Tadej Pogacar
2023/07/03 - 21:37
Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Akize-Nogaro (181,8 kilometro)
Etapa laua da, mendate puntuagarri bakarra du, 4. mailakoa. Horrenbestez, trantsiziozko eguna izan liteke, kontuan izanik tropelak biharamunean igo beharko dituela 2023ko Tourreko lehen mendate handiak.
2023/07/03 - 20:27
2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako azken kilometroak, Philipsenen garaipenarekin
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko lehen esprint handia, Amorebieta-Etxanon hasi eta Baionan amaitu den etapan.
2023/07/02 - 19:53
2023ko Frantziako Tourreko 2. etaparen azken kilometroak, Lafayren garaipenarekin
Frantziarra azkarrena izan da Donostiako helmugan,Wout van Aerten eta Tadej Pogacarren aurretik.
2023/07/02 - 19:41
Pogacarren eta Vingegaarden erasoak Frantziako Tourreko 2. etapako Jaizkibelgo igoerako azken metroetan
Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek erasoa jo dute Jaizkibelgo igoerako azken metroetan. Pogacarrek amaitu du igoera lehen postuan eta Vingegaardek bigarrenean. Besteak atzean utzi dituzte.
2023/07/02 - 19:30
Victor Lafayk irabazi du Donostian, Van Aerten eta Pogacarren aurretik
Adam Yatesek sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio, Gasteizen hasi den 208,9 kilometroko jardunaldian. Pello Bilbaok bosgarren egin du.
2023/07/01 - 22:15
Adam Yatesek irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa, Bilbon, azken metroetan Simon anaia mendean hartuta
UAE Emirates taldeko txirrindulari britainiarrak bereganatu du etapa garaipena Bilbon, eta liderraren maillot horia jantzi du. Adam Yates ihes eginda iritsi da azken metroetara bere anaia Simonekin batera, eta nagusi izan da azken metroetan.
2023/07/01 - 22:13
Adam Yates da Frantziako Tourreko liderra, Bilboko etapa irabazita
Simon anaiari gailendu zaio helmugan, Bilbo hasi eta Bilbon amaitu den 2023 Frantziako Tourreko lehenengo etapan. Tadej Pogacarrek hirugarren egin du. Lehen euskal txirrindularia Mikel Landa izan da, 12. postuan.
2023/07/01 - 19:46
2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako azken kilometroak, Adam Yatesen garaipenarekin
Adam Yatesek lortu du garaipena Bilbon hasi eta amaitu den Frantziako Tourreko lehenengo etapan. Adam Simon anaiari gailendu zaio azken metroetan. Tadej Pogacar hirugarren izan da.
2023/07/01 - 19:28
Pikera igoera ikusgarri eta jendetsua, 2023ko Frantziako Tourreko 1. etapan
Helmugarako 10 kilomeroern faltan, Pogacarrek eta Vingegaardek indartsu daudela erakutsi dute Pikera igoeran, milaka eusal zalez inguratuta.
2023/07/01 - 14:59
Horrela atera da Bilbotik 2023ko Frantziako Tourra
Lasterketaren 110. ekitaldia San Mamesetik atera da, ohorezko aurreskuaren ostean. Lehenenko pedal kolpeak zalez gainezka izan diren Bilboko kaleetan eman dituzte.
2023/06/30 - 22:30
Pogacarrek badauka jada Athleticen kamiseta berria
Tourraren aurkezpenean, Pogacarrek "aupa Bilbao, aupa Athletic eta gora Euskadi" oihukatu zuen. Hala, talde zuri-gorriak kamiseta bana oparitu die UAEko txirrindulari eta Matxin zuzendari getxoztarrari.
2023/06/30 - 21:21
Vingegaard eta Pogacar, faboritoak Tourra irabazteko; 31 urteren buruan, lasterketa Euskal Herrian hasiko da
Lehen hiru etapak, Bilbo-Bilbo, Gasteiz-Donostia eta Zornotza-Baiona, Euskal Herrian jokatuko dituzte. 70 mendate puntuagarri izango dira 2023ko Frantziako Tourrean, kopururik handiena 1995etik, eta Cavendishek Tourrean lortutako etapa garaipenen errekorra hausteko aukera du.
2023/06/30 - 15:28
2023ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda ofiziala eta dortsalak
Uztailaren 1ean hasi eta 23an amaituko den lasterketak 22 talde eta 176 txirrindulari izango ditu Bilboko irteeran.
2023/06/29 - 22:44
Pogacar eta Vingegaard, bi faborito, bi txapeldun
Jonas Vingegaard eta Tadej Pogacar dira Euskal Herrian hasiko den 2023ko Frantziako Tourra irabazteko bi faborito nagusiak. Esloveniarrak eskumuturra hautsi zuen orain dela gutxi, baina lehiarako prest da jada.
2023/06/29 - 22:18
Pogacar: ''Aupa Bilbo, aupa Athletic, gora Euskadi''
UAE Team taldeko Emirates taldeko Tadej Pogacar esloveniarra, 2023ko Frantziako Tourra irabazteko faboritoetako bat, lasterketa hasteko prest dago, eta badaki nola animatu euskal zaleak.
2023/06/29 - 00:57
Pogacar: ''Ez naiz Tourra irabazteko faboritoa, lesiotik nator eta oso lasterketa gutxitan parte hartu dut''
Tadej Pogacar UAEko txirrindularia tropeleko izar nagusietako bat da. Esloveniarra uztailaren 1ean Euskal Herritik abiatuko den Frantziako Tourrean egongo da EITB Mediarekin hitz egin du, eta ez du bere burua faboritotzat jotzen. (adierazpenak gaztelaniara itzulita)
2023/06/28 - 20:33
2023ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Uztailaren 1ean hasi eta 23an amaituko den lasterketak 22 talde eta 176 txirrindulari izango ditu Bilboko irteeran.
2023/06/09 - 20:56
Pogacar sendatze-prozesuko azken txanpan da, eta Frantziako Tourrean parte hartzeko aukera handiak ditu
Liejan erorikoa izan ondoren, ebakuntza egin zioten ezker eskafoidea. Esloveniarraren errekuperazioa ondo bidean doa eta litekeena da uztailaren 1ean Bilboko irteeran egotea.
2023/06/07 - 19:39
Frantziako Tourrak aspaldiko hasierarik gogorrena izango du aurten, Euskal Herrian
EITBko txirrindularitza adituekin hitz egin dugu, hasiera hori aztertzeko, eta, halaber, euskal txirrindularien aukerak izan ditugu hizpide.
2023/06/07 - 17:04
Aspaldiko hasierarik gogorrena izango du Frantziako Tourrak
2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da uztailaren 1ean. Bilboko EITBren egoitzan egin den ekitaldian hainbat txirrindulari ohi egon dira, eta euskal etapei buruz hitz egin dute.