Txapeldunen Liga
Sailkapena
Txapeldunen Liga
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
B: Berdindutakoak
G: Galdutakoak
AG: Aldeko golak
KG: Kontrako golak
+/-: Aldeko eta kontrako golen diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
2022/09/15 - 02:40
Real Madrilek garaipena lortu du Leipzigen aurka; Cityk irabazi egin dio Borussia Dortmundi emaitza iraulita
Real Madrilek hiru puntuak eskuratu ditu Leipzigen aurka (2-0), Manchester Cityk Dortmund (2-1) mendean hartu du, PSGk irabazi egin dio Maccabi Haifari (1-), Milanek garaipena lortu du Dinamo Zagreben kontra (3-1), eta, Kobenhavnek eta Sevillak berdindu egin dute (0-0).
2022/09/14 - 01:33
Bayern Munichek Barçari irabazi dio, eta Liverpoolek Ajax mendean hartu du
Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian Bayernek 2 eta 0 irabazi dio Bartzelonari. Liverpoolek lehen hiru puntuak poltsikoratu ditu Ajaxen aurka garaipena lortuta (2-1). Brujas aise nagusitu da Portoren kontra (4-0), eta Atletico Madrilek galdu egin du Bayer Leverkusenen etxean (2-0).
2022/09/07 - 14:05
Manchester Cityk, Real Madrilek eta PSGk sendo ekin diote Txapeldune Ligari
Chelseak eta Leipzigek galdu egin zuten, eta horrek euren entrenatzaileak kargutik kentzea eragin du, Thomas Tuchel eta Domenico Tedesco, hurrenez hurren.
2022/09/06 - 18:36
Maddi Torre: "Ilusioa daukagu gauza handiak egiteko oraindikan"
Realak asteburu honetan ekingo dio denboraldiari era ofizialean. talde txuri-urdinak erroka handiak ditu aurretik, besteak beste, Txapeldunen Ligan arituko baita, baina Maddi Torre taldeko jokalariaren esanetan, gauza gehiago lortzeko gogotsu daude
2022/09/01 - 17:48
Natalia Arroyo: ''Sinetsi egin behar dugu bi partidatara aukerak izango ditugula''
Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak bere taldeari Txapeldunen Ligako kanporaketan egokitu zaion aurkariri buruzko iritzia eman du. Uste du bi partida izango dituen kanporaketan bere taldeak bayern Munich kanporatzeko aukerak izango dituela.
2022/09/01 - 16:08
Bayern Munich, Realaren aurkari Txapeldunen Ligan
Multzoen fasera sartzeko kanporaketa irailaren 20/21ean eta 28/29an jokatuko da.
2022/08/25 - 21:32
2022-2023ko Txapeldunen Ligako multzoen zozketa
Lehen jardunaldia irailaren 6-7an jokatuko da, eta seigarrena eta azkena azaroaren 1-2an.
2022/06/08 - 22:33
Damaris Egurrola, Txapeldunen Liga irabazi duen lehen euskal emakumea
Olympique Lyonekin Txapeldunen Liga irabazi du Damaris Egurrolak. Euskal jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du. Denboraldiaren balantzea egin du. Damarisek Herbehereetako selekzioarekin jokatuko du 2022ko Eurokopa eta horixe izango da bere hurrengo erronka.
2022/05/29 - 02:25
Real Madril, Europako txapeldun hamalaugarren aldiz (0-1)
Liverpooli gailendu zaio Viniciusen golarekin eta, batez ere, Thibaut Courtois atezainaren geldiketa anitzei esker.
2022/05/28 - 23:40
Txapeldunen Ligako finalaren hasiera ordu erdiz atzeratu behar izan dute "segurtasun arrazoiengatik"
UEFAk neurketa 21:36an hastea erabaki du, estadiora sartzerakoan Liverpooleko jarraitzaileek eragindako arazoak konpontzeko.
2022/05/22 - 00:04
Olympique Lyonek bere zortzigarren Txapeldunen Liga eskuratu du, Bartzelonari 1-3 irabazita
Damaris Egurrolaren taldea faborito garbia zen Irene Paredesena baino askoz gehiago izan da.
2022/05/05 - 02:10
Real Madrilek finalerako txartela eskuratu du, Manchester Cityren aurka emaitza iraulita (3-1)
Espainiako taldea 0-1 galtzen ibili da 73. minutuan, baina Rodrygok 90. eta 92. minutuetan sartu dituen golek luzapena behartu dute, eta Karim Benzemak erabakita utzi du lehia, penaltiz 3-1ekoa sartuta. Cityk, 4 eta 3 irabazi zuen joaneko neurketa.
2022/05/04 - 02:06
Liverpoolek Vila-real kanporatu du, eta Txapeldunen Ligako finalean da
Unai Emeryren taldeak, lehen zatian, La Ceramica futbol-zelaian, Liverpoolek joaneko partidan erdietsitako bi goleko abantaila berdindu egin du; bigarren zatian, baina, talde ingelesak markagailua irauli du, eta 2-3 nagusitu da.
2022/05/02 - 00:00
Garaipenak ihes egin dio Realari Vallecasen (1-1)
Sorloth, lehen zatian, eta Falcao, bigarrenean, izan dira neurketako golegileak. Txuri-urdinek sailkapeneko seigarren tokian jarraitzen dute.
2022/05/01 - 23:00
Egun borobila Zubietan: Reala lehenengoz Txapeldunen Ligara sailkatu da
Talde txuri-urdina Txapeldunen Ligan arituko da datorren denboraldian Rayori 4-0 irabazi ostean. Zubietan zaleen eta jokalarien arteko festa bizi da.
2022/05/01 - 16:09
Horrela ospatu dute Txapeldunen Ligarako sailkapena Reako jokalariek
Realak Rayo Vallecano gainditu (4-0) eta datorren urtean Txapelduen Liga jokatuko du.
2022/04/28 - 01:12
Liverpool, finaletik gertu Vila-realen aurka garaipena lortu ostean (2-0)
Ingalaterrako taldea jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino Espainiako taldearen aurka Anfielden jokatu duen Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan.
2022/04/27 - 02:08
Manchester Cityk garaipena lortu du Real Madrilen aurka (4-3) finalerdietako joaneko partida zirraragarrian
Ingalaterrako taldeak mendean hartu du Espainiakoa, eta gol bateko abantailarekin ekingo dio Txapeldunen Ligako finalerdietako itzuliko neurketari.
2022/04/26 - 18:48
Manchester City vs Real Madril, gaur, Etihad Stadium futbol-zelaian
Guardiolaren eta Ancelottiren taldeek Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute.
2022/04/22 - 23:36
Bartzelonak Txapeldunen Ligako finalerdia bideratu eta ikusle kopuruaren marka hautsi du berriro
Kataluniako taldeak 5-1 irabazi dio Alemaniako Wolfsburgi 91.648 ikusleren aurrean, eta, hartara, munduko errekor berria ezarri du emakumezkoen futbol partida batean.