Tirreno-Adriatico
2016/03/15 - 21:59
Etapa Cancellararentzat eta Van Avermaet, lasterketako irabazle
Fabian Cancellarak irabazi du zazpigarren eta azken etapa, baina Greg van Avermaet izan da lasterketako irabazlea.
2016/03/15 - 17:58
Van Avermaetek irabazi du Tirreno-Adriatikoa, segundo bakarragatik
Cancellarak irabazi du azken etapako erlojupekoa eta Greg van Avermaet izan da lasterketako irabazlea. Sagan izan da bigarren eta Jungels, hirugarren.
2016/03/14 - 17:35
Van Avermaetek etapa irabazi eta lidergoa eskuratu du
BMC taldeko txrrindulariak irabazi du seigarren etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Esprintean nagusi izan da Peter Saganen (bigarren) eta Michal Kwiatkowskiren (hirugarren) aurretik.
2016/03/12 - 18:03
Cummingsen garaipena, eta aldaketarik ez sailkapen nagusian
Zdenek Stybarrek lider jarraitzen du. Irabazleak 13 segundoko aldea atera dio Salvatore Puccio italiarrak gidatutako laukoteari.
2016/03/11 - 20:19
Gaviria kolonbiarrak irabazi du hirugarren etapa
Etixx-Quick Step taldeko txirrindularia esprintean gailendu zaie Caleb Ewan australiarrari eta Elia Viviani italiarrari.
2016/03/11 - 18:36
Gaviria kolonbiarra Ewani gailendu zaio hirugarren etapako esprintean
Stybarrek lider jarraitzen du, Giampaolo Caruso eta Daniel Oss italiarren aurretik. Biak bederatzi segundora daude.
2016/03/10 - 19:55
Stybarrek etapa eta lidergoa eraman ditu, faboritoak ezustean hartuta
Txekiarraren atzetik Peter Sagan (Tinkoff) munduko txapelduna eta Edvald Boasson-Hagen norvegiarra sartu dira.
2016/03/10 - 10:27
BMC, garaile
Erlojuaren kontra jokatutako lehen etapa BMCk eraman zuen bi segundoengatik. Daniel Oss italiarra da lehen liderra.
2016/03/08 - 10:55
Ilusio handiko 'zortzikoa' aurkeztuko du Caja Ruralek
Talde nafarraren debuta izango da asteazkenean hasiko den Italiako lasterketa ospetsuan.
2015/03/17 - 17:59
TIRRENO-ADRIATIKOA | Nairo Quintanak irabazi du sailkapen nagusia
Cancellarak erdietsi du garaipena azken erlojupekoan; Jonathan Castroviejo, laugarren. Podiumean Mollema eta Uran izan dira kolonbiarrarekin batera.
2015/03/16 - 17:29
Sagan, esprintean azkarrena
Ciolek eta Debusschere sailkatu dira bigarren eta hirugarren, eta Nairo Quintanak lidergoari eutsi dio.
2015/03/15 - 17:24
Nairo Quintanaren garaipena maldan gora eta elurpean
Kolonbiarrak etapa irabazi du eta bide batez lidergoa eskuratu. Bauke Mollema eta Joaquim Rodriguez bigarren eta hirugarren helmugaratu dira.
2015/03/14 - 17:27
Wouter Poels da lider berria
Alemaniarra jarri da sailkapen nagusiaren gorenean, Castelraimondoko etapan Uranen eta Joaquim Rodriguezen aurretik nagusituta.
2015/03/13 - 19:32
Garaipena eta lidergoa, Van Avermaetentzat
Belgikarrak zortzi segundoko aldea ateratzen dio sailkapen nagusian Adriano Malori orain arteko liderrari (Movistar), eta bederatzi Fabian Cancellara suitzarrari (Trek).
2015/03/12 - 18:40
Debusschere garaile, eta Malorik lidergoan jarraitzen du
Ostiralean hirugarren etapan lehiatuko dute, 203 kilometrokoa, Cascina eta Arezzo artean. Aurreikuspenen arabera, esprinterrentzako jardunaldi egokia izan daiteke.
2015/03/11 - 17:29
Adriano Malori da aurreneko liderra
Italiarra izan da onena Lido di Camaioren jokatutako 5,4 kilometroko atarikoan. Cancellara izan da bigarren eta Van Avermaet hirugarren.
2015/03/10 - 12:30
Contador, Quintana eta Nibali, izar nagusienak
Hilaren 11tik 17ra jokatuko da lasterketa. Irizar, Castroviejo eta Nieve euskal txirrindulariek hartuko dute parte Tirrenoan.
2014/03/12 - 19:23
Tirreno-Adriaticoko sailkapenak
Alberto Contadorrek irabazi du Tirreno. Mikel Nieve, bederatzigarren, sailkapen nagusian.
2014/03/11 - 16:20
Tirreno-Adriatikoa: tropeleko faboritoentzako lehen erronka
Lasterketa zazpi etapatan banatuta dago: erlojuaren kontrako bi, beste hiru lauak eta beste mi menditsuak, sailkapen nagusirako erabakigarriak. ETBk eta eitb.com-ek zuzenean emango dute proba.
2014/03/03 - 16:32
Tirreno-Adriatikoa, denboraldiko lehen hitzordua Italian
Martxoaren 12tik 18ra jokatuko den lasterketaren ibilbidea, etapak eta profilak, eskura.