Surfa
2015/08/05 - 15:49
Natxo Gonzalez, Puerto Escondidoko olatu bizietan saltoka
19 urteko surflari plentziarra Txileko txapelketa batetik Mexikora joan da, eta irudi ederrak utzi dizkigu.
2015/06/22 - 12:27
Surfa eta eskalada, kirol olinpikoak izateko hautagaiak
Zortzi kirol dira hautagai Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan egoteko.
2015/05/14 - 21:10
Laidako hondartzaren obrak gelditzea eskatu dute surflariek
Hasierako egitasmoa aldatu izana deitoratu du Mundaka Surf Taldeak; izan ere, lehen planak itsasadarretik gertu dagoen meandrotik hondarra ateratzea ez zuen aurreikusten.
2014/12/14 - 18:00
Taula apurtu zaio Aritz Aranbururi, eta ezin izan dio mailari eutsi
QS Zirkuitura itzuli beharko da Aritz Aranburu hurrengo artean. Taula apurtuta, ezin izan du saio on bat egin munduko lehenengo mailan geratzeko.
2014/12/13 - 15:04
Aritz Aranburuk hartu du Pipe Masterseko lehen eguneko olaturik onena
Aritz Aranburuk kale edo bale egin behar du Pipe Mastersean, eta bikain hasi du bere lana, eguneko olatu onena hartuta: 9.27 puntukoa, hain zuzen ere.
2014/10/20 - 18:56
Aritz Aranburuk 9. amaitu du Portugalen
Aritz Aranburuk 9. amaitu du Portugalen. Kelly Slater mendean hartu ostean ez du final laurdenetarako txartela lortu. Kai Otton australiarrak kanporatu du. 4.000 puntu batu ditu Aritzek.
2014/10/20 - 12:59
Aritz Aranburuk Kelly Slater kanporatu du
Zarauztarrak hamaika aldiz munduko txapelduna izan den Kelly Slater lehiaketatik at utzi du Penichen (Portugal).
2014/10/13 - 16:29
Kepa Acero, Gaztelugatxeko olatu arriskutsua surfeatzen
Dronekin hartutako surflari bizkaitarraren aireko irudi ikusgarriak.
2014/10/07 - 18:08
Olatu Handien Munduko Zirkuitua
Munduko Zirkuituaren Europako proba bakarra izango da eta 24 surflarik hartuko dute parte. Urriaren 15etik otsailaren 28rarteko tartean jokatuko da.
2014/09/24 - 18:28
Aritz Aranburuk puntuak behar ditu gorengo mailari eusteko
Munduko surf zirkuitoa bukatzear da, eta surflari gipuzkoarrak puntu asko pilatu beharko ditu geratzen diren hiru jardunaldietan surflari onenekin lehiatzen jarraitzeko.
2014/09/18 - 16:15
Aritz Aranburu, hirugarren kanporaketan kaleratuta Trestleseko proban
Aritz Aranburu hirugarren kanporaketan kaleratu du Joel Parkinsonek, Trestleseko Hurley Pro proban. Zarauztarrak 13.7 puntu bildu ditu; Parkinsonek berriz 16.03.
2014/09/12 - 19:56
Aritz Aranburuk errepeskara joko du, Kaliformian aurrera egiteko
Aritz Aranburuk Kaliforniako Sarian aurrera egiteko bigarren aukerara joko du. Han, Josh Kerr kanporatzen badu, 3. kanporaketan sartuko da.
2014/09/05 - 14:25
Aritz Aranburu, WCTn jarraitzeko puntu bila azken probetan
Aritz Aranburuk WCT mailari eusteko behar dituen emaitzak ateratzen saiatuko da azken probetan. Urtea hasi zenetik hona behetik gora ibili da, eta hondarrekoetan emaitza hobeak espero ditu.
2014/08/25 - 15:11
Aritz Aranburu kanporatua Tahitin
Aritz Aranburu kanporatua izan da Tahitiko txapelketan Michel Bourezen aurka galduta. Bertakoa da Bourez, eta munduko rankingean bosgarren. Epaileek eskuzabal jokatu zuten bere olatuak puntuatzen.
2014/03/03 - 13:57
Aritz Aranburuk huts egin du bigarren kanporaketan
Zarauztarra munduko onenen artean lehiatzera bueltati da, baina ez du aukeratutako olatuekin asmatu eta Adriano de Souza brasildarra izan da aurrera egin duena.
2014/01/09 - 18:55
Bi surflarik Belharra olatu erraldoia hartu dute
Belharra Hendaia y Donibane Lohitzune artean sortu ohi da eta 19 metroko altuera izan dezake. Adituek bakarrik hartu dezakete.
2013/12/09 - 15:10
Aritz Aranburu WCT zirkuitura itzuli da
'Billabong Pipe Master' txapelketako lehen jardunaldian izan diren emaitzak nahikoak izan dira sailkapena baieztatzeko.
2013/12/02 - 14:13
Aritz Aranburu, WCT zirkuitutik gertu
Zarauztarrak ezin izan du Hawaiiko Vans World Cup proban aurrera egin, eta World Tour mailara igotzeko, aurkari zuzenen emaitzen zain egon beharko du. Badirudi horrela izango dela.
2013/11/11 - 12:57
Aritz Aranburu surflaria, maila gorenetik gertu
Hurrengo asteetan 2014ko WCTko sailkapena ezartzeko erabakiorrak izango diren bi probatan lehiatuko da Hawain, 34 onenen artean sartzeko xedearekin.
2013/04/08 - 23:29
Aritz Aranburuk Hossegorren hartutako olatuen irudi ikusgarriak
Euskal surflariak Franztiako kostaldean hartu ditu olatuak, etxetik gertu, eta irudi politak utzi dizkigu.