Espainako Vuelta
2022/08/23 - 21:29
Ander Okamika, Burgos BH: ''Saiatu naiz gutxienez mendiko maillota lortzen, baina ezin izan dut''
Ander Okamika EITB Mediaren kamararen aurretik pasa da Guardian. Eguneko ihesaldian sartu da eta mendiko liderraren elastikoa zuen helburu. Lekeitiokoak ezin izan du saria lortu.
2022/08/23 - 21:12
Mikel Landa, Guardiako helmugan: ''Azkar joan gara eta sentsazioak aurkitzea zaila izan da''
Mikel Landa (Bahrain) txirrindularia Vueltako 4. etapa amaitu berritan EITB Mediarekin aritu da solasean. Bere gaurko sentsazioei buruz eta etorkizunera begira lasterketan izango duen bilakaeraz mintzatu da.
2022/08/23 - 21:10
Mikel Bizkarra: ''Indarrez nahiko justu nabil, baina apurka-apurka hobera goaz''
Mikel Bizkarra Euskaltel Euskadiko txirrindulariak onartu duenez, gaixo ekin zion Espainiako Itzuliari eta oraindik ez dago guztiz sendatuta.
2022/08/23 - 20:08
Roglicek garaipena lortu du Guardian eta Vueltako lider berria da
Jumbo-Visma taldeko esloveniarra indartsuena izan da helmugako azken maldan, eta liderraren elastikoa jantzi du.
2022/08/23 - 16:29
Honelakoa izan da 2022ko Espainiako Itzuliko laugarren etapa Gasteiztik abiatu den unea
2022ko Espainiako Vueltako laugarren etapa Gasteiztik atera eta Guardian amaituko da. Ikusi bideo honetan tropela Arabako hiriburutik irten den unea.
2022/08/23 - 15:36
Mikel Landa: ''Adi egongo naiz, eta aukera baldin badago, saiatu''
Mikel Landa Murgiako txirrindulariaren esanetan, 4. etapa ez da aproposa bere ezaugarrientzat, baina aukera izanez gero, saiatuko dela gaineratu du.
2022/08/23 - 15:15
Gotzon Martin: ''Etxean gaude eta hori motibazio estra bat da''
Gotzon Martin Euskaltel Euskadiko txirrindulari orozkotarrak azaldu duenez, taldekideak gogotsu daude euskal errepideetan protagonista izateko Espainiako Itzuliko 4., 5. eta 6. etapetan zehar.
2022/08/23 - 13:33
2022ko Espainiako Itzuliko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz – Guardia (152,5 km)
Lehen atseden egunaren ostean Espainiako Itzulia euskal errepideetan jarriko da berriz martxan Gasteizen hasi eta GUardian amaituko den etaparekin. Opakua eta Herrera dira ibilbideko bi mendateak.
2022/08/21 - 20:33
Sam Bennettek irabazi du Vueltako Herberehetako azken etapa, bere bigarrena jarraian
Mads Pedersen eta Daniel McLay izan dira lehenengo eta bigarren, hurrenez hurren, Vueltaren Herberehetako azken etapan. Edoardo Affini da lider berria.
2022/08/20 - 21:22
Sam Bennettek etapa garaipena bereganatu du esprintean eta Teunissen da lider berria
Irlandarra nagusitu da Espainiako Itzuliko bigarren etapan, esprintean Pedersen eta Merlier mendean hartuta. Mike Teunissenek jantzi du liderraren elastikoa.
2022/08/20 - 13:15
2022ko Espainiako Itzuliko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Breda – Breda (193,5 km)
Herbehereetako errepideetan barrena jokatuko den hirugarren jardunaldia beste aukera bat izango da tropeleko gizonik azkarrenek distira egin dezaten.
2022/08/19 - 23:01
Robert Gesinkek jantzi du lehen maillot gorria Jumbo-Vismaren garaipenarekin
Primoz Roglic esloveniarraren taldeak nagusitasunez irabazi du 24:40 minutuko denbora eginez.
2022/08/19 - 15:17
2022ko Espainiako Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: 's-Hertogenbosch – Utrecht (175,1 km)
Jardunaldiaren ibilbideak profil ia erabat laua dauka, beraz, garailea esprintean erabakiko da itxura guztien arabera.
2022/08/19 - 11:27
2022ko Espainiako Itzuliko 1. etaparen profil eta ibilbidea: Utrecht – Utrecht (taldekako erlojupekoa 23,3 km)
Espainiako Itzulia taldekako erlojupeko batekin hasiko da ia laua eta zailtasun teknikorik gabea delako, baina faboritoen artean lehen aldeak egon litezke.
2022/08/19 - 09:45
2022ko Espainiako Itzulian parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Abuztuaren 19tik irailaren 11ra bitartean jokatuko den Espainiako Itzuliaren 77. edizioak 168 parte hartzaile izango ditu guztira, 21 taldetan banatuta.
2022/08/18 - 22:38
Landa: "Ez naiz sasoiko iristen, baina espero dut jendeak ilusioa izatea"
Bahrain Victorious taldeko txirrindulari arabarra etaparen bat irabazten saiatuko da.
2022/08/18 - 15:08
Nairo Quintana ez da Espainiako Itzulian izango TADen aurrean bere burua defendatzeko
UCIk 2022ko Frantziako Tourretik deskalifikatu du txirrindulari kolonbiarra, "tramadola erabiltzeko debekua urratzeagatik".
2022/08/17 - 14:58
Mikel Landa izango da Bahrain-Victorious taldearen liderra Espainiako Itzulian
Murgiako txirrindulariaren seigarren parte-hartzea izango da Vueltan, eta denboraldi honetan Italiako Giroa hirugarren postuan amaituta helduko dio lasterketari.
2022/08/16 - 15:52
Euskaltel-Euskadik badu 2022ko Espainiako Itzulirako taldea
Talde laranjak jardun ona egitea espero du, batez ere euskal errepideetatik igaroko diren hiru etapetan.
2022/08/08 - 19:27
Euskaltel Euskadiren azken saioak Vueltarako 8ko zerrenda aukeratzeko
Euskaltel Euskadi azken lan-saioak egiten ari da Vueltara joango den 8koa aukeratzeko. Goizean taldekako erlojupekoa prestatzen aritu dira. Jorge Azanza kirol zuzendariarekin hitz egin dugu.