Tadej Pogacar
2023/07/09 - 00:35
Frantziako Tourraren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Leonard de Noblat-Puy de Dome (182,4 km)
Gorabeheraz beteriko ibilbidea da, eskalatzaileentzat prestatua, helmugan erasoa egin aurretik hautagaien zangoen nekea bermatuko duena. Guztira, metatutako 3.600 metroko desnibela gainditu beharko dute.
2023/07/08 - 22:53
Pedersen, nagusi Limogeseko esprintean
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era erorikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.
2023/07/08 - 19:14
Tourreko 8. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourrak atzean utzi du zortzigarren etapa. Irabazlea esprintean erabaki da eta bideo honetan eguneko azken kilometroa ikus dezakezu.
2023/07/07 - 21:59
Philipsen, hirutik hiru
Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) txirrindulari belgikarra nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapako esprint finalean, Mark Cavendish (Astana) etapa gehien dituen txirrindularia bilakatzea eragotziz.
2023/07/07 - 20:35
Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Libourne-Limoges (200,7 km)
Esprinterrak berriro protagonista izan daitezkeen etapa bat izango da, eta helmugan haien artean indartsuenak izango dira nabarmentzea lortuko dutenak, azken zatia laburra baita, baina gogorra.
2023/07/07 - 19:39
Frantziako Tourreko 7. etapako azken kilometroa eta esprinta
Frantziako Tourrak atzean uzti du jada 7. etapa. Garaipena esprintean erabaki da eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa.
2023/07/07 - 19:18
Philipsenek bere 3. etapa garaipena bereganatu du Tourrean, 7. etapako esprintean Cavendish mendean hartuta
Jasper Philipsen nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapan. Ondorioz, belgikarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du lasterketa honen 2023ko edizioan. Hirutik hiru esprintetan nagusitu da. Cavendish izan da bigarren eta Girmay hirugarren.
2023/07/06 - 22:27
Pogacarrek erasoa eman du eta Vingegaard lider jarri da
Tadej Pogacar esloveniarrak irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko zazpigarren etapa, helmugarako bi kilometro falta zirenean erasoa jo eta Jonas Vingegaard aurkaria atzean utzita. Hau, era berean, sailkapenaren gorenean kokatu da.
2023/07/06 - 20:49
Frantziako Tourraren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Mont de Marsan-Bordele (169,9 km)
Mendate bakar bat jarriko da bidean helmugatik 30 bat kilometrora, Cote de Beguey (4. maila, % 4,4an), eta horrek ez lieke ahalegin handirik suposatu beharko txirrindulariei.
2023/07/06 - 19:58
Vingegaarden eta Pogacarren erasoak Frantziako Tourreko 6. etapan
Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) izan da erasoa jo duen lehena 4,6 kilometroren faltan, baina es du lortu esloveniarra atzean uztea. 2,6 kilometroren faltan, Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) izan da erasoa jo duena, eta horrek bai lortu du ihes egitea etapa bereganatzeko.
2023/07/06 - 19:31
Pogacarrek etapa irabazi du eta Vingegaard lider berriarekiko denbora murriztu du
Esloveniarrak 28 segundoko aldea lortu du aurkari zuzenarekiko, sailkapen nagusian hurbilduz.
2023/07/06 - 12:36
Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Tarbe-Cauterets Cambasque (144,9 km)
Txirrindulariek Pirinioetako mendialdetik jarraituko dute, baina kilometrajeari dagokionez motzagoa izango da. Hala ere, zailtasun handiko mendateak ez dira faltako.
2023/07/05 - 22:42
Hindleyk jantzi du maillot horia bosgarren etapa irabazita, eta Vingegaardek ziztada eman dio Pogacarri
Frantziako Tourrak atzean utzi du jada bosgarren etapa. Jai Hindley izan da irabazlea eta bera da lider berria. Faboritoen arteko lehian Jonas Vingegaardek minutu bat eta 4 segundo sartu dio Tadej Pogacarri.
2023/07/05 - 20:01
2023ko Frantziako Tourreko bosgarren etapako azken 2 kilometroak
2023ko Frantziako Tourreko bosgarren etapa menditsua izan da, eta aldaketak ekarri ditu sailkapen nagusian. Bideo honetan irabazlearen ailegaera eta faboritoen arteko tarteak zein izan diren ikus daitezke.
2023/07/05 - 19:33
Vingegaardek Marie Blanqueko igoeran erasoa jo eta Pogacar atzean utzi duen momentua
Frantziako Tourreko 5. etapako azken mendatean, Marie Blanquen, Jonas Vingegaardek Tadej Pogacar atzean uztea lortu du. Denbora sartu dio danimarkarrak esloveniarrari bosgarren etapan.
2023/07/05 - 01:12
Philipsen bigarrenez gailendu da esprintean, eroriko ugari izan dituen etapa bukaeran
Caleb Ewan bigarren izan da, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Adam Yatesek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, Bilbon hasi eta amaitu zen lehenengo etapatik.
2023/07/05 - 00:18
Philipsenen bigarren garaipena, Pirinioen bezperan
Belgikarrak bigarren garaipena jarraian lortu du 2023ko Frantziako Tourrean. Adam Yatesek lider jarraitzen du.
2023/07/04 - 21:13
Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Laruns (162,7 km)
Goizegi izango da etapako irabazlea Tourreko lider iraunkor izendatzeko, baina baten bat atzean geratzen bada, agur esan diezaioke bere aukerei.
2023/07/03 - 23:13
Jasper Philipsen garaile Baionan, aurtengo Tourreko lehen esprint handian
Bigarren Phil Bauhaus izan da, eta hirugarren Caleb Ewan. Adam Yatesek sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du, hirugarren egunez jarraian.
2023/07/03 - 23:05
Philipsenek irabazi du, Frantziako Tourrak Euskal Herrian jokatutako azken etapa
Belgikarra aurtengo ekitaldiko lehen esprint handian gailendu da. Adam Yatesek lider jarraitzen du.