Surfa
2022/09/25 - 14:24
Pauline Adok zilarrezko domina lortu du Munduko Txapelketan
Pauline Ado euskal surfista bigarren izan da Munduko Txapelketan. Baionakoak zilarrezko domina zintzilikatu du eta pozik azaldu da egin duen lanarekin.
2022/09/24 - 13:18
Nadia Erostarbe Munduko Txapelketatik kanpo geratu da
Nadia Erostarbek ezin izan du finlerdietarako txartela lortu Munduko Surf Txapelketan. Final-laurdenetan ez zuen aurrera egin, eta bigarren aukeran ez du aurrera egitea lortu.
2022/09/23 - 15:35
Pauline Ado Munduko Txapelketako finalerdietara sailkatu da; Nadia Erostarbek aukerekin jarraitzen du
Pauline Adok Munduko Surf Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Bestalde, Nadia Erostarbek ezin izan ditu final-laurdenak gainditu, baina aurrera egiteko aukerekin segitzen du.
2022/09/22 - 16:46
Amatriain, Sanchez eta Vitoria Munduko Txapelketatik kanpo geratu dira
Garazi Sanchez bizkaitarra eta Ruben Vitoria eta Adur Amatriain gipuzkoarrak Huntington Beacheko (Kalifornia) Munduko Txapelketatik, bigarren aukerakoaren hirugarren eta laugarren kanporaketak gainditu ezin ostean.
2022/09/21 - 16:34
Nadia Erostarbe eta Pauline Ado, Munduko Txapelketako final-laurdenetara
Nadia Erostarbe zarauztarrak eta Pauline Ado hendaiarrak Huntington Beacheko Munduko Txapelketako final-laurdenetara igarotzea lortu dute. Garazi Sanchezek eta Adur Amatriainek ez dute hirugarren kanporaketa gainditu, baina lehiaketan jarraituko dute bigarren aukerakoaren bitartez.
2022/09/20 - 16:29
Erostarbe, Sanchez eta Ado Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketan izango dira
Nadia Erostarbe, Garazi Sanchez eta Pauline Ado euskal surflariek Huntington Beacheko Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketara sailkatzea lortu dute
2022/09/19 - 17:38
Ruben Vitoriak aurrera egin du Munduko Surf Txapelketan; Keoni Lasa, aldiz, kanporatuta
Ruben Vitoriak aurrera egin du Kalifornian jokatzen ari den Munduko Surf Txapelketan, eta bigarren aukerako hirugarren txandan izango da. Keoni Lasak, ordea, ezin izan du kanporaketa gainditu.
2022/09/17 - 23:33
Euskal ordezkariek indartsu hasi dute Surfeko Munduko Txapelketa
Huntington Beachen, Kalifornian, jokatuko da datozen egunetan Surfeko Mundiala. Adur Amatriainek lehen postua lortu du bere txandan 10,5 punturekin, bigarren fasera sailkatuz. Ruben Vitoriak bide bera jarraitu du, erraz nagusitu baita bere txandan. Keoni Lasak , berriz, hirugarren bukatu du.
2022/09/12 - 15:50
Aitor Francesena surflariak Munduko zirkuitua bereganatu du, AEBko Irekia irabazita
Ameriketako Estatu Batuetako Surf Egokituko Irekiaren bosgarren edizioa irailaren 8tik 11ra jokatu da, Oceanside Pierren (Kalifornia), eta Francesena itsuen kategorian gailendu da.
2022/08/27 - 16:05
Ariane Ochoa, Rip Curl Pro Angleteko txapeldunordea
Basque Teameko surflaria Yolanda Hopkinsek baino ez du gainditu WQS zirkuituari dagokion txapelketan
2022/08/23 - 00:28
Angelun Rip Curl Pro Surf txapelketa jokatuko da, gaueko jardunaldi batekin hasi dute ekitaldia
Aste hontan Angelun jokatuko da Rip Curl Pro Surf txapelketa eta ekitaldiari hasiera eman eta surfaren zaleen gozagarrirako, erakustaldi bat egin dute, gauez.
2022/06/21 - 20:21
Munduko Wing Foil Kopako azken probaren irudi ikusgarriak
Igandean Suitzako Saint Moritz lakuan amaitu zen Wing Foil Munduko Kopako azken proba. Kirol hau hydrofoila duen taula baten gainean irristatzean datza, zuzenean eskuetan eutsitako hegal puzgarri batek propultsatuta.
2022/05/08 - 14:00
Raimana Van Bastolaer, jendea bere olatuan hartzeko beti prest
Raimana Van Bastolaer surflari tahitiarra ezagutuko dugu. Biarritzen jokatu den surf txapelketa batera etorri da eta aitzakia probestu dugu surflari mitiko hau gertutik ezagutzeko.
2022/04/10 - 17:09
Erostarbe, Sanchez eta Ado Challengerretarako sailkatu dira
Larunbatean Caparica Surf Fest amaitu zen Portugalen, eta euskaldunek protagonismo handia hartu dute. Izan ere, surflari batzuk Australian egingo den Challenger txapelketarako txartela eskuratu dute.
2022/04/10 - 00:12
Apimarratzeko lana Ochoak, Adok eta Amatriainek egindakoa Caparica Surf txapelketan
Teresa Bonvalot eta Maxime Huscenot izan dira aurtengo irabazleak. Emakumezkoetan, Pauline Adok eta Ariane Ochoak final-laurdenak jokatu dituzte, baina hor amaitu da euren surfa. Gizonezkoetan, Adur Amatriain nabarmendu da; izan ere, zarauztarrari oso gutxi falta izan zaio finalerdietarako.
2022/04/07 - 18:32
Garitaonandia: ''Kolpe handia da lehen txandan kanporatuta geratzea, pena ematen dit''
Bitor Garitaonandiak, Basque Teameko surfistak, ezin izan du lehen txanda gainditu QS zirkuituko Caparica Surf Fest txapelketan. Adierazpen hauek egin ditu kanporatuta geratu ostean.
2022/04/06 - 22:07
Bitor Garitaonandia: “Helburu indartsua da, eta ilusio handia dut hori lortzeko”
Debako surflariaren ametsetako bat da bere ibilbide profesionalean lehen aldiz Challenger Seriesetara sartzea. Caparica Surf Fest jaialdiaren lehen egunetako olatuak gustukoak ez diren arren, gipuzkoarrak dioenez, bere lanaren zati bat egoera ezberdinetara egokitzen jakitea.
2022/04/06 - 19:22
Ariane Ochoa: “Bide onetik goaz eta helburuak lortuko ditugu”
Ariane Ochoa Basque Teameko surflaria Caparica Surf Fest txapelketari ekingo dio iaz jokatu zituen Challenger Seriesera igarotzeko asmoz. (Azalpenak gazteleraz)
2022/04/06 - 18:52
Ruben Vitoria: “Motibatuta nago goi mailako jendearekin lehiatzeko”
Ruben Vitoria, Basque Teameko bikaintasun proiektuko kidea, Caparicara itzuli da. Zarauztarrak garaipena lortu zuen iazko Portugalgo hitzorduan, eta askotan izan da bertan. (Azalpenak gazteleraz)
2022/03/26 - 15:13
Nadia Erostarbek bigarren egin du Netanya Pro txapelketan
Surflari zarauztarra finalera heldu da baina azken seriean Teresa Bonvalot portugaldarrak gainditu du.