UEFA Europa Liga
2023/03/09 - 21:48
Realak galdu egin du Erroman eta emaitza irauli beharko du Reale Arenan (2-0)
El Shaarawyren eta Kumbullaren bi golek txuri-urdinen porrota eragin dute, eta buelta eman beharko diote emaitzari datorren ostegunean, Donostian.
2023/03/09 - 15:40
Realzaleak oso baikor eta giro ederrean, Erroman
Realak Erromaren aurka jokatuko du Europa Ligako final-zortzirenetan. Italiako hiriburura bertaratu diren zale txuri-urdinak oso baikor agert dira ETBren mikrofonoen aurrean.
2023/03/09 - 13:06
Jokin Aperribay: ''Txapelketa irabazi nahi badugu, gaurko partiatik hasi behar dugu''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak hedabideen galderei erantzun die Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidaren atarian. Agintari txuri-urdinak ez du ezkutatu lehiaketa irabazteko nahia. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/03/08 - 22:23
Realak Europa Ligako final laurdenak gertu izateko moduko emaitza lortzea du helburu, Erroman
Imanolen taldeak, ostegunean, Erromaren aurkako joaneko partida jokatuko dute. Jose Mourinho da italiarren entrenatzailea; egun, Erroma laugarren postuan dabil Italiako Ligan, eta Konferentzia Liga irabazi zuen 2022an. Sorloth eta Silva hamaikakoan egon litezke, eta neurketa 18:45ean hasiko da.
2023/03/08 - 21:19
Imanol: ''Erroma talde ona da, baina gure helburua da lehiakor azaltzea eta itzulikora bizirik iristea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Erromaren aurka martxoaren 9an jokatuko duen Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko neurketari buruz hitz egin du. Martin Zubimendi jokalaria ere partidaz mintzatu da.
2023/03/08 - 17:52
Xabi Prietoren ustez, Realak gainditu egingo du Erromaren aurkako kanporaketa
Xabi Prieto Realeko jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Erromaren kontra Europa Ligan jokatuko duen kanporaketari buruz.
2023/03/06 - 22:48
Realeko jarraitzaileak baikor daude Erromaren aurkako partidarako
Txuri-urdinek ostegunean jokatuko dute, Europa Ligan, Jose Mourinhoren taldearen kontra, final zortzirenetako joaneko partidan. Realeko milaka zale izango dira bertan, eta, haien ustez, Donostiako taldeak irabaziko du.
2023/03/05 - 14:34
Elustondo: ''Oso pozik eta harro nago, klubari nigan jarritako konfiantza eskertu nahi diot''
Aritz Elustondok kontratua berritu du Realarekin 2026ko ekainaren 30era arte. Kontratua berritu ostean adierazpen hauek egin ditu.
2023/03/05 - 14:10
Aritz Elustondok kontratua berritu du Realarekin 2026ra arte
Beasaingo jokalariak talde txuri-urdinean jarraituko du 2026ko ekainaren 30era arte. Klubak eta Elustondok akordioa itxi dute bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko.
2023/02/28 - 18:33
Silva eta Cho taldearekin entrenatzen hasi dira
Bi jokalariak taldearen dinamikan sartu dira, eta litekeena da ostiral honetan Cadizen aurkako partidan minutu batzuk jokatzea.
2023/02/24 - 19:47
Erroma, Realaren aurkaria Europa Ligako final-zortzirenetan
Joanekoa martxoaren 9an jokatuko da, 18:45ean, Erroman, eta itzulikoa hilaren 16an, 21:00etan, Donostian.
2023/02/24 - 15:08
Imanol: ''Erromaren aurkakoa ilusio handiko partida da''
Realari Erromaren aurka jokatzea tokatu zaio Europa Ligako final-zortzirenetako zozketan. Ilusio handiko partida dela esan du Imanol Alguacil entrenatzaileak, aurrean Mourinho bezalako erreferente bat izango baitute.
2023/02/24 - 01:05
Realak Manchester United, Juventus edo Bayer Leverkusen izan lezake aurkari Europa Ligako zortzirenetan
Union Berlin, Erroma, Sporting Portugal edo Shakhtar ere izan litezke Donostiako taldearen arerioa. Ostiralean egingo dute zozketa, eta Realak etxean jokatuko du itzuliko partida. Sevillak ere lortu du sailkatzea.
2023/02/10 - 20:24
Oyarzabal: ''Oso pozik nago, nire bizitzako taldean jarraitzea pozgarria da niretzat eta nire familiarentzat''
Mikel Oyarzabalek kontratua berritu du Realarekin 2028ko ekainaren 30era arte. Talde txuri-urdineko kapitainak adierazpen hauek egin ditu kontratu berria sinatu ostean.
2023/02/10 - 19:22
Mikel Oyarzabalek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte
Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko 2028ko ekainaren 30era arte. Eibartarraren etete-klausula 75 milioi eurokoa da.
2022/12/13 - 21:45
Jon Pacheco: ''Entrenatuz eta indartsu egonez aukera gehiago izatea lortu dut''
Azkenaldian minutu ugari izaten ari da Jon Pacheco baztandarra Imanol Alguacilek zuzendutako taldean. Orain dela ia hiru urte debuta eginda, badirudi hamaikakoan bere lekua egiten ari dela.
2022/11/07 - 19:49
Txapeldunen Ligako final-zortzirenak zozketatu dira
Europa Ligako final-zortzirenen aurreko kanporaketa ere zozketatu da Nyonen. Gauzak horrela, Europako hurrengo hitzorduetako partiduak ezagutzen ditugu.
2022/11/03 - 23:32
Imanol: ''Jokalariak arrastaka irteten direnean, horrek pozik jartzen nau''
Realeko entrenatzaileak bere jokalariek Europa Ligako multzoen fasean egin duten lan bikaina azpimarratu nahi izan du, bereziki Mancherter Uniteden aurkako azken partidan.
2022/11/03 - 21:50
Realak galdu egin du Manchester Uniteden aurka, baina lidergoan amaitu du multzoen fasea (0-1)
Donostiarrek Europa Ligako lehen porrota jaso dute gutxiengoagatik, baina emaitza hori nahikoa zaie hurrengo fasera multzoko lehen postuan igarotzeko.
2022/11/03 - 16:27
Manchester Unitedeko zaleak, Realaren kontrako partidaren zain
Manchester Unitedeko zaleak Donostiara iritsi dira Realaren aurka jokatuko duten partidaz gozatzeko. Deabru gorriek eta talde txuri-urdinak multzoko lidergoa dute jokoan.