Surfa
2022/03/13 - 13:00
Galeako olatu handien txapelketan izan gara
Natxo Gonzalez irabazlearekin izateaz gain, horrelako txapelketa bat itsasotik bertatik nola bizi den ere ikusi dugu.
2022/02/22 - 22:48
Natxo Gonzalez, bigarrenez irabazle Galeako olatu handien txapelketan
Punta Galea Challenge txapelketa irabazi du Natxo Gonzalez bizkaitarrak. Aritz Aranburu bigarren izan da, eta Nic Lamb hirugarren.
2022/02/22 - 20:28
Natxo Gonzalez, txapeldun Punta Galean
Bizkaitarrak olatu handien gainean Europan egiten den txapelketa zaharrena irabazi du, Getxon, otsailaren 22an.
2022/02/21 - 18:05
Punta Galeako Challengea gaur jokatuko da, sei metroko olatuekin
Txapelketa astearte honetan hasiko da goizeko 9:00etan, eguraldiaren iragarpen “ezin hobearekin”.
2022/02/19 - 20:00
Aritz Aranburuk Portugalgo 'Capítulo Perfeito' txapelketa irabazi du
Basque Teameko surflaria bigarren aldiz nagusitu da tuboak ardatz dituen ekitaldian.
2022/02/06 - 16:01
Kelly Slater, garaile 49 urterekin
Kelly Slaterrek mitoa handitu eta Hawaiiko Pipeline txapelketa irabazi du. Hamaika aldiz munduko txapeldun izan denak ezin hobeto ekin dio denboraldiari.
2022/02/05 - 20:11
Haizeak bertan behera utzi du Punta Galea Challengeko olatu handien hasiera
Mendebaleko haizea iragarrita dago eta olatuen maila eta altuera ezin da bermatu.
2022/01/16 - 13:00
Adur Amatriain, enbor bereko ezpala
Adur Amatriain surflari zarauztarra ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Euskal Herrian olatu handietan aitzindarietakoa izan zen bere aita, eta horri buruz eta euren ibilbideaz aritu gara.
2022/01/13 - 17:48
Natxo Gonzalez garaile Santanderren, 10ekoa lortuta
Natxo Gonzalezek 10ekoa jaso zuen bideo honetan ikus dezakezuen olatuarekin, Kantabrian, 'La Vaca Gigante' izeneko olatu erraldoien txapelketan. Axi Muniain izan zen bigarren, eta Xabier Lopez hirugarren.
2022/01/11 - 12:54
Adur Amatriain, enbor bereko ezpalak
Igande honetako Helmuga saioan Adur Amatriain surflaria izango dugu protagonista. Bere aita Ibon olatu handien aitzindaria izan zen.
2022/01/11 - 12:17
Basque Teameko bikaintasun proiektuko surflariak Lezamako egoitzan sartu dira
Athletic Clubek eta Basque Teamek akordioa itxi dute Fundazioko bekadun batzuei ostatu emateko.
2021/12/13 - 22:00
Axi Muniainek bosgarren eta seigarren postuak eskuratu ditu Nazaren
Axi Muniain euskal surfista Nazaren lehiatu da; bosgarren postua erdietsi du binakakoan Francisco Porcellarekin batera, eta seigarren izan da banakakoan.
2021/12/08 - 18:32
''La Isla de los Tigres'', abentura ikaragarria Angolako kostaldean
Kepa Acero, Aritz Aranburu eta Natxo Gonzalez euskal surflariek sekulako abentura bizi izan zuten Angolako kostaldean. Hori da hain zuzen, "La Isla de los Tigres" BBK Mendi Filmen estreinatu duten pelikula honen istorioa.
2021/11/24 - 17:22
Axi Muniain eta Xabi Lopez gustura ibili dira Nazareko olatu erraldoietan
Xabi Lopez eta Axi Muniain Nazareko olatu erraldoiak surfeatzen ibili dira. Etxean daude jada, eta EITB Mediarekin hitz egin dute Portugalen izan duten esperientziaz.
2021/10/26 - 15:34
Punta Galeako olatu handien txapelketa aurkeztu dute Getxon
Itxarote-denbora azaroaren 1ean abiatuko da eta martxoaren 1ean amaituko.
2021/10/26 - 14:56
Getxoko Punta Galea Challengeko XV. olatu handien txapelketa aurkeztu dute
Tito Ortega surflaria izan da aurkezpenean eta bertan iragarri dute 5-7 metroko olatuen zain izango direla lehiaketa aurrera eraman ahal izateko.
2021/10/23 - 22:11
Connor O'Leary eta Brisa Hennessey, garaile Landetako uretan
Gizonezkoetan Connor O'Leary australiarrak eta Michel Bourez frantziarrak jokatu dute finala; O'Leary nagusitu da, 12,76ko puntuaketarekin. Emakumezkoetan Costa Ricako Brisa Hennessey nagusitu da, India Robinson australiarrak baino final hobea jokatu du.
2021/10/09 - 15:00
'Urteko olatu erraldoia' irabazteko hautagaiak
World Surf League-ko ordezkariek iragarri dute jada 'Big Wave 2021' irabazteko hautagaiak, hau da, urteko olatu erraldoia.
2021/10/04 - 14:45
Ohhara VS Ferreira, Ericean
Ohhara japoniarrak Olinpiar Jokoetako Ferreira txapelduna gainditu zuen World Surf Leagueko lehen torneoan Ericeiran (Portugal).
2021/09/19 - 23:00
Euskal selekzioa nagusi, Europako Kayak Surf Txapelketan
Euskal parte hartzaileek buruz buru jokatu diren 17 finaletatik 15 irabazi dituzte. Hodei Etxeberriak eta Ainhoa Tolosak jokatu dituzten bi finalak irabazi dituzte.