Paris-Roubaix
2021/10/03 - 19:00
Gianni Mosconek zulatua eta erorikoa izan ditu bata bestearen atzetik, lau kilometroren bueltan
Gianni Mosconek zulatuta eta erorikoa jasan ditu lau kilometroren bueltan Paris-Roubaixeko lider zihoala, 30 eta 26 kilometroren faltan, hurrenez hurren.
2021/10/03 - 18:39
Gianni Mosconek 53 kilometroren faltan aurrera egin duen unea
Gianni Moscon Ineoseko italiarrak erasora jo du 53 kilometroren faltan, eta tarte handia zabaldu du gainerako aurkariekiko
2021/10/03 - 18:25
Lokatza eta galtzada-harrizko bideak, protagonistak Paris-Roubaixen
"Iparraldeko Infernua" ezizenez ezagutzen den klasikoak denetarik izan du, batez ere, errepidearen egoeragatik.
2021/10/03 - 17:58
Van der Poelen erasoa 70 kilometroren faltan, Van Aerten taldetxoa atzean uzteko
Mathieu Van der Poel eta Wout Van Aert batera zihoazen taldetxo berean 70. kilometroren faltan, baina lehendabizikoak aurrera egin du aurreko taldetxoarekin bat egiteko, eta Jumbokoak ez dio eraso horri erantzunik eman.
2021/10/03 - 17:33
Van Aert, buru-belarri onenekin jarraitzeko
Aurrean zuen ziklista bat erori, eta Wout Van Aertek esfortzu handia egin behar izan du Mathieu van der Poelen taldea harrapatzeko.
2021/10/03 - 16:34
'Iparraldeko Infernuak' galtzada-harrizko 30 sektore ditu
Paris-Roubaix klasikoaren adierazgarri bat dituen galtzada-harrizko 30 sektoreak dira. 55 kilometro guztira.
2021/10/03 - 16:11
Ondoriorik gabeko Peter Saganen erorikoa
Helmugara heltzeko 135 kilometroren faltan Peter Sagan lurrera joan da bihurgunea batean. Eslovakiarrak bizikleta hartu eta lasterketa jarraitu du.
2021/10/02 - 20:48
Deignan, Vos eta Longo Borghi; emakumezkoen Paris-Roubaixen lehen podiuma
Trek-Segafredo taldeko Elizabeth Deignan britainiarra da emakumezkoen Paris-Roubaixeko legen txapelduna. 82 kilometro egin ditu ihesaldian garaipena erdiesteko.
2021/10/02 - 19:40
Deignan historian sartu da emakumezkoen aurreneko Paris-Roubaix irabazita
82,5 kilometro ihesaldian egon eta gero bakarrik helmugaratu da Roubaixeko belodromora.
2021/09/30 - 21:18
Paris-Roubaixeko ibilbideko harbideak, garbi
Urriaren 3an egingo da Paris-Roubaix eta langileak harbideak garbitzen ari dira. Igandean ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute lasterketa.
2021/09/29 - 17:22
Paris-Roubaix eta Amstel Gold Race lasterketek datak trukatuko dituzte 2022an
Hala, datorren denboraldian Frantziako proba apirilaren 17an jokatuko da, eta garagardoaren lasterketa, berriz, apirilaren 10ean.
2021/04/01 - 19:24
Paris-Roubaix lasterketa urrira atzeratu dute, covid-19agatik
UCIk azaldu duenez, erabakia probako parte-hartzaileen eta arduradunen artean adostu dute, Frantziako gobernuak lasterketa apirilean jokatzea debekatu ostean.
2020/10/09 - 14:00
Paris-Roubaix klasikoa, bertan behera, koronabirusagatik
Apirilaren 12tik urriaren 25era pasatu zen hasiera batean, baina azkenean ez da 2020ean jokatuko yxirrindularitzako klasiko handia.
2020/06/26 - 22:41
Goi-mailako txirrindularitza EiTBn, udan eta udazkenean
Uztailaren 28an hasiko dira emanaldiak Burgosko Itzuliarekin batera, eta haren atzetik helduko dira World Tourreko hainbat lasterketa, tartean, Frantziako Itzulia edota Italiako Giroa.
2020/05/06 - 12:07
Txirrindularitzako egutegi berria
UCIk egutegi ofiziala iragarri du jada.
2019/04/14 - 21:33
2019ko Paris-Roubaix klasikoaren laburpena
257 kilometroko ibilbidea, galtzada-harrizko 28 sektore, eta txirrindulariek eskainitako ikuskizun paregabea.
2019/04/14 - 21:18
Gilbertek zerua ukitu du 'iparraldeko infernuan'
Txirrindulari belgikarra Nils Polittekin batera iritsi da azken metroetara, eta alemaniarra gainditu du belodromoan.
2019/03/14 - 13:28
Paris - Roubaix, harbideko infernua
Galtzada-harrizko ia 55 kilometro egin beharko dituzte 29 sektoreetan banatuta. Peter Saganek irabazi zuen 2018an Silvan Dillier eta Niki Terpstra txirrindularien aurretik.
2018/11/20 - 16:34
Andrea Taffik Paris-Roubaixen parte hartu nahi du, 52 urterekin
Txirrindulari italiar beteranoa talde bila dabil Pais-Roubaix Klasikoan parte hartu ahal izateko, eta litekeena da Dimension Data taldea Taffi fitxatzen ausartzea lasterketa honetarako.
2018/04/09 - 17:20
Bihotzekoak jota hil da Michael Goolaerts Paris-Roubaix lasterketan
Goolaertsek lehendabizikoz ari zen Paris-Roubaix lasterketan parte hartzen, 'Iparraldeko Infernua' ezizenaz ezagutzen den proban, alegia.