Pou Anaiak
2019/05/28 - 22:01
Iker Pouk eta Neus Colomek bide berri bat zabaldu dute eztei-bidaian
Ezkonberriak dira Iker Pou eta Neus Colom, eta Marokora joan dira eztei-bidaian. 7b+ zailtasuna duen 'Honey Moon' izeneko bidea zabaldu dute, Oujad paretan.
2019/04/09 - 21:46
Pou anaiak, izoztutako ur-jauziak eskalatzen Norvegian
Norvegiako Rjukan zonaldean sortzen diren izotzezko formazioak eskalatzen aritu dira Eneko eta Iker. Prestaketa gisa hartu dute, aurrerantzean egingo dituzten erronka handiagoetarako.
2019/02/04 - 18:28
Pou anaiek 'Haizea' bidea ireki dute Patagonian
Ikerrek eta Enekok, Pou anaiek, "Haizea" izeneko bidea zabaldu dute. 7b mailako zailtasuna, eta 550 metroko luzera du.
2018/12/20 - 00:43
'Artaburu', Iker Pouk inoiz egin duen biderik zailena
Iker Pou gasteiztarrak "Artaburu" izena jarri dion bidea kateatu du Tarragonan. 9a+ zailtasunetik gorako 15-20 metro bitarteko inklinazioa duen pareta da.
2018/10/30 - 21:01
Pou anaiek bi bide berri zabaldu dituzte Mallorcan
Iker eta Eneko Pouk 'Kolpez Kolpe' eta 'Babe Magnet' izenak jarri dizkiete Tramuntana Mendilerroan irekitako bi bide berriei. Biak ala biak 8. graduko zailtasunera iristen dira.
2018/07/31 - 19:13
'Abentura itzela izan da'
'The North Face lau elementu' proiektuko lau etapetatik hirugarrena amaitu berri dute Pou anaiek, Afrikako Sao Tomé eta Principe irlan. Bertan Cao Grande mendia igo dute.
2018/07/16 - 14:04
Siberian eskalatzea da Pou anaien hurrengo erronka
Iker eta Eneko Pou erronka berri baten aurrean dira. Oraingo honetan gasteiztarrak, Siberian bide berriak irekitzeko asmoarekin doaz.
2018/07/16 - 13:58
Pou anaiak Estatu Batuetan izan dira
40 egun egin dituzte Pou anaiek Etsatu batuetako hainbat lekutan. Besteak beste Moonlight Butress eta Silverback bide ospetsuak igon dituzte. Etorkizunerakoso ondo etorriko zien esperientzia izan da.
2018/07/16 - 13:57
'Marejada Fuerza 6', Poutarren azken harribitxia izan liteke
Iker eta Eneko Pou, Neus Colomerekin batera, 'Marejada Fuerza 6' izeneko bidea burutzetik gertu daude Naranjo de Bulnesen.
2018/07/13 - 13:23
Pou anaiek abentura afrikarraren lehen erdia egin dute
Ikerrek eta Enekok Cao Grande orratza igotzeko ahaleginean jarraitzen dute. Abenturaren erdialdean daude. Euriak zaildu egin die igoera eta kobra beltzak agerraldia egin du.
2018/07/05 - 14:44
Pou anaiek lehen kontaktua izan dute Cao Grande orratzarekin
Lehen astean ingeles bideko lau luzeak eskalatuko dituzte, eta beste hiru bide zabalduko dituzte. Euriak zaildu egin die lana, baina aurrera jarraitzen dute Ikerrek eta Enekok.
2018/06/27 - 23:02
Cao Grande orratza, Pou anaien hurrengo erronka
'The North Face 4 Elementos' proiektuaren barruan, Pou anaiek Sao Tome eta Principera joko dute, Afrikara, bertan Cao Grande orratza eskalatzeko asmoz.
2018/05/08 - 18:20
Pou anaiek bide berria zabaldu dute Atlasen
Norvegiako pareta izoztuak Marokoko Atlaseko hormengatik aldatu dituzte Ikerrek eta Enekok. Agur-bidea zabaldu dute Taghia herri berberetik gertu, Atlasen.
2018/04/09 - 21:18
Pou anaiek zazpi izotz-jauzi eskalatu dituzte Norvegian
Iker Pou eta Eneko Pou Norvegian ibili dira. Ohiko paretak igo beharrean, izotz-jauziak igo dituzte. Bideo honetan irudi ikusgarri hauekin goza dezakezu.
2013/03/13 - 22:25
Pou anaiek Cerro Torre igo dute, Patagonian
Fitz Roy igo zuten 2007an, eta aurten, Patagoniako beste mendi nagusiko tontorra zanpatu dute.