Saskibaloiko Erregina Kopa
2023/03/28 - 19:25
Lointek Gernika, presiorik gabe eta gogotsu Zaragozara
Aste honetan Erreginaren Kopako azken fasea izango da, Lointek Gernika eta Kutxabank Araski euskal taldeen presentziarekin. Gernikako Itziar Ariztimuño, Sandra Ygueravide eta Ana Montañanarekin hitz egin dugu lehiaketari buruz dituzten aukerak ezagutzeko.
2023/03/28 - 19:07
Kutxabank Araski, prest etxeko taldeari aurre egiteko
Aste honetan Erreginaren Kopako azken fasea izango da, Kutxabank Araski eta Lointek Gernika euskal taldeen presentziarekin. Araskiko Natalie Isabelle eta Maider Castellanorekin hitz egin dugu lehiaketari buruz dituzten itxaropenak ezagutzeko.
2023/03/27 - 18:43
Harrera ofiziala Araskiri, Erreginaren Koparen aurretik
Gaur Araskiko taldea Arabako Aldundira gerturatu da. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak harrera egin diote ostegunean hasita Erreginaren Kopa jokatuko duen taldeari. Araskik Zaragozaren kontra jokatuko du. Partida eitb.eus-en ikusi ahalko da 20:30etatik aurrera.
2023/01/12 - 18:52
Zaragoza – Araski eta Girona – Gernika, Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketak
Gasteiztarrek martxoaren 30ean, ostegunean, jokatuko dute; gernikarrek, aldiz, egun bat geroago, hilaren 31n, ostiralean.
2022/12/30 - 22:08
Araskik irabazi du IDK Euskotrenen aurkako euskal derbia (73-75)
Emaitza honekin, gipuzkoarrak Erreginaren Kopatik kanpo geratu dira, IDK eta Lointek Gernika sailkatuta zeuden lehiaketa.
2022/03/27 - 21:29
Perfumerias Avenidak bere hamargarren Kopa titulua lortu du
Lointek Gernika kanporatu duen taldeak 74-69 gainditu du Spar Girona finalean.
2022/03/26 - 17:17
Lointek Gernika Bizkaiak agur esan dio Kopari (72-56)
Perfumerias Avenida taldeak, asko sufritu ondoren lehen hiru laurdenetan, lortu du finalerako txartela. Nahiz eta galdu bizkaitarrek oso neurketa ona jokatu dute.
2022/03/26 - 00:38
Valentzia Basket eta Spar Girona, finalaurrekoetara
Valentziarrak Zaragozari gailendu zaizkio, eta katalanek gauza bera egin dute Estudiantesekin. Beste finalerdia Lointek Gernika eta Perfumerias Avenida taldeen artekoa izango da.
2022/03/25 - 01:29
Alberdi: ''Gure lehen helburua finalerdietara iristea zen, eta lortu egin dugu''
Marta Alberdi Lointek Gernika Bizkaiako jokalariak, taldeak Erreginaren Kopako final-laurdenetan Cadi La Seuri irabazi dion partidaz hitz egin du.
2022/03/25 - 01:19
Roso: ''Kopa baino lehen gaizki pasatu dugu, jendeak La Seuk irabaziko zuela uste zuen, baina hemen gaude''
Roso Buch Lointek Gernika Bizkaiako jokalariak, Errege Kopako final-laurdenetan Gernika-Lumoko taldeak Cadi La Seuren aurka lortutako garaipenari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/03/25 - 00:31
Lointek Gernika Bizkaiak Kopako finalerdietarako txartela lortu du, Cadi La Seuri irabazita (51-55)
Gernika-Lumoko taldeak garaipena lortu du Erreginaren Kopako final-laurdenetan, eta Perfumerias Avenidaren aurka jokatuko du finalerdietako partida, larunbatean.
2022/03/24 - 22:37
Lauren Cox: ''Ez dut uste inork espero zuenik egin dugun partida egitea''
IDK Euskotrenek galdu egin du Prefumerias Avenidaren aurka (60-56) jokatu duen Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida eta txapelketatik at geratu da. Lauren Cox Donostiako taldeko jokalariak, neurketaren analisia egin du.
2022/03/24 - 22:26
Maria España: ''Guzti-guztia eman dugu eta harro nago taldeaz''
IDK Euskotreneko jokalaria den Maria Españak, Gipuzkoako taldeak Prefumerias Avenidaren aurka galdu (60-56) duen Erreginaren Kopako partidaren analisia egin du.
2022/03/24 - 21:30
IDK Euskotrenek agur esan dio Kopari, Perfumerias Avenidaren aurka partida ona jokatu arren
Gipuzkoako taldeak porrota jaso du 60-56ko emaitzarekin Erreginaren Kopako final-laurdenetan eta txapelketatik at geratu da.
2022/03/23 - 22:25
IDK Euskotren eta Lointek Gernika, Koparen bila
Saskibaloiko Erreginaren Kopa Valentzian jokatuko da martxoaren 24a eta 27a artean. Perfumerias Avenida izango du aurkari IDK Gipuzkoak final-laurdenetan, ostegun honetan. Egun berean jokatuko du Lointek Gernika Bizkaiak, Cadi La Seuren kontra.
2022/03/22 - 13:54
Lointek Gernika, Kopa jokatzeko irrikan
Talde bizkaitarrak Cadi La Seuren kontra jokatuko du Erreginaren Kopako final-laurdenetan. Belen Arrojo, Marta Alberdi eta Paula Ginzo jokalariak eta Mario Lopez entrenatzaileak txapelketaz mintzatu dira.
2022/03/21 - 13:33
IDK Euskotreneko jokalariak, Koparekin ''hunkituta eta motibatuta''
Gipuzkoarrek saskibaloiko Erreginaren Kopako final-laurdenak jokatuko dituzte ostegunean Perfumerias Avenidasen kontra. Maria España jokalaria eta Azu Muguruza entenatzailea Kopaz mintzatu dira (gaztelaniaz).
2022/02/02 - 23:32
Lointek Gernika Bizkaiak Erregina Kopa jokatzeko txartela eskuratu du
Gernika-Lumoko taldeak 85-61eko emaitzarekin irabazi dio Leganesi Endesa Ligako 14. jardunaldiko atzeratutako partida.
2021/03/07 - 20:04
2021eko saskibaloiko Erreginaren Kopako partiden emaitzak
Valentzia etxeko taldea eta Spar Girona aritu dira final handian, eta katalanek eskuratu du txapela. Lointek Gernikak, bere aldetik, ezin izan zuen etxeko taldearen aurkako finalerdia gainditu.
2021/03/06 - 19:46
Lointek Gernikak ezin izan du Valentzia gainditu eta agur esan dio Kopari (57-46)
Etxekoen defentsak eta nekeak ito egin ditu gernikarrak, eta hirugarren laurden txarrak erabakita utzi du lehia.