Tenisa
2021/02/21 - 14:01
Djokovicek a Medvedevi: ''Zuk ere irabaziko duzu, baina itxaron urte batzuk''
Novak Djokovic txapeldunak Danill Medvedevi finalaren ostean esandakoa: "Grand Slam hau irabaziko duzu, denbora kontua da... urte batzuk itxarotea axola ez bazaizu".
2021/02/21 - 13:02
Djokovic jaun eta jabe, Medvedeven aurkako finalean
Errusiarrak lehen setean bakarrik eutsi dio serbiarraren erritmoari, baina seta eta sakea batera galdu ditu. Ondorengo bietan, Djokovicek ez du apena arazorik izan aurkaria mendean hartzeko.
2021/02/20 - 13:03
Osakak bigarrenez irabazi du Melbournen
Japoniarra Jennifer Brady estatubatuarrari gailendu zaio finalean 6-4 eta 6-2.
2021/02/20 - 12:32
Osaka aise gailendu zaio Brady estatubatuarrari Australiako finalean
Japoniarrak irabazten duen laugarren txapelketa handia da. 6-4 eta 6-2 nagusitu da.
2021/02/19 - 14:43
Medvedevek finala jokatuko du Djokovicen aurka, Tsitsipasi gailendu ostean
Daniil Medvedev errusiarrak 6-2, 6-3 eta 7-5 irabazi dio Stefanos Tsitsipas greziarrari Australiako Irekiko bigarren finalerdian.
2021/02/18 - 17:48
Djokovicek finalerako txartela lortu du Karatsevi aise irabazita
Novak Djokovicek garaipena lortu du Aslan Karatseven aurka (6-3, 6-4 eta 6-2) Australiako Irekiko finalerdietan, eta finala jokatuko du.
2021/02/18 - 13:07
Jennifer Bradyk finala jokatuko du, Osakaren aurka
Estatubatuarra Karolina Muchova txekiarrari gailendu zaio bigarren finalerdian, 6-4, 3-6 eta 6-4.
2021/02/18 - 10:44
Osakak Serena Williams kanporatu eta finala jokatuko du
Japoniarra 6-3 eta 6-4 gailendu zaio estatubatuarrari ordu eta laurden iraun duen finalerdian.
2021/02/17 - 18:57
Tsitsipasek ezustekoa eman du Nadalen aurka eta Medvedev du aurkari finalerdietan
Stefanos Tsitsipasek garaipena lortu du Rafael Nadalen aurka (3-6, 2-6, 7-6(4), 6-4 eta 7-5) final-laurdenetan, eta Daniil Medvedevek mendean hartu du Andrey Rublev (7-5, 6-3 eta 6-2).
2021/02/17 - 18:15
Muchova eta Brady finalerdietan izango dira
Karolina Muchovak garaipena lortu du Ashleigh Bartyren aurka (1-6, 6-3 eta 6-2) Australiako Irekiko final-laurdenetan. Jennifer Bradyk, aldiz, mendean hartu du Jessica Pegula (4-6, 6-1 eta 6-1).
2021/02/16 - 22:07
Djokovicek erraketa hautsi du kolpeka, Zvereven aurka puntu bat galdu ostean
Novak Djokovicek Australiako Irekiko finalerdietarako txartela eskuratu du, Alexander Zverevi irabazita. Hala ere, horrela erantzun du puntu bat galdu ostean.
2021/02/16 - 18:50
Djokovicek eta Karatsevek finalerdietan neurtuko dituzte indarrak
Novak Djokovicek garaipena lortu du Alexander Zvereven aurka 6-7(6), 6-2, 6-4 eta 7- 6(6)ko emaitzarekin. Aslan Karatsev mendean hartu du Grigor Dmitrov (2-6, 6-4, 6-1 eta 6-2).
2021/02/16 - 14:00
Serena Williams vs Naomi Osaka, finalerdietan
Serena Williams (10) estatubatuarrak aise irabazi du Simona Halep (2) errumaniarraren kontra (6-3 eta 6-3) Australiako Irekiko finalerdietan.
2021/02/14 - 16:05
Muguruza eta Thiem, kanporatuta final-zortzirenetan; Serena eta Djokovic, aurrera
Garbiñe Muguruzak eta Dominic Thiemek galdu egin dute final-zortzirenetan, Naomi Osakaren eta Dimitroven aurka, hurrenez hurren. Serena Williamsek eta Djokovicek Sabalenka eta Raonici irabazi diete.
2021/02/13 - 18:55
Medvedevek eztabaida izan du bere entrenatzailearekin eta hark neurketa utzi du
Daniil Medvedevek bere entrenatzailearekin eztabaidatu du partidan zehar. Horren aurrean, tenislari errusiarraren prestatzaileak neurketatik alde egitea erabaki du.
2021/02/12 - 17:40
Djokovicek sufrituta egin du aurrera; Muguruza eta Halep, arazorik gabe
Novak Djokovicek bost set behar izan ditu Fritz mendean hartzeko, eta aurrera egin du Australiako Irekian. Garbiñe Muguruzak aise irabazi dio Zarina Diyasi. Halep, garaile Kudermetovaren aurka.
2021/02/08 - 13:48
Ezustekorik gabe Australiako Irekiaren hasieran
Hasi da Australiako Irekia eta lehen jardunaldian faboritoek aurrera egin dute euren partidak irabaziz.
2021/02/03 - 22:33
Australiako Irekia, kolokan positibo batengatik
Grand Hyatt Hoteleko langile batek positiboa eman du koronabirusagatik, eta bertan hotel horretan zeuden tenislari guztiek testak egin beharko dituzte. ATP Kopako partidak bertan behera geratu dira.
2021/02/02 - 15:03
Djokovicek Shapovalov gainditu du ATP Kopan
Novak Djokovicek ATP Kopako defentsa garaipen batekin hasi du Shapovaloven kontra (7-5 eta 7-5). Kaia Kanepik, bestalde, ezustekoa eman du Sabalenkaren aurka (6-1, 2-6 eta 6-1).
2021/01/20 - 15:07
Positiboak eta haserreak Australiako Irekiaren
Tenislarien egoera ez da erraza Australian. Hainbat jokalari konfinatuak daude euren geletan, ezin dute entrenatu eta aurki hasi behar da txapelketa.