espainiako Itzulian Burgos BH taldearekin
Será la primera prueba de tres semanas que dispute el ciclista de Lekeito proveniente del triatlón.
2021/08/11 - 18:25
Mikel Nieve Vueltan izango da BikeExchange taldearekin
Txirrindulari nafar beteranoak bere bederatzigarren Espainiako itzulia korrituko du.
2021/08/11 - 18:16
Parte hartze bikaineko Espainiako Itzulia
Abuztuaren 14an hasiko da Espainiako Itzulia eta txirrindulariak lasterketari ekiteko prest daude. Maila handiko txirrindulariak egongo dira aurtengo Vueltan.
2021/08/10 - 22:48
2021eko Espainiako Itzuliko ibilbidea eta etapa guztien profilak
Vuelta abuztuaren 14an hasiko da, Burgosen, eta irailaren 5ean amaituko da, Compostelan. Lehen eta azken etapak erlojupekoak izango dira.
2021/08/10 - 21:53
Euskaltel-Euskadi Espainiako Itzulian egongo da zortzi urte geroago
Duela zortzi urte parte hartu zuen Euskaltel-Euskadi taldeak azkenekoz Vueltan. Aurten itzuliko da, lan ona egiteko helburuarekin.
2021/08/10 - 21:25
Caja Rural hamargarrenez egongo da Espainiako Itzulian
Jon Aberasturi, Julen Amezqueta, Aritz Bagues, Jefferson Cepeda, Jonathan Lastra, Alvaro Cuadros, Oier Lazkano eta Sergio Martin txirrindulariek osatuko dute taldea Vueltan.