Tenisa
2023/01/23 - 17:50
Djokovic, Rublev eta Sabalenka, Australiako Irekiko final-laurdenetara
Novak Djokovicek final-zortzirenetako kanporaketa gainditu du, Miñaurri irabazita. Bestalde, Rublevek bost setak behar izan ditu Holger Rune danimarkarra mendean hartzeko, eta, azkenik, emakumezkoetan, Sabalenkak bi setetan irabazi dio Bencic suitzarrari.
2023/01/22 - 17:49
Rybakinak Swiatek kanporatu du Australiako Irekian
Emakumezkoen munduko sailkapenean lehen postuan dagoen Iga Swiatekek agur esan dio Australiako Grand Slamari, final-zortzirenetan Rybakinaren aurka galdu ostean. Gauff ere kanporatuta geratu da, eta Pegula final-laurdenetan da. Gizonezkoetan, Tistsipas final-laurdenetara sailkatu da.
2023/01/21 - 18:43
Djokovicek Grigor Dimitrov gainditu du eta final-zortzirenetan sartu da
Novak Djokovic final-zortzirenetara aurreratu da Australiako Irekian, Dimitrov mendean hartuta. Roberto Bautistak ere Andy Murray garaitu du. Emakumezkoen txapelketan, Caroline Garciak eta Aryna Sabalenkak aurkariak gainditu dituzte aurrera egiteko.
2023/01/20 - 18:25
Medvedev eta Sakkari, Australiako Irekitik at
Gizonezkoen mailan Sebastian Kordak Daniil Medvedev kanporatu du Australiako Irekitik. Besteak beste, Tstsipasek eta Auger-Aliassimek aurrera egin dute. Emakumezkoen mailan Sakkarik agur esan du Zhuren aurka galduta. Swiatekek, Pegulak eta Gauffek aurrera egin dute.
2023/01/18 - 17:08
Nadalek agur esan dio Australiako Irekiari
Rafa Nadal tenislari espainiarra Australiako Irekitik at geratu da asteazken honetan, Mackenzie McDonald estatubatuarraren aurka hiru setetan galdu ostean (6-4, 6-4, 7-5).
2023/01/18 - 15:20
Nadal lesionatu eta Australiako Irekitik kanpo geratu da, McDonalden aurka galduta
Txapelketako iazko irabazleak hiru setetan galdu du neurketa (6-4, 6-4, 7-5), bigarren jokoaren amaieratik min hartuta jokatu ondoren.
2023/01/17 - 21:06
Djokovicek Carballes garaitu du zaleen babesarekin
Novak Djokovic serbiarrak 6-3, 6-4 eta 6-0 gainditu du Roberto Carballes, bi orduren ostean. Rod Laver Arenan bildutako zaleek babes osoa eskaini diote Djokovici, Australiako Irekiko lehen txandako partida osoan.
2023/01/17 - 14:46
Garbiñe Muguruzak estreinako kanporaketan esan dio agur Australiako Irekiari
La finalista del torneo en 2020 cae en tres sets ante la belga Elise Mertens (3-6, 7-6(3), 6-1).
2023/01/16 - 19:50
Nadalek ondo landutako garaipen batekin hasi du 2023ko Australiako Irekia
Rafa Nadalek 6-5, 2-6, 6-4 eta 6-1 irabazi dio Jack Draper 21 urteko gazte ingelesari 2023ko Australiako Irekiko bere lehen neurketan, eta bigarren kanporaketara igaro da.
2022/11/21 - 13:53
Djokovicek Ruud garaitu, eta seigarren Maisuen Kopa eskuratu du
Bi setetan (7-5 eta 6-3) garaitu zuen tenislari novegiarra, eta tenisaren historiako sari ekonomiko handiena eskuratu zuen: ia bost milioi euro.
2022/11/15 - 22:58
Novak Djokovicek Australiako Irekian parte hartu ahal izango du
Serbiarrak Australian sartzeko debekua jaso zuen 3 urterako, baina badirudi zigor hori bertan behera geratuko dela herrialde ozeanikoak txertoa jartzeko derrigortasuna kendu ostean.
2022/11/08 - 13:14
Caroline Garcia frantziarra, garaile WTAko finaletan
Caroline Garcia frantziarra da WTA Finaletako txapeldun berria, astelehen honetan Aryna Sabalenka bielorrusiarra 7-6 eta 6-4 mendean hartuta Fort Worthen (Texas, AEB).
2022/11/06 - 12:59
Bueltan da Ane Mintegi tenislaria
Irailaren bukaeran emakumezkoen teniseko lehen irekia jokatu zen Donostian. Bartzelonara egin aurretik bertan hezitako Ane Mintegi (Idiazabal, 2003) lehiatu zen. Junior mailako Wimbledon-eko iazko txapelduna lesio luze batetik osatu berritan iritsi zen Donostiara.
2022/10/02 - 17:10
Julia Grabherrek irabazi du Donostiako Irekia
Austriarrak Aliona Bolsova espainiarrari irabazi dio finala bi setetan (6-3 eta 7-6). Grabherrek aste bikaina sinatu du Donostian; txapelketa osoan zehar ez du set bakar bat ere galdu.
2022/09/26 - 14:12
Tiafoek Tsitsipas garaitu du, eta lehen Laver Cup txapelketa eman dio nazioarteko taldeari
Frances Tiafoe estatubatuarrak Stefanos Tsitsipas greziarrari irabazi (1-6, 7-6 (11) eta 10-6), eta bere lehen Laver Cup txapelketa eman zion nazioarteko taldeari. John McEnroeren taldeak, aurreko lau edizioetan galdu ondoren, emaitza irauli eta txapelketa eskuratu zuen Europako taldearen aurrean.
2022/09/24 - 13:45
Roger Federerrek agur esan dio tenisari, 41 urterekin
Tenislari suitzarrak bere kirol-ibilbideko azken partida jokatu zuen Laver Cupean, Nadalekin bikotea osatuta. Galdu egin zuten Tiaforen eta Socken aurka. Hunkituta esan zuen agur Federerrek.
2022/09/24 - 13:09
Federerren kirol-ibilbideko azken partida Nadalekin bikotea osatuta
Roger Federerrek tenisa utzi du, 41 urterekin. Bere azken partida Londresen jokatu du, Laver Cup txapelketan, Rafael Nadalekin bikotea osatuta. Galdu egin dute Tiafoeren eta Socken aurka. Federer hunkituta agurtu da.
2022/09/15 - 18:04
Roger Federerrek erretiroa hartuko du Laver Koparen ostean
Grand Slameko 20 titulu irabazi dituen tenislari suitzarrak erretiroa hartuko du Londresen irailaren 23tik 25era jokatuko den torneoa jokatu ondoren, 41 urterekin.
2022/09/12 - 11:58
Carlos Alcaraz, AEBko Irekiko txapeldun eta munduko tenislari onenen zerrendaren buru
Espainiar tenislari gazteak Casper Ruud norvegiarra gainditu zuen 6-4, 2-6, 7-6 (1) eta 6-3ko emaitzarekin.
2022/09/11 - 12:11
Swiatekek denboraldiko bere bigarren Grand Slama bereganatu du US Opena irabazita
Iga Swiatek poloniarrak Estatu Batuetako Irekiko finala irabazi dio Ons Jabeurri 6-2 eta 7-5eko emaitzarekin.