Thomas Urrutia
2025/12/29 - 23:43
Barandika: "Oso zaila izan da pilotara jartzea hezetasunagatik, ezkerreko pareta erabat bustita zegoen"
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Eusko Label Winter Serieseko finalerdietarako azken txartela lortu dute Thomas Urrutia eta Julen del Rio bi jokotan (15-13 eta 15-10) mendean hartuta Gernikako Jai Alai pilotalekuan.Ā
2025/02/11 - 10:46
Urreisti-Gorka vs Urrutia-Basque finalaurreko ligaxkako azken partidako datuak eta estatistikak
EƱaut Urreistik eta Gorka Sorozabalek bi jokotan hartu dituzte mendean Thomas Urrutia eta Thibault Basque, 15-11 eta 15-7. Neurketako estatistika nagusiak biltzen ditu bideo honek.
2025/01/23 - 14:59
Ongi ezagutzen al dute elkar Urrutiak eta Basquek?
Thibault Basque eta Thomas Urrutia Eusko Label Winter Series txapelketako puntistek erronka berezi bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2024/12/31 - 01:03
Urrutia eta Basque: ''Pozik gaude, baina txapelketa orain hasiko da''
Erkiaga-Ibarluzea bikotearen aurka lortutako garaipen ederrarekin, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek lehen faseko partida guztiak irabazita ekingo diote finalerdietako ligaxkari.
2024/12/03 - 01:39
Urrutia eta Basque: ''Lehenengo jokoan gaizki aritu gara, baina, gainerako bietan, ondo''
Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek hiru jokotan menderatu dituzte, 10-15, 15-11 eta 5-4, Johan Sorozabal eta Unai Lekerika, Eusko Label Winter Seriesen, eta, garaipen hori eskuratuta, finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
2024/12/03 - 01:38
Urrutiak eta Basquek defentsa itzela erakutsi dute partidako tantorik onenean; gakoa izan da hori!
Hirugarren jokoan, Johan eta Lekerika 2-1 gailentzen ari zirela, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek hainbat pilota oso zail jasotzea lortu dute; azkenean, Johanek ezin izan du pilota saskian sartu, eta garaileek eskuratu dute tantoa.
2024/11/05 - 01:05
Urrutia eta Basque: ''Partida bikaina izan da, erritmo oso bizikoa''
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen Jean Olharan eta Jon Zabala bikotearen aurka garaipena eskuratuta, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek nabarmendu dute lau pilotariek egindako lana; halaber, azpimarratu dute garaipena oso garrantzitsua dela.
2024/11/05 - 01:02
Hau izan da bigarren jardunaldian garaile izan den Urrutia-Basque bikotearen tantorik onena
Thomas Urrutia eta Thibault Basque bi jokotan gailendu dira, 15-13 eta 15-12, Jean Olharan eta Jon Zabala aurkari. Neurketako azken txanpan, bigarren jokoan, 9-9 zebiltzala, Urrutiak tanto ederra egin du, 10-9koan.
2024/11/05 - 01:00
Urrutiak eta Basquek Olharan eta Zabala menderatu dituzte, eta gakoa izan ahal den garaipena eskuratu dute
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesko bigarren jardunaldian, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek Jean Olharan eta Jon Zabala hartu dituzte mendean, 15-13 eta 15-12; horrenbestez garaileek aurrerapauso handia eman dute, B multzoan, finalerdietako ligaxkan sartzeko lehian.
2022/11/15 - 16:03
Olharan eta Basque, aise Urrutiaren eta Aimarren aurka
Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldian Jean Olharan eta Thibault Basquek lau puntu bereganatu zituzten; izan ere, Thomas Urrutia eta Aimar Aldazabalek osatutako bikoteak ez zien zailtasunik jarri laranjez aritu zirenei.
2022/11/14 - 09:28
Olharan-Basque eta Urrutia-Aimar, Jai Alai Winters Series txapelketako 3. jardunaldian
Jean Olharan eta Thibault Basque Thomas Urrutiaren eta Aimar Aldazabalen aurka neurtuko dira gaur gauean, Jai Alai Winters Series elitezko zesta-puntaren txapelketan. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus atariak, 22:30etik aurrera.
2022/10/18 - 17:14
Urrutia eta Aldazabal Jai Alai Winter Seriesen izango dira
Thomas Urrutiak eta Aimar Aldazabalek Antxoni eta Salegiri irabazi zieten Berriatuko frontoian, eta ProAm torneoko txapela eraman zuten 15-8, 8-15 eta 2-5. Garaipen horri esker Iparraldekoak eta berrituarrak Gernikako Jai Alai Winter Seriesen jokatuko dute.