Saskibaloiko Errege Kopa
2023/02/20 - 13:43
Ibon Navarroren eta haren semearen hausnarketak Unicajarekin Errege Kopa irabazi ondoren
Unicaja Malagako entrenatzaileak, Ibon Navarro gasteiztarrak, saskibaloiko Errege Kopa irabazi zuen Lenovo Tenerife mendean hartuta. Navarro bere semearekin agertu zen hedabideen aurrean, eta gogoeta interesgarri bat baino gehiago eta une barregarriren bat edo beste utzi zituen.
2023/02/20 - 00:01
Unicajak irabazi du Errege Kopa Lenovo Tenerife azken laurdenean menderatuta (80-83)
Finala oso berdindua izan da eta azken laurdenera 60na berdinduta heldu dira. Orduan, Unicaja agintzen hasi da eta Tenerife ez da erantzuteko gai izan. Azkenean, Malagako taldeak 80-83 irabazi du.
2023/02/19 - 23:37
Ibon Navarrok eta Dario Brizuelak irabazi dute Kopa Unicajarekin (80-83)
Norgehiagoka oso parekatua izan da eta bi taldeen abantailak tartekatu egin dira 60na berdintzeraino. Unicajak garaipena lortu du azken laurdenean 80-83ko emaitzarekin.
2023/02/19 - 11:35
Tenerifek anfitrioia kanporatu du eta Kopako bere lehen finalera pasa da (72-73)
Tim Abromaitisek Joel Parrari azken segundoan egindako tapoi batek Errege Kopako bere lehen finalerako txartela ziurtatu die kanariarrei, Joventuten aurkako botere duelu batean.
2023/02/18 - 23:19
Unicaja Kopako finalerako sailkatu da Real Madril kanporatuta (82-93)
Unicajak Badalonako Errege Kopako finala jokatuko du finalerdietan Real Madril kanporatu ondoren (82-93), bere erritmoa eta erasoko jokoa inposatuta ia erabat menderatu dute partida.
2023/02/18 - 15:45
Joventuten kontra galdu arren, Baskoniako zaleek festan jarraitu dute
Itxaropen handiarekin joan ziren Badalonara, baina Baskoniak agur esan dio errege kopari. Joventuten aurka galdu ostean, gaur, zaleek burumakur hasi dute eguna. Hala ere, txaranga hasi bezain pronto lehertu da festa berriz ere.
2023/02/18 - 11:51
Peñarroya: ''Bigarren zati oso txarra jokatu dugu eta ez dakit zergatik''
Cazoo Baskoniako entrenatzaileak, Joan Peñarroyak, Joventuten aurkako porrota (94-81) bere taldeak jokatu duen "bigarren zati oso txarrari" egotzi dio, nahiz eta atsedenaldiaren ostean bere gizonen jardun eskasaren zergatia ez zekiela esan (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/02/18 - 02:13
Baskoniak bigarren zati txarra egin du Joventuten aurka, eta galdu egin du
Atsedenaldira arte, Gasteizko taldea nagusi izan da, baina, gerora, Joventutek markagailua irauli eta Baskonia Kopatik kanpo utzi du.
2023/02/18 - 00:40
Baskoniak ezin izan du bigarren zatian, Joventuten aurka, eta Kopatik at geratu da (94-81)
Atsedenaldira arte, Gasteizko taldeak jokoa eta markagailua kontrolatu ditu; baina, hirugarren laurdenean, Joventutek, etxeko taldea bera, mendean hartu du Baskonia. Peñarroyaren gizonek ez dute aukerarik izan azken minutuetan.
2023/02/17 - 23:12
Tenerife bikain ibili da erasoan, Kanaria Handiaren aurka, eta nagusi izan da Kopako derbian (89-73)
Lenovo Tenerifek garaipen argia lortu du ostiralean, final laurdenetan, eta finalerdietarako txartela eskuratu du, Txus Vidorreta euskal entrenatzailearen eskutik.
2023/02/17 - 16:55
Joventut, Baskoniaren lehen oztopoa finalerako bidean
Badalonako Joventut izango du aurkari Baskoniak Errege Kopako final-laurdenetan. Kataluniako taldea etxean arituko da, eta aurkari zaila izango da gasteiztarrentzat.
2023/02/17 - 16:03
Giedraitis eta Dani Diez: ''Irabaztera etorri gara''
Badalonaren aurkako Errege Kopako final-laurdena jokatu aurretik, Rokas Giedraitis eta Dani Diez hedabideen aurrean agertu dira.
2023/02/17 - 14:16
Baskoniaren zaleen txarangaren soinuak alaitzen ditu Badalonako kaleak
Hainbat gasteiztar euskal taldea animatzera joan dira Badalonara saskibaloiko Errege Kopa hasiko den ostiral honetan. Musikak lagunduta, festa giro aparta sortu dute eguna biribiltzeko.
2023/02/17 - 13:29
Brizuela donostiarra, Unicajaren historiako saskiratzaile nagusia Kopan
Euskal eskoltak 99 puntu lortu ditu jada, eta bost partida baino ez ditu behar izan, 19,8 puntu batez beste partidako.
2023/02/17 - 02:38
Unicajak luzapenean kanporatu du Bartzelona (87-89), eta egungo txapelduna Kopatik kanpo dago
Dario Brizuela donostiarrak 27 puntu egin ditu, eta partida bikaina egin du. Malagako taldea atzetik joan da markagailuan minutu askotan, baina ez du amore eman, eta, azkenean, balentria egin du eta finalerdietara sailkatu da.
2023/02/16 - 18:02
Baskonia titulua lortzeko aukerak dituela itzuli da Kopara
Joventuten aurka neurtuko ditu indarrak, 2019an final-laurdenetan kanporatu zuen taldearen aurka.
2023/02/16 - 17:07
Ritxi Guerra (Radio Vitoria): ''Uste dut Baskoniak aukera asko dituela titulua Gasteizera ekartzeko''
"Gure helburua da ahalik eta ondoen islatzea Badalonan zer gertatzen den", dio Radio Vitoriako kazetariak, Kopa hasten den egunean. Baskoniak ostiralean du final laurdenetako kanporaketa.
2023/02/16 - 12:15
Araba Etxea, Baskoniako zaleen bilgunea Errege Kopan
Araba Etxea, Baskoniako zaleen bilgunea Errege Kopan. Karpa ostiralean irekiko dute, 13:00etan, eta lehiaketaren egun guztietan egongo da zabalik.
2023/02/15 - 19:53
Joan Peñarroya: ''Maila onean bagaude finala jokatzen ikusten naiz''
Joan Peñarroya, Cazoo Baskoniako entrenatzailea, hedabideen aurrean agertu da Errege Kopari buruz hitz egiteko. Halaber, entrenatzaile katalanak Joventut Badalonaren aurkako neurketa eta talde gasteiztarraren sentsazioen adierazpena eman du.
2023/02/14 - 21:06
Hommes eta Howard jokatzeko moduan dira eta Badalonara bidaiatuko dute Kopan parte hartzeko
Hegaleko pibota eta jaurtitzailea Badalonan izango dira Errege Kopan parte hartzea zalantzan jartzen zuten molestiak gainditu ostean.