Rafael Nadal
2019/07/15 - 13:58
Novak Djokovicek historiako hiru tenislari onenen arteko lehia berpiztu du
Serbiarrak Wimbledoneko finalik luzeenean garaipena eskuratu ostean, historiako tenislari onena izateko lehia berpiztu du, Rafa Nadal eta Roger Federerrekin batera.
2019/07/13 - 00:41
Federer eta Djokovic izango dira finalean, Nadal eta Bautista kanporatu ostean
Roger Federer suitzarrak eta Novak Djokovic serbiarrak jokatuko dute igande honetan Wimbledongo finala, Rafa Nadal eta Roberto Bautista kanporatu eta gero, hurrenez hurren.
2019/07/10 - 22:45
Djokovic, Bautista, Federer eta Nadal, finalerdietara sailkatu dira
Djokovicek Goffini irabazi dio (6-4, 6-0, 6-2) final-laurdenetan. Bautistak Pella kanporatu du (5-7, 4-6, 6-3, 3-6), Federerrek Nishikori (6-4, 1-6, 4-6, 4-6), eta, Nadalek Querrey (5-7, 2-6, 2-6).
2019/07/08 - 22:41
Nadal, Djokovic eta Federer final-laurdenetera sailkatu dira
Rafael Nadal, Novak Djokovic eta Roger Federer tenislariek osatzen duten 'Big Three'ak ez du kale egin All England Clubeko zoropilean, eta hirurek final-laurdenetarako txartela eskuratu dute.
2019/07/06 - 23:32
Nadal, Federer eta Serena Williams final-zortzirenetara sailkatu dira
Rafael Nadalek Tsongari irabazi dio 2-6, 6-3 eta 2-6ko emaitzarekin 3. txandako partida. Roger Federerrek garaipena lortu du Pouilleren aurka (7-5, 6-2 eta 7-6). Serenak Goergesi irabazi dio (6-3 eta 6-4).
2019/07/02 - 22:40
Federer eta Nadal, aurrera lehen txandan; Thiem, kanporatuta
Roger Federerrek Lloyd Harrisi irabazi dio (3-6, 6-1, 6-2 eta 6-2) eta Nadalek, Yuichi Sugitari (6-3, 6-1 eta 6-3). Dominic Thiemek, aldiz, Sam Querreyren aurka galdu du 6-7 (4), 7-6 (1), 6-3 eta 6-0.
2019/06/26 - 14:38
Rafa Nadal hirugarren zerrendaburua izango da Wimbledonen
Antolatzaileek Roger Federer bigarren zerrendaburua izango dela baieztatu dute. Izan ere, Wimbledonen ez baita ATPko munduko sailkapena errespetatzen.
2019/06/10 - 15:47
Nadalek Roland Garroseko garaikurrarekin posatu du Parisen
Rafael Nadal hamabigarren aldiz irabazi zuen Roland Garros igandean, eta astekehen honetan, ohiko argazkia atera du garaikurrarekin.
2019/06/09 - 23:03
Rafa Nadal, 12. aldiz Roland Garroseko garaile
Rafa Nadalek Roland Garroseko finala irabazi dio Dominic Thiemi (3-6, 7-5, 1-6 eta 1-6). Aurtengoarekin, Roland Garroseko 12 txapelketa irabazi ditu.
2019/06/07 - 21:17
Nadal, aurkariaren zain; Barty eta Vondrousova, aurrez aurre finalean
Nadalek Federerri irabazi dio (6-3, 6-4, 6-2), eta finala jokatuko du. Emakumeetan, Barty eta Vondrousova aurrez aurre izango dira finalean Anisimova (6-7, 6-3, 6-3) eta Konta (7-5, 7-6) azpiratuta.
2019/06/04 - 22:03
Nadal eta Federer, nor baino nor finalerdietan, Nishikori eta Wawrinka kanporatuta
Rafael Nadalek garaipena lortu du Kei Nishikoriren aurka (6-1, 6-1 eta 6-3) final-laurdenetan. Roger Federerrek, aldiz, Stan Wawrinka gainditu du, 7-6(4), 4-6, 7-6(5) eta 6-4ko emaitzarekin.
2019/05/27 - 21:22
Nadal eta Djokovic, arazorik gabe bigarren txandara
Rafael Nadalek garaipena lortu du Yannick Hanfmannen aurka (6-2, 6-1 eta 6-3), eta Novak Djokovic irabazi egin dio Hubert Hurkaczi (6-4, 6-2 eta 6-2).
2019/01/27 - 14:01
Djokovic, 2019ko Australiako Irekiko txapeldun
Novak Djokovicek finala irabazi dio Rafael Nadali, 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzarekin. Serbiarrak bere 15. Grand Slama lortu du, eta Australiako Irekia zazpi aldiz irabazi duen tenislari bakarra da.
2019/01/27 - 13:19
Djokovicek irabazi du Australiako Irekia, finalean Nadal gaindituta
Novak Djokovicek hiru setetan irabazi dio finala Rafael Nadali, 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzarekin. Serbiarra da Grand Slam australiarra zazpi aldiz irabazi duen tenislari bakarra.
2019/01/25 - 16:33
Djokovic final handian da jada
Serbiarrak Pouille frantziarra kanporatu du finalerdietan 6-0, 6-2 eta 6-2.
2019/01/25 - 12:39
Djokovic izango da Nadalen aurkaria finalean, Pouille frantziarra jipoitu ostean
Bi tenislariak sasoi onean iritsiko dira final handira. 2012an txapelketa handi batean jokatutako finalik luzeena jokatu zuten, Australian bertan: bost ordu eta 53 minutuko partida.
2019/01/24 - 15:36
Nadal Melbourneko finalera iritsi da, Tsitsipas erraz menderatuta
Manacorrekoak aise irabazi dio Stefano Tsitsipasi, set bakar bat ere galdu gabe, eta Novak Djokovicen aurka jokatuko du finala igandean, 09:30ean, Melbourneko Rod Laver Arenan.
2019/01/24 - 15:18
Rafa Nadalek bere bosgarren finala jokatu du
MAllorcako tenislariak aise irabazi dio Stefano Tsitsipasi, (6-2, 6-4 et 6-0 eta Melbourneko finalean izango da. Bere bosgarrena izango da.
2019/01/22 - 17:39
Nadalek Australiako Irekiko finalerdietarako txartela lortu du
Rafael Nadalek irabazi egin dio Francis Tiafoeri (6-3, 6-4, 6-2), eta Stefanos Tsitsipas izango du aurkari, greziarrak Roberto Bautista (7-5, 4-6, 7-6, 6-4) menderatu baitu.
2019/01/20 - 14:31
Nadal, Tiafoe eta Bautista final-laurdenetan dira; Sharapova eta Kerber, kanporatuta
Rafael Nadalek Berdychi irabazi dio, Tiafoek Dimitrov gainditu du, eta Bautistak Cilic kanporatu du. Kerberrek galdu egin du Collinsen aurka, eta Bartyk Sharapova kanporatu du.