Txapeldunen Liga
Sailkapena
Txapeldunen Liga
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
B: Berdindutakoak
G: Galdutakoak
AG: Aldeko golak
KG: Kontrako golak
+/-: Aldeko eta kontrako golen diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
2024/02/13 - 13:32
Oyarzabal Realaren deialdian sartu da, PSGren aurkako hitzordurako
Aurrelari gipuzkoarrak taldearen azken bi partidak galdu ditu, baina Parisera bidaia egingo du gainerako taldekideekin batera. Sheraldo Becker, Carlos Fernandez, Kieran Tierney, Alvaro Odriozola eta Aritz Elustondo baja dira oraindik.
2024/02/12 - 20:48
Marco Guida italiarra, epaile PSG-Real Sociedad neurketan
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partida Parc des Princes jokatuko da gaueko bederatziretan asteazken honetan.
2024/02/11 - 17:01
Luis Enrique, Realaren kontrako kanporaketari buruz: ''Ziur haiek ez dutela guk baino ilusio handiagoa''
Luis Enrique Martinez PSG taldeko entrenatzaileak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako Realaren kontrako kanporaketari buruz hitz egin du. Joaneko neurketa otsailaren 14an jokatuko dute Parisen; itzulikoa, aldiz, martxoaren 5ean, Donostian. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/02/05 - 19:53
Bilbon jokatuko den emakumezkoen Txapeldunen Ligako baloia aurkeztu dute
Txapelketako final laurdenak martxoaren 19/20an (joanekoa) eta 27/28an (itzulikoa) jokatuko dira; eta finala maiatzaren 25ean izango da.
2024/02/02 - 14:42
Olabe: ''Otsail oso exijentea eta oso ilusionagarria daukagu aurrean, prest gaude''
Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin du gizonezkoen taldeak denboraldi amaierara arte dituen erronkei buruz. Imanol Alguacilen etorkizuna ere izan du hizpide. Gainera, "Mallorca PSG baino gehiago errespetatzeko eskatu du". (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/01/28 - 12:53
Barrenetxeak kontratua berritu du Realarekin 2030era arte
Ander Barrenetxeak eta klubak akordioa sinatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua 2030eko ekainaren 30era arte luzatzeko.
2024/01/28 - 12:29
Xavi Hernandezek iragarri du Bartzelonako entrenatzaile izateari utziko diola denboraldi amaieran
Xavi Hernandezek Barçako entrenatzaile izateari utziko dio ekainaren 30ean, 2023-2024 denboraldiaren amaieran. Hala iragarri du teknikari katalanak Vila-realen aurka Ligan 3-5 galdu ostean. Taldearen bolada txarrak bultzatu du erabakia hartzera.
2024/01/24 - 15:43
Javi Galanek Realean jokatuko du denboraldi amaierara arte, utzita
Atletico Madrileko jokalaria Realeko atzealdea indartzera dator. Izan ere, Aihen Muñoz baja izango da datorren denboraldira arte, belaunean duen lesio larria dela eta.
2023/12/30 - 21:16
Le Normand: ''Realarekin 200 partida jokatu izana ohorea da niretzat''
Robin Le Normandek 200. partida jokatu zuen Realaren lehen taldearekin abenduaren 21ean Cadizen aurka. Erdiko defentsa harro dago lortutakoaz, eta talde txuri-urdinarekin neurketa askoz gehiago jokatzea du helburu. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/12/18 - 19:14
Realak otsailaren 14an jokatuko du PSGren kontrako joanekoa Parisen, eta Anoetan itzulerakoa, martxoaren 5ean
Otsailaren 13an hasiko diren Txapeldunen Ligako final-zortzirenen datak eta ordutegiak jakinarazi dituzte. Partida guztiak 21:00etan jokatuko dira.
2023/12/18 - 13:24
Paris Saint-Germain-Reala, Txapeldunen Ligako final zortzirenetan
Joaneko partida Parisko Parc des Princes futbol zelaian jokatuko dute otsailaren 13an, 14an, 20an edo 21ean, eta itzulikoa Reale Arenan izango da, Donostian, martxoaren 5ean, 6an, 12an edo 13an.
2023/12/14 - 10:03
PSV, Leipzig, Copenhague, Lazio, PSG, Oporto eta Napoli izan daitezke Realaren aurkariak
Txapeldunen Ligako final zortzirenetako zozketa datorren astelehenean egingo dute, 12:00etan, Nyongo Futbolaren Etxean, Suitzan. Multzoko lehenak izanda, Realak Bayern, Manchester City, Arsenal eta Dortmund saihestuko ditu fase honetan, baita Inter Milan ere.
2023/12/13 - 02:08
Mikel Oyarzabal: ''Urteekin, balio handia emango diogu lortutakoari''
Realeko kapitainak, Txapeldunen Ligako multzo fasean D multzoko lehenengo postua lortuta, adierazi du "poztasun handia eta harrotasuna" sentitzen duela, baina ohartarazi du: "Gehiago nahi dugu".
2023/12/13 - 00:22
Realak 0-0 berdindu du Giuseppe Meazzan, Inter Milanekin, eta multzoko lehen postua lortu du
Realak ezin hobeto kontrolatu du Inter, hau da, Italiako Ligako lider eta Txapeldunen Ligako egungo txapeldunordea, eta helburua gauzatu du: D multzoko aurreneko postua eskuratuta, final zortzirenetan Reale Arenan jokatuko du itzuliko partida, eta aurkari gogorrenetako batzuk saihestuko ditu.
2023/12/12 - 14:14
Realzaleak giro bikainean dabiltza Milanen, partida aurreko orduetan
Inter Milanen kontra jokatuko du Realak Txapeldunen Ligako Multzoen faseko partidan. Garaipena nahi dute zaleek, eta hiria ezagutzeko ere aprobetxatzen ari dira.
2023/12/12 - 09:12
Realak puntu bat behar du Giuseppe Meazza, Inter Milanen aurka, bere multzoko lehen postua lortzeko
Imanolen gizonek hamaika puntu dituzte, Simone Inzaghiren taldeak bezala, eta D multzoko aurreneko postuan daude; goal-averagea, baina, hobea dutenez, eta nola Reale Arenan bana egin zuten, Milanen berdinduta Realak lehen postua eskuratuko luke.
2023/12/11 - 22:25
Imanol: ''Berdintzera irteten bagara, argi daukat galdu egingo dugula''
Realak, asteartean, San Siron, nahikoa du Inter Milanekin berdintzearekin, d multzoko aurreneko postua lortzeko, baina, Imanol entrenatzaileak adierazi duenez, talde txuri-urdinak helburu bakarra du: "Irabazten saitzea".
2023/12/10 - 17:09
Brais Mendezek haustura du eskuin besaurreko kubituan
Erdilari galiziarrak min hartu zuen Realak Vila-realen aurka jokatutako partidan, Capoueren kolpe bat jasota. Klubak jakinarazi duenez, Braisek haustura diafasoria du eskuin besaurreko kubituan.
2023/11/30 - 20:40
Realak Txapeldunen Ligan jokatuko dituen partiden datak eta ordutegiak
Donostiako taldeak Txapeldunen Ligan izango duen egutegia ezagutu du, multzoen fasean izango dituen aurkariak jakin eta gero.
2023/11/30 - 11:40
Imanol: ''Bukaerara arte saiatu gara''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile penaz, baina pozik agertu zen hedabideen aurrean, bere taldeak 0-0 berdindu ostean Salzburgoren aurka, Reale Arenan, Txapeldunen Ligako 5. jardunaldian.