UEFA Europa Conference League
2023/07/25 - 22:41
Luis Sabalza: ''Hitzak falta zaizkit orain daukadan poza azaltzeko''
Osasunako presidentea eta Fran Canales zuzendari nagusiarekin batera agertu da hedabideen aurrean, pozik eta hundituta, UEFAk Osasunari Konferentzia Liga jokatzeko baimena eman diola jakin ostean.
2023/07/25 - 14:19
Osasunak Konferentzia Liga jokatuko du
Talde gorritxoak astearte honetan jakinarazi duenez, UEFAk onartu egin du nafarren parte-hartzea txapelketa horretan.
2023/07/15 - 00:57
Osasunak errekurtsoa bidali du TASera Konferentzia Liga jokatu ahal izateko
Errekurtsoa ostiral honetan, uztailaren 14an, bidali da, eta klubak abuztuaren 7ko zozketa baino lehen ebazpen bat egotea espero du.
2023/07/13 - 16:43
Raul Garcia, Osasuna auziari buruz: ''Kluba zikindu zuten pertsonengan jarri behar da arreta''
Raul Garcia Athleticeko aurrelariak Osasuna auziari buruz hitz egin du. Jokalari nafarra talde gorritxoaren harrobian hazi zen, eta lau denboraldiz jokatu zuen lehen taldearekin (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/07/10 - 22:29
Osasuna abian da, 2023-24 denboraldia prestatzeko
Kopako txapeldunordea entrenatzen hasi da, Taxoaren, Jagoba Arrasateren seigarren denboraldian. "Uste dut azkenean arrazoia emango digutela", adierazi du Jagoba Arrasate entrenatzaileak, Osasuna Konferentzia Ligan parte-hartzeaz.
2023/07/05 - 18:37
Kirol Arbitrajearen Auzitegiaren aurrean Osasunak duen egoera zein den azaldu du Miguel Troncoso abokatuak
Abokatuak EITB Mediari azaldu dio zein den Osasunaren egoera, UEFAk talde gorritxoa Konferentzia Ligatik kanpo uztea berretsi eta Iruñeko taldeak Kirol Arbitrajearen Auzitegira joko duela iragarri ostean.
2023/07/05 - 17:41
Sabalzak esan du Osasunak ez duela amore emango eta azkenera arte borrokatuko dela Konferentzia Liga jokatzeko
UEFAk Osasuna Konferentzia Ligatik at uzteko erabakiari buruz mintzatu da Luis Sabalza Osasunako presidentea Catenaren aurkezpen ekitaldian. Gainera, Braulio Vazquez kirol uzendariak ere hitz egin du klubak UEFAreki daukan aferari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/07/04 - 20:55
Osasuna Konferentzia Ligatik kanpo uztea berretsi du UEFAren Apelazio Batzordeak
Talde gorritxoak Kirolaren Arbitraje Auzitegira joko duela jakinarazi du, astearte honetan plazaratu duen ohar baten bidez.
2023/07/04 - 17:15
Braulio: ''UEFAren auzia oso gaizki daramat, futbola uzteko gogoa ematen dizu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Osasunako kirol zuzendariak azpimarratu egin du UEFA taldea Konferentzia Ligatik kanpo uzteko aukerak Osasunari "kalte ikaragarria" egiten diola.
2023/07/01 - 12:50
Osasunak helegitea aurkeztu du UEFAn, eta Konferentzia Liga jokatzeko itxaropena mantentzen du
Nafarroako klubak helegitea aurkeztu du UEFAren Apelazio Batzordean. Futboleko Europako erakunde nagusiko Etika, Diziplina eta Kontrol Batzordeak Osasuna Konferentzia Ligatik at uzteko gomendioa egin zuen, eta klubak ahalegin guztiak egingo ditu Europako 3. txapelketan lehiatzeko.
2023/06/24 - 14:03
Espainiako Federazioaren ustez, "larria" da Osasunak ekainaren 23an argitaratutako oharrean adierazitakoa
UEFAko Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek egindako txostenaren berri izan ostean, Osasunak komunikatua atera zuen, eta idatzian "Espainiako Futbol Federazioaren isiltasuna" salatu zuen. Ondorioz, Federazioak erantzun egin dio Nafarroako klubari.
2023/06/23 - 19:44
Osasuna Konferentzia Ligatik kanpo uztea gomendatu dute UEFAko ikerlariek
Talde gorritxoak UEFAko Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek egindako txostenaren berri izan du. Txosten horretan Iruñeko taldea Konferentzia Ligatik kanpo uztea gomendatzen dute. Osasunak helegitea aurkeztuko du "Apelazio Batzordean".
2023/06/21 - 22:32
UEFAk beste 48 orduko epea eman die Osasuna auziko ikertzaileei, txostena osatzeko
Talde gorritxoari irekitako diziplina ikerketako ikertzaileek beste bi eguneko epea eskatu diote UEFAren Kontrol, Etika eta Diziplina Batzordeari, eta honek onartu egin du eskaria. Beraz, Osasunak itxaron egin beharko du Konferentzia Liga jokatu ahalko duen jakiteko.
2023/06/10 - 21:01
Osasunak ez du jaso, asteazkenetik, UEFAren informazio berririk, irekitako ikerketaz
Nafarroako kluba bere defentsa prestatzen ari da; izan ere, zigorra izatekotan, helegitea aurkeztu ahalko luke. Osasunak uste du UEFAk 10-20 bat egun barru jakinaraziko diola zer ebatzi duen.
2023/06/09 - 16:54
Berasategi: ''Athleticek ez du inolako zerikusirik Osasunaren eta UEFAren arteko aferan''
Jon Berasategi Athleticeko zuzendari nagusiak adierazi du Athleticek ez duela salaketarik jarri UEFAn, eta gaineratu du Bilboko klubak ez duela zerikusirik Osasunaren eta UEFAren arteko aferan. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/08 - 20:14
Miguel Troncoso: ''Zigorrik badago, ez aplikatzeko aukera dago''
Miguel Troncoso kirol gaietan aditua den abokatuarekin egon gara, UEFAk Osasunari ireki dion diziplina ikerketari buruz argi pixka bat jartzen saiatzeko. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/08 - 13:06
West Ham da Konferentzia Ligako txapelduna, finalean Fiorentina mendean hartuta
Ingalaterrako taldeak 1-2ko emaitzarekin irabazi dio Italiakoari 2022-2023ko Konferentzia Ligako finala, azken minutuetan bigarren gola sartuta.
2023/06/07 - 23:58
Osasuna 2023-24ko Konferentzia Ligan onartua izateari buruzko diziplina ikerketa ireki du UEFAk
Ikerketa hori Auzitegi Gorenak Osasuna auziarekin lotuta emandako epaian oinarritzen da. Talde nafarrak, ohar batean, gogora ekarri du epaiak erantzukizun penaletik salbuesten dutela klub gorritxoa, 2014ko partida batzuen iruzurretan; hortaz, Osasunak espero du prozedurak bere interesen alde egitea.
2023/06/07 - 23:15
Osasunak UEFAren balizko espediente bati buruzko jakinarazpena jaso du
Espedientea 2013-14 denboraldiko partiden iruzurrekin lotuta egongo litzateke. 'La Vanguardia' egunkariak argitaratu duenez, Nafarroako taldea Europako lehiaketetatik kanpo geratuko litzateke.
2023/06/05 - 18:07
Jagoba Arrasatek botatako bertsoa, Osasunak Konferentzia Ligarako sailkapena lortu ostean
Osasunak 2-1 irabazi zion Gironari, eta, ondorioz, datorren denboraldian Europan arituko da, Konferentzia Liga jokatzen. Jagoba Arrasatek bertsoa bota zuen Sadar futbol-zelai erditik balentria hori ospatzeko.