Ordiziako Klasikoa 2026
2025/07/24 - 19:28
EITBk zuzenean emango du 2025eko Ordiziako Klasikoa, ostiralean
Eitb.eus-en, 11:00etatik aurrera, eta ETB1en, 12:00etatik aurrera, zuzenean izango da ikusgai lasterketa; 102. ekitaldia jokatuko dute.
2025/03/13 - 19:42
Rural Kutxak Ordiziako Klasikoa hurrengo lau urteetan lehiatzea bermatuko du
Batzorde antolatzaileak hilaren 5ean iragarri zuen proba bertan behera geratuko zela finantzazio faltagatik, eta ostegun honetan jakinarazi duenez, azkenean Rural Kutxak babestuko du proba.
2025/03/06 - 00:34
2025eko Ordiziako Klasikoa bertan behera, aurrekonturik ezagatik
Lasterketako 102. ekitaldia uztailaren 25erako zegoen aurreikusita, baina, azkenean, ez dute egingo. Egun bakarreko probak kontuan izanik, munduko bigarren zaharrena da, soilik Flandriako Itzuliaren atzetik.
2024/07/25 - 20:07
Jan Christenek irabazi du Ordiziako Klasikoa
Jan Christen UAEko txirrindulari suitzarrak irabazi du Ordiziako Klasikoaren 101. edizioa, zazpi igoeretatik azkenengoan ihes egin eta bakarrik helmugaratu ostean.
2024/07/25 - 18:24
Jan Christen suitzarrak irabazi du Ordiziako Klasikoa
Gorka Izagirre Cofidiseko txirrindularia ezin izan da nabarmendu klasiko honetako bere laugarren tituluaren bila. Aurkariak oso adi egon baitira eta beste txirrindulari batzuek hartu dute protagonismoa.
2023/07/25 - 17:13
Marc Hirschi suitzarrak irabazi du Ordiziako Klasikoa
Euriak erabat baldintzatu du lasterketa. Juan Ayuso eta Oier Lazkano lasterketa buruan zihoazela erori dira, azken kilometroan. Azkenean, hirugarren eta laugarren izan dira, Ben Healyren atzetik.
2022/07/25 - 19:27
Simon Yatesek irabazi du 99. Ordiziako Klasikoa
BikeExchangeko txirrindulariak Abaltzisketarako azken igoeran egin du eraso 12 kilometroren faltan eta bakarrik igaro du helmuga.
2021/07/25 - 20:40
Luis Leon Sanchezek irabazi du Ordiziako Klasikoa
Astanako txirrindularia esprintean gailendu da, lasterketa buruan joan den seiko talde batean. Juan Ayuso bigarren izan da eta Adrian Roger hirugarren.
2020/10/12 - 19:15
Simon Carr britainiarra, garaile
Nippo Delco taldeko txirrindularia bera bakarrik sartu da helmugan. Bere atzetik Kyle Murphy, Winner Anacona eta Jefferson Cepeda iritsi dira. Unai Cuadrado, Euskaltel Euskadikoa, bosgarren izan da.
2020/05/19 - 23:51
Getxoko Zirkuitua abuztuaren 2an egingo da eta Ordiziako Klasikoa urriaren 12an
Koronabirusaren pandemiaren bilakaerak hala ahalbidetzen badu, data horietan egingo dira bi lasterketa hauek.
2018/07/25 - 22:37
Robert Powerrek irabazi du 2018ko Ordiziako Klasikoa
Robert Power (Mitchelton-Scott) txirrindulari australiarrak irabazi du Ordiziako Klasikoaren 95. edizioa. Simon Yates taldekidearekin batera helmugaratu da.
2016/07/25 - 16:25
Simon Yatesek irabazi du Ordiziako Klasikoa
Orica-BikeExchange taldeko txirrindularia, Tourreko laugarrenaren bikia, bakarrik helmugaratu da lasterketaren 93. edizioan.