Tenisa
2020/10/07 - 14:07
Nadal, berriro ere Roland Garroseko finalerdietan
Mallorcako tenislariak Diego Schwartzman argentinarraren kontra jokatuko du.
2020/10/07 - 13:49
Rafa Nadalek eskura du Roland Garroseko beste final bat
Mallorcako tenislariak Jannik Sinner gainditu zuen 7-6 (4), 6-4 eta 6-1 final-laurdenetan eta berriro ere finalerdiak jokatuko ditu Parisen.
2020/10/07 - 00:48
Swiatekek geldiezin jarraitzen du eta finalerdietara sailkatu da
Iga Swiatek 19 urteko tenislariak Martina Trevisani (6-3 eta 6-1) irabazi dio final-laurdenetako partida. Finalerdietan Nadia Podoroska izango du aurkari.
2020/10/06 - 23:38
Schwartzmanek Roland Garroseko finalerdiak jokatuko ditu Thiem mendean hartu ostean
Diego Schwartzmanek lehen aldiz jokatuko ditu Grand Slam bateko finalerdiak. Dominic Thiemi irabazi dio 7-6 (1), 5-7, 6-7 (6), 7-6 (5) eta 6-2ko emaitzarekin, final-laurdenetan.
2020/10/06 - 23:06
Podoroskak finalerdietarako txartela lortu du Svitolinari irabazita
Nadia Podoroskak 6-2 eta 6-4ko emaitzarekin irabazi dio Elina Svitolinari eta finalerdiak jokatuko ditu. Collinsek Jabeur hartu du mendean (6-4, 4-6, 6-4) eta final-laurdenetara sailkatu da.
2020/10/05 - 00:46
Nadal final-laurdenetara sailkatu da; Halep eta Zverev, ez
Rafa Nadal Roland Garroseko final-laurdenetan izango da, Sebastian Korda gainditu ondoren. Bestalde, Alexander Zverevek eta Simona Halepek ez dituzte euren kanporaketak gainditu.
2020/10/04 - 14:47
Garbiñe Muguruza hirugarren txandan kanporatu dute
Garbiñe Muguruzak Danielle Collins estatubatuarraren aurka galdu du (7-5, 2-6 eta 6-4) eta 2020ko Roland Garros txapelketatik at geratu da.
2020/10/04 - 01:17
Djokovic eta Tsitsipasek aurrera egin dute Roland Garrosen
Novak Djokovic serbiarra eta Stefanos Tsitsipas greziarra arazorik gabe sailkatu dira Roland Garroseko final-zortzirenetara. Matteo Berrettini italiarra, berriz, ezustean kanporatu dute.
2020/10/02 - 22:14
Nadal eta Thiem final-zortzirenetan dira; Wawrinka, kanporatuta
Rafael Nadalek garaipena lortu du Travagliaren aurka (6-1, 6-4, 6-0) eta Dominic Thiemek Ruuden kontra (6-4, 6-3, 6-1). Stan Wawrinka kanporatu du Hugo Gastonek (2-6, 6-3, 6-3, 4-6, 6-0).
2020/10/02 - 01:34
Muguruzak Pliskovari irabazi dio eta aurrera jarraitzen du
Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Kristyna Pliskovaren kontra (3-6 eta 2-6) Roland Garroseko bigarren txandan.
2020/09/30 - 20:44
Nadal eta Thiem, aurrera; Azarenka, kanporatuta
Gizonezkoetan, Thiemek garaipena lortu du Socken aurka (6-1, 6-3, 7-6) eta Nadalek McDonaldi irabazi dio (6-1, 6-0, 6-3). Emakumezkoetan, Schmieldovak Azarenka kanporatu du (6-2 eta 6-2).
2020/09/29 - 20:58
Ymerren puntu ikusgarria Djokovicen aurka
Mikael Ymerrek porrota jaso du Novak Djokovicen eskutik (6-0, 6-2 eta 6-3) Roland Garrosen. Puntu ikusgarri hau egitea lortu du, eta serbiarrak txalo egin dio.
2020/09/07 - 15:10
Djokovic, txapelketatik at epaile bati pilotarekin emateagatik
Novak Djokovic AEBko Irekiatik kanpo utzi dute Pablo Carreñoren kontrako partidan nahi gabe epaile bati pilotarekin gogor emateagatik.
2020/09/03 - 22:19
Muguruzak agur esan dio US Open txapelketari
Garbiñe Muguruzak 7-5 eta 6-3ko emaitzarekin galdu du Tsvetana Pironkovaren aurka jokatu duen bigarren txandako partida eta Grand Slam estatubatuarretik at geratu da.
2020/09/01 - 23:59
Garbiñe Muguruza, aurrera US Open txapelketan
Muguruzak garaipena lortu du Nao Hibinoren aurka 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin Grand Slam estatubatuarreko lehen txandan.
2020/08/30 - 13:06
Djokovicek irabazi du Cincinnatiko txapelketa
Serbiarrak Milos Raonic kanadiarra mendean hartu du final handian, hiru setetan: 1-6, 6-3 y 6-4.
2020/06/23 - 16:50
Djokovicek positibo eman du koronabirusean
Novak Djokovic serbiarrak berak iragarri du bera eta bere emazteak positibo eman dutela.
2020/06/10 - 12:02
Federer, agur denboraldiari
Eskumako belaunean ebakuntza egin behar izan diote eta hurrengo urtean sasoiko egotea espero du.
2020/06/07 - 22:35
Djokovicek zail ikusten du AEBeko Irekia jokatzea, neurriak oso muturrekoak direlako
Novak Djokovic tenislariak esan duenez, oso zaila da Estatu Batuetako Irekia aurrera ateratzea, neurriak oso mutirrekoak baitira. Adibidez, tenislariek ezingo lukete Manhattanen sartu.
2020/06/01 - 21:47
Roland Garros irailean jokatuko da eta zaleak harmailetan daudela, ahal bada
"Roland Garros jokatu egingo dela baieztatzen dizut", adierazi zuen Bernard Giudicelli Frantziako Tenis Federazioko presidenteak, 'Twitch' saioan.